Joxan Goikoetxea Maritxalar (Hernani, Gipuzkoa, 1967ko abenduaren 17a) Hiperaktibitatea eta ugaritasuna dira musikari euskaldun honen ibilbidearen giltzarri. Estatuko soinu-jotzailerik esanguratsuenetakoa eta aktiboenetakoa da gaur egun.

Joxan Goikoetxea

Bizitza
JaiotzaHernani1967ko abenduaren 17a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta akordeoi-jotzailea
IMDB: nm0324780 Edit the value on Wikidata

Izaera eklektiko argikoa, interprete, konposatzaile, moldatzaile eta ekoizle moduan eginiko lanetan bat egin dute musikarekin antzerkiak, zinemak, dantzak eta formatu multimedia berriek. Disko ugari kaleratu ditu, eta bere ibilbide artistikoan azpimarratzekoa da moldaera eta adierazpide herrikoi eta folklorikoen erabateko ezagutza, baita abangoardiako korronteen praktika eta zuzendu dituen nahiz parte izan den proiektu ezberdinei aplikatutako teknologia berrien erabilera ere. Berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko eskaini zuen "ceLebratio" emanaldian, Bernardo Atxaga idazleak, Goikoetxearen hiperaktibitatea eta ugaritasuna dela eta, bere izena "...Joxan Goikoetxea t´erdi" izan beharko litzatekeela esan zuen.

Hainbat artistekin lankidetzan aritu da, besteak beste: Dulce Pontes, Xabier Lete, Alasdair Fraser & Skyedance, Paco Ibañez, Bernardo Atxaga, Espido Freire, Imanol Larzabal, Luis Eduardo Aute, Alberto Iglesias, Fernando Velazquez, Emilio Aragón, Balen López de Munain, Txomin Artola, Eliseo Parra, Angel Illarramendi, Diego Vasallo, Oskorri, Mikel Laboa, Javier Alvarez, Suso SaizJorge Drexler, Antton Valverde, Kepa Junkera, Pasión Vega eta Pier Paul Berzaitz.

Florentino Goikoetxea mugalari zenaren senidea da.[1]

Ibilbidea aldatu

Richard Galliano frantses akordeoi-jotzaile ospetsuaren eraginpean eta bere irakaspenei esker kaleratu zituen bere bi lehenengo lanak Angel Unzu gitarra jolearekin batera, Lehenengo geltokian (1988) eta Kollage (1991), jazzaren arloan. HAT (Hernaniko Akordeoi Taldea) sortu zuen 1987an, eta ganbera-musika landu zuen taldearekin, Libertango (1991) lana aurrerakoia kaleratuz Astor Piazzollaren omenez. 1988an Radio3-RNE irratiko Discópolis irratsaioak Lehenengo Geltokian diskoa Espainiako hilabeteko disko izendatu zuen. 1985. urtetik, "Hernani" Musika Eskola Publikoko irakaslea da, bertan akordeoia, joera ezberdinak eta informatika musikala irakasten dituelarik. Eskola hau aitzindari izan dugu estatu mailan musika eta pedagogiari aplikatutako informatikaren erabilpenari dagokionez.

Euskal musika herrikoiaren arloan bere ibilbidea bi egitasmo paraleloetan banatzen da: bata, lehenengoa, zuzeneko folk musika tradizionalaren esparruan Alboka taldearekin (Alan Griffin multiinstrumentista irlandarrarekin batera) grabaturiko bost diskoarekin: Alboka (1994), Bi beso lur (1998), Lorius (2000), Lau anaiak (2004) eta Lurra, ur, haize (2017). Eta bigarrengoa berriz, Juan Mari Beltran musikari eta ikertzailearekin abiatutako bide berritzailea,  birziklatze musikala eta esperimentalaren bidez. Bi diska nabarmen grabatu zituen Beltranekin: Egurraren orpotik dator...(1993) eta Beti ttun-ttun (1998), biak ere Suso Saiz gitarra-jole ospetsuaren ekoizpenarekin. Gitarrista espainiarra dugu Goikoetxearen ibilbidean beste erreferentzi puntu garrantzitsu bat, harekin grabatu zituen Quartet (1997 - zuzenean)  eta Elektro psychodelic film remix in living stereo (2000).

Joxan Goikoetxeak musika, irudia, dantza, eskultura eta literatura uztartzen dituzten hainbat ikuskizun eta proiektu sortu eta estreinatu ditu. Eremu horretan Libertango (1991)ren ostean Ametsaren Bidea (1994), Metropolis (1995), Supernova (2000), El Sueño de Alejandro (2001), Agur, Everest (2010), Gau-Beranduan (2013), Ihes (2014), EzpaletenaK (2015), Maite K (2016), Adiorik Gabe - Sin Adiós (2016), Zerua beti beherago dago (2016), Hernani - Gure hitzak (2018), Iparragirre eta Lete: bi min kantuan (2020), Itsas Urradurak (2021) edo Ez dok, badok: Oteitzaren mailua (2023) iritsi ziren eta bereziki Goazen Lagun (1996) Euskal Herrian ezaugarri hauekin egindako lehen proiektu multimedia. Kontzeptu eta euskarri berri honek 1995 urtean AZTARNA zigilua sortzera bultzatu zuen, hainbat euskal artisten lanak ekoiztu eta argitaratuaz orduz geroztik.

Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako lanak ere konposatu, moldatu eta ekoiztu izan ditu, besteak beste Comète sareari buruzko 'Azken bidaia' dokumentaleko musika. Hain zuzen ere, sare horretako partaide izan zen Florentino Goikoetxearen senidea da, bere aitona eta Florentino anaiak baitziren.[2]

Diskoak eta beste sormen lanak aldatu

Bakarka:

  • Lehenengo geltokian. Elkar (1988)
  • Kollage. Elkar (1991)
  • Libertango - HAT - Piazzolla in memoriam. IZ (1991)
  • Goazen Lagun. Aztarna (1996)
  • Supernova. Planetario de Pamplona (2000)
  • Innervisions. Aztarna (2007)
  • Azken bidaia (The last passage - El último paso) (B.S.O.) Aztarna (2010)
  • Zeru Horren Infernuak. W.Shakespeare - Sonetoak. Aztarna (2014)
  • Hesia urraturik. Xabier Lete in memoriam. Aztarna (2020)[3]
  • Moments - Uneak (1983-2023) (2023)

Juan Mari Beltran eta Suso Saizekin batera:

  • Egurraren Orpotik. NO-CD Records (1993)
  • Beti ttun-ttun. NO-CD Records (1998)
  • Juanito Gorriti – Babarrunaren dantza. NO-CD Rekords (1998)
  • La ciudad sumergida – (Zuzenean) (2001)

Suso Saizekin batera:

  • Quartet (Suso Saiz /Tino di Geraldo /Krishou Montieux /J.Goikoetxea). Dro - Warner – (1997)
  • Elektro psychodelic film music remix in living stereo.(Zuzenean) (2000)

ALBOKA taldearekin:

  • Alboka. Lagin (1994)
  • Bi beso lur. Aztarna (1998)
  • Lorius. Resistencia (2001)
  • Lau anaiak. Elkar (2004)
  • Lurra, ur, haize (2017)

Ekoizle lanetan:

  • Kilometroak 98. Elkar (1998)
  • Hernanin entzuna. IZ (1999)
  • Agur 2000 Kantuz. EITB (2000)
  • Atxia Motxia. Aztarna (2001)
  • Pier Paul Berzaitz. Egunsentiaren Kantak (2015)

Zuzeneko emankizunak:

  • Libertango. Astor Piazzolla in memoriam - (1989)
  • Ametsaren Bidea (Zuzenean) (1994)
  • Metròpolis (B.S.O. Zuzenean) - (1995)
  • Euskaldunak Munduan - (Zuzenean Andoni Egaña eta Iñaki Muruarekin) – (1998)
  • Supernova – Planetario de Pamplona (2000)
  • El sueño de Alejandro – Planetario de Pamplona (2001)
  • El mundo de fugaz – Planetario de Pamplona (2002)
  • Mirando hacia lo alto – Planetario de Pamplona (2005)
  • Txirrita (1936-2006) - (Zuzenean Unai Agirre eta J.M.Irazurekin) – (2006)
  • Pilota Bertsotan – Zuzenean Xabier Euzkitzerekin – (2006)
  • Neguan izan zen – Xabier Lete (DVD) – (2009)
  • Eta hala ere, Natura gara - Nisa Goiburu – (2010)
  • Agur Everest – (Zuzenean) (1980 - 2010)
  • Xabier Lete Gogoan – (Zuzenean) (2011)
  • Jaso dezagun hiri bat (Wir bauen eine stadt) - (2011)
  • SDB Sortuko dira besteak - (Zuzenean) (2012-2014)
  •  
    Harkaitz Cano eta Pettirekin "Gau Beranduan" ikuskizuna aurkeztu ondoren.[4]
    Gau Beranduan – (Zuzenean Harkaitz Cano eta Pettirekin) – (2013)[4]
  • Egunsentiaren Kantak – (Zuzenean Pier Paul Berzaitzekin) – (2013)
  • Ihes – (Zuzenean Amets Arzalusekin) – (2014)
  • Imanol Gogoan 10 urte. (2014)
  • Teresarekin bidean - Caminando con Teresa – (Espido Freirerekin zuzenean) – (2015)
  • Ilargiaren alde erantzian – (Harkaitz Cano eta Pettirekin zuzenean) – (2015)
  • Muskerraren bidea - (Bernardo Atxaga- DSS2016) - (2015)
  • Ezpaletenak - Gotzon Huegun eskultorearekin X. Leteren heriotzaren V. urteurrenean - (2015)
  • Konplize ditut eta… Landarbaso Abesbatza - 25. urteurrena (Amets Arzallusekin batera) - (2016)
  • Maite K - (2016)
  • Topaguneak. Kukai Dantza Taldea - (2016)
  • Adiorik Gabe (Sin Adios) - DSS2016 - (2016)
  • Zerua beti beherago dago - (Karlos Linazasororekin zuzenean) - (2016)
  • Itzaletik Aztarnara - (Nisa Goiburu eta Ander Letamendia) - (2017)
  • Horra, Horra! - (Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa) - (2017)
  • CeLebratio - (2017)
  • Laida Pilota - (2018)
  • Asteasu eta Txirrita. RS538 Disko baten sekretuak (Pello Errota 100 urte. Bernardo Atxagarekin batera) - (2018)
  • Hernani - Gure Hitzak - Ainhoa Larrañagarekin batera (2018)
  • Bost Hitz - Xabi Payarekin batera - Leeuwarden 2018
  • Auskalo zeinek jarriak - (Zuzenean, Eñaut Agirre, Unai Agirre eta Imanol Kamiorekin) – (2020)
  • Hor zaude nonbait - (Antton Valverderekin zuzenean) (2020)
  • Iparragirre eta Lete: bi min kantuan - Euskamerata (2020)
  • Esaten dugun argia - (Karlos Linazasororekin zuzenean) - (2021)
  • Bilintxen menda - (Zuzenean Eñaut Agirre, Unai Agirre, Amets eta Maialen Arzallus eta Imanol Kamiorekin) – (2021)
  • Itsas Urradurak - Euskamerata (2021)
  • Horra, gerraren ondoria - Rifeko gerra, bertso, musika eta koplaz - (Zuzenean Eñaut Agirre, Unai Agirre, Asya Zaizaoui eta Antton Valverderekin) – (2023)
  • Ez dok, badok: Oteitzaren mailua - Euskamerata (2023[5]

