Iñaki Otxoa de Olza

Euskal Herriko alpinista

Iñaki Otxoa de Olza Segin (Iruñea, Nafarroa, 1967ko maiatzaren 29a - Annapurna, 2008ko maiatzaren 23a) eskaladako eta alpinismoko irakaslea eta mendi-gidaria zen. Guztira 15 zortzimilako igo zituen: 12 nagusi, 2 errepikapen eta bigarren mailako 1. Bakarrik Annapurna eta Kanchenjunga falta zitzaizkion munduko 14 zortzimilakoak igotzeko, 16 pertsona soilik lortu duten balentria; haien artean, bi euskalherritar: Juanito Oiarzabal eta Alberto Iñurrategi.

Iñaki Otxoa de Olza

Bizitza
JaiotzaIruñea1967ko maiatzaren 29a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaAnnapurna2008ko maiatzaren 23a (40 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
istripuzko heriotza: Edema
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea eta gidaria
Jasotako sariak

El Pais, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Desnivel, Gure mendiak eta Revista Campo Base hedabideetan artikuluak idatzi ohi zituen, eta TVE 1ko Al filo de lo imposibleko 7 espediziotan parte hartu zuen.

Igotako zenbait mendi eta saiakerak[1] aldatu

  • 1983: Aneto (3.404 metro)
  • 1986: Alpeak, Mont Blanc
  • 1988: Yosemite (AEB). Kapitaina (El Capitan).
  • 1990: Kangchenjunga (8.586 metro). Iparraldeko Aurpegitik 8.000 metrora arte
  • 1992: Everest (8.848 metro). Hego-ekialdeko ertza (oxigenoarekin) 8.500 metrora arte
  • 1993: Cho Oyu (8.201 metro). Gailurra irailaren 20an.
  • 1994: K2 (8.611 metro). Iparraldeko Aurpegitik 7.200 metrora arte (istripua)
  • 1995: Shisha Pangma Erdikoa (8.008 metro). Irailaren 28an gailurra, 24 ordu baino gutxiagoan.
  • 1996: Gasherbrum I (8.068 metro). Japoniar korridorea. Gailurra uztailaren 10ean.
  • 1996: Gasherbrum II (8.035 metro). Ibilbide normala. Gailurra uztailaren 29an.
  • 1997: Kangchenjunga (8.586 metro). Iparraldeko Aurpegia 8.200 metroraino.
  • 1997: Broad Peak (8.047 metro). Gailur-aurrekoa (8.035 metro) uztailaren 13an.
  • 1997: Lhotse (8.501 metro). Ibilbide normala 7.800 metrora arte
  • 1998: Lhotse (8.501 metro). Gailurra baino 20 metro beheragoraino 24 ordutan.
  • 1998: Gyala Peri (7.163 metro). Mendebaldeko Aurpegia 5.800 metroraino.
  • 1998: Aconcagua (6.959 metro). Abenduaren 31n gailurra joko du.
  • 1999: Lhotse (8.501 metro). Ibilbide normala. Gailurra apirilaren 21ean.
  • 1999: Everest (8.848 metro). Hego-ekialdeko bidea 8.650 metroraino.
  • 1999: Manaslu (8.163 metro). Ibilbide normala 7.000 metrora arte.
  • 2000: Everest (8.848 metro). Ipar-ekialdeko ertza 8.500 metroraino.
  • 2000: ama Dablam (6.856 metro). Gailurra gidari gisa maiatzaren 24an (oxigenoarekin).
  • 2001: Everest (8.848 metro). Hego-ekialdeko ertza. Gailurra gidari gisa maiatzaren 24an (oxigenoarekin).
  • 2001: Cho Oyu (8.201 metro). Ibilbide normala. Gailurra irailaren 21ean.
  • 2002: Everest (8.848 metro). Ipar-ekialdeko ertza 7.700 metroraino gidari gisa
  • 2002: K2 (8.611 metro). Abruzzosko Espoloia gidari bezala 7.000 metroraino.
  • 2002: Broad Peak (8.047 metro). Ibilbide normala 7.800 metroraino.
  • 2002: Dhaulagiri (8.167 metro). Ibilbide normala 7.800 metroraino.
  • 2003: Nanga Parbat (8.125 metro). Kinshofer bidea. Gailurra ekainaren 20an.
  • 2003: Broad Peak (8.047 metro). Bide normala. Gailurra uztailaren 15ean.
  • 2003: K2 (8.611 metro). Abruzzosko Espoloia, 6.800 metroraino.
  • 2004: Makalu (8.481 metro). Frantsez bidea. Gailurra maiatzaren 16an.
  • 2004: K2 (8.611 metro). Abruzzosko Espoloia. Gailurra uztailaren 28an.
  • 2004: Cho Oyu (8.201 metro). Ibilbide normala. Gailurra irailaren 28an.
  • 2005: Shisha Pangma (8.027 metro). Bakarkako neguko saiakera.
  • 2005: Dhaulagiri (8.167 metro). Bide normala 8.000 metrora arte.
  • 2005: Shisha Pangma (8.027 metro). Hegoaldeko Aurpegia 6.400 metroraino. Gaixotzen da.
  • 2006: Manaslu (8.163 metro). Apirilaren 29an gailurra Jorge Egocheagarekin batera.
  • 2006: Shisha Pangma (8.027 metro). Gailur nagusia urriaren 3an. Bide berri bat ireki du bakarka 7.400 metrotik gora.
  • 2007: Dhaulagiri (8.167 metro). Apirilaren 26an gailurrada Jorge Egocheagarekin batera.
  • 2008: maiatzaren 23an, Iñaki 7.400 metroko altueran hil zen Annapurnako ekialdeko ertzean, lau gau altuera horretan eman ondoren, hilaren 19an garuneko lesio larri batek jota.

