Artikulu hau egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Deia (argipena)».

Deia Euskal Herriko egunkari bat da, nagusiki gaztelania erabiltzen duena, artikuluren bat euskaraz tartekatuta. Lehen alea 1977ko ekainaren 8an argitaratu zen Ignacio Iriarte Areso zuzendari zuelarik. Sustatzaile eta sortzaileen artean Mitxel Unzueta, Luzio Aginagalde, Luis Maria Retolaza eta Eli Galdos egon ziren. Hasierako aurrekontua 40 milioi pezetakoa (240.000 euro inguru) izan zen eta 25 bazkideren artean bildu zen. Hilabete batzuk geroago, 600 bazkide inguru izatera iritsi ziren.[1]

Deia
Deia mantxeta
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1977
Hizkuntzagaztelania (oso gutxitan euskara)
Argitaratze lekuaBilbo
ArgitaletxeaIparragirre
Banaketa
Ekoizpen osoa94.000 (2019)
Banatze-eremuaBizkaia
Maiztasunaegunero
SalneurriaPaperean (2019):

Astelehenetik Ostiralera: 1,50€ Larunbata: 1,70€

Igandea: 2,50€
Historia
IdeologiaAbertzaletasuna
SortzaileaMitxel Unzueta
ZuzendariaJuan José Baños