Antzerkirako sortutako musika:

  • Txaplin tropela - Hika Antzerki taldea (1990)
  • Aguro - Hika antzerki taldea (1991)
  • Adagio Violentissimo - Tanttaka (1993)
  • Robinson - Ados (1994)
  • Henry Bengoa Inventarium - Hika Antzerki taldea (1995)
  • Lamiak - Ados (1997)
  • Arraultza delikatuak - Hika (1998)
  • Manolito gafotas - Ados (1999)
  • EuskalOff 2050 - Hika Antzerki taldea (1999)
  • Gus eta Gas - Ados (2000)
  • El amigo de John Wayne - Ados (2002)
  • Ai Ama! - Hika Antzerki taldea (2002)
  • Los niños no pueden hacer nada por los muertos - Agerre Teatroa (2002)
  • Las mujeres de verdad tienen curvas – Ados Teatroa (2003)
  • Ixaequis - Hika Antzerki taldea (2003)
  • Einstein – Ados Teatroa (2005)
  • El vendedor de tiempo – Ados Teatroa (2006)
  • Si ves a Lola dile que es rica – Ados Teatroa (2008)
  • El jefe de todo esto – Ados Teatroa (2008)
  • La guerra de los Rose – Ados Teatroa (2010)
  • Wilt, panpina puzagarriaren hilketa – Ados teatroa (2011)
  • Gabon, Txirrita - DSS2016/Urnieta (2016)[6]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Histoires de l´accordéon. François Billard et Didier Roussin. Climats - I.N.A. 1991
  • Hernani 2001. Hernaniko Udala. 2001
  • Inpernuko poza. 1985-2010. Trikitixaren jardunaldiak, Donostia, 2003/2004, Koldo Mitxelena Kulturunea. EHTE. 2005
  • Enrike Zelaia. Infernuko Hauspoa. Javier Ramos. Gipuzkoako Foru Aldundia. 2005
  • …Y la palabra se hizo música. La canción de autor en España. Fernando González Lucini. Fundación Autor. 2006
  • Zero Sette Akordeoi Orkestra - XX. Urteurrena. 1987-2007. Javier Zatarain. Lasarte-Oriako Udala. 2007
  • Auñamendi Eusko Entziklopedia. Bernardo Estornés Lasa Fondoa. 2007
  • Txalaparta. Juan Mari Beltran. Editorial NEREA. 2009
  • Azaletatik sustraietara - Euskal musikaren Azalak 1960-2010. Amets Rodríguez Sancho. Emankor Sarea. 2011
  • Historia del Rock Vasco - Edozein herriko jaixetan. Elena López Aguirre. Ediciones AIANAI. 2011
  • Hernaniko Musika Banda. 150 urte herria doinuz alaitzen. Urko Apaolaza. Hernaniko Udala. 2011
  • Txalaparta Festa - Hernani. 1987-2011. Juan Mari Beltran. Herri Musikaren Txokoa. 2012
  • Hernani Musika Eskola Publikoa. 1985-2010. Iñaki Eguren eta Joxan Goikoetxea. Hernaniko Udala. 2012
  • Mugaritz B.S.O. Andoni Luis Aduriz. IXO Producciones. 2012
  • Bidegileak. Xabier Lete - Zuekin nago kantatzen. 1944-2010. Inazio Mujika Iraola. Eusko Jaurlaritza - Kultura Saila. 2012
  • Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat. Marisol Bastida. Elkar. 2014

Kanpo estekak aldatu