Igotako zortzimilakoak aldatu

 
2008ko Annapurnarako espedizioaren kideak. Iñaki, zutik, ezkerretik hasita laugarrena da.
  1. Cho Oyu (8.201): 1993ko abuztu-iraila. Bakarkako igoera.[2]
  2. Gasherbrum I (8.068): 1996.
  3. Gasherbrum II (8.035): 1996.
  4. Lhotse (8.516): 1999.
  5. Everest (8.848): 2001.
  6. Nanga Parbat (8.125): 2003.
  7. Broad Peak (8.046): 2003.
  8. Makalu (8.463): 2004.
  9. K2 (8.611): 2004.
  10. Manaslu (8.163): 2006.
  11. Shishapangma (8.027): 2006.
  12. Dhaulagiri (8.167): 2007.

Azken gailurra aldatu

2008ko maiatzaren 19an, Annapurnaren tontorrera iristeko 100 metro besterik falta ez zitzaionean bat-bateko ondoeza izan zuen. Eskuetan izozte zantzuak zituen eta konortea galtzeko zorian egon zen. Bere laguna, Horia Colibasanu mendizale errumaniarra, medikuekin kontaktuan jarri zen eta neurologoak Iñaki ahalik eta lasterren jaistea gomendatu zion, garun-edema bat izan zezakeelako. Iñaki Horiaren zaintzapean egon zen IV. kanpamentuan (7.400 metrora) erreskate taldea bere bila noiz iritsiko zain.

Maiatzaren 22an mendizale suitzarrez osatutako erreskate-taldea Iñaki zegoen lekura heldu zen. Ueli Steck mendizaleak Iñakiri sendagaiak eman zizkion eta Simon Anthamattenn, berriz, III. kanpamentuan geratu zen aginduen zain. Iñakik ezingo balu bere kabuz jaitsi, Denis Urubko mendizale kazakhstandarrak eta Don Bowie kanadarrak osatzen duten beste erreskate-talde bat antolatuta zegoen. Halaber, beste hirugarren erreskate-talde bat ingurura gerturatzen ari zen. Azken erreskate-talde honek 6.200 metrotara igo zitekeen helikopteroa eduki zezakeen.

Azkenik, bost egun konorterik gabe egon ondoren, maiatzaren 23an goizeko 8:45ean (12:30ak Nepalen) zendu zen.[3] Bere gorpua Annapurnan bertan uztea izan zen bere azkeneko nahia.[4]

Filma aldatu

2012ko irailean Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean eta irailaren 27an Iruñean Otxoa Olzaren erreskatea azaltzen duen Pura vida izeneko filma estreinatu zen.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Otxoa de Olza, Iñaki. (2010). Bajo los cielos de Asia. saga editorial, 335-336 or. ISBN 978-84-937704-I-9..
  2. (Gaztelaniaz) Otxoa de Olza, Iñaki. (2010). Bajo los cielos de Asia. saga editorial, 72-87 or. ISBN 978-84-937704-I-9..
  3. Otxoa de Olzaren heriotza Berrian
  4. El cuerpo de Iñaki Otxoa de Olza descansará en el Annapurna por expreso deseo suyo.
  5. Otxoa Olzaren erreskatea, zinema aretoetara. 2011ko irailaren 18a. Berria.info

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Albisteak aldatu