Ireki menu nagusia

Juan Errandonea Altzaguren (Bera, Nafarroa Garaia, 1917ko ekainaren 12a - Madril, Espainia, 1967ko martxoaren 12a) ikerlaria izan zen. Erroman egin zituen Bibliari buruzko ikasketak. Hamazazpi hizkuntza bide zekizkien (euskara, gaztelania, latina, frantsesa, ingelesa, alemana, italiera, errusiera, turkiera, greziera, hebreera, arabiera, sumeriera, hititera, akadikoa, kaldeoa eta babiloniera) eta sumeriera irakatsi zuen Madrilgo Unibertsitatean. Erromako Biblia Institutuan hamaika urtez aritu zen ikasle.

Juan Errandonea
Bizitza
Jaiotza Bera1917ko ekainaren  12a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1967ko martxoaren  12a (49 urte)
Jarduerak
Jarduerak ikertzailea

LanakAldatu

Edén y Paraiso obra idatzi zuen Bibliako Hasiera liburuari buruz. Beste obra batzuk: Analogías vascas en el vocabulario sumerio-semítico (1955, «Euskarazko analogiak hiztegi sumerio-semitikoan»); Vita in memoria hominum (1967, «Bizitza giza oroimenean»).

ErreferentziakAldatu