Jean-Michel Gonzalez
Jean-Michel Gonzalez, izengoitiz Gonzo (Baiona, 1967ko uztailaren 10a) lapurtar errugbilari ohia da, orpokatzaile postuan aritzen zena. Hamahiru sasoi egin zituen Aviron Bayonnaisen, bederatzi Biarritz Olympiquen, bi aldiz izan zen Frantziako Ligako txapeldun, behin Frantziako Kopakoa, eta 35 partida jokatu zituen Frantziako selekzioarekin. 2005etik aitzina, errugbi entrenatzaile ibili da.[1]
Jean-Michel Gonzalez | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Baiona, 1967ko uztailaren 10a (57 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | orpokatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 100 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Gonzo |
Bizitza
aldatuJean-Michel Gonzalez Baionan jaio zen 1967ko uztailaren 10an. Kanboko Izarra futbol taldean zortzi urtez jokatu ondoren, herri bereko errugbi taldean baloi obaloa ezagutu zuen. 1983an, Kanbotik Aviron Bayonnaisera igaro zen, eta 13 urte egin zituen han. Baionako jokalari izarra zelarik, taldea utzi behar izan zuen. Izan ere, bigarren mailara jaitsi ziren baionarrak 1996an eta, urte bat bertan pasa ondotik, Section Paloisera joan zen, lehen mailan berriz aritzeko.[2] Pauen sasoi bat eginik, Biarritz Olympiquen Miarritzen egin zituen ibilbide bukaera artekoak (1998-2005).[3]
1992ko uztailaren 4an egin zuen debuta Frantziako selekzioarekin, Buenos Airesen, Argentinaren kontra.[4] Denera 35 aldiz jantzi zuen Frantziako elastikoa 1992-1996 bitartean, horietako 12 Bost Nazioen Txapelketan eta beste 5 1995ko Munduko Txapelketan.[5]
Zelaiak utzi ondoren, AS Bayonneko gizonak (2005-2008), Biarritz Olympiqueren lehen taldea (2008-2011), AS Bayonneko emakumeak (2012-2018), Frantziako emakumeen selekzioa (2015-2016) eta Inthalatz Larressore (2019-2021) entrenatu zituen.[3]
Palmaresa
aldatuJokalari
aldatuBiarritz Olympique
aldatu- Frantziako Kopa
- irabazlea: 2000
- Frantziako errugbi txapelketa
- irabazlea: 2002 eta 2005
Frantziako selekzioa
aldatu- 35 test-partida 1992-1996 bitartean
- 5 puntu (entsegu bat)
Entrenatzaile
aldatuFrantziako emakumezkoen selekzioa
aldatu- Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa
- irabazlea: 2016
AS Bayonne
aldatu- Emakumezkoen Frantziako Txapelketa
- irabazlea: 2017
Erreferentziak
aldatu- ↑ Etxegarai Urain, Eneko. Gonzalez hiru bider: arrakasta baten giltzak. Berria, 2017ko abuztuak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-23).
- ↑ Zabaleta, Eneritz. Luxuzko laguntzailea. Berria, 2013ko urriak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-24).
- ↑ a b Jean Mixel Gonzalez. Jokalari ohi eta entrenatzailea. Berria, 2017ko abuztuak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-23).
- ↑ Argentina (6) 12 - 27 (14) France (FT). en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-9-23).
- ↑ Jean-Michel Gonzalez. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-9-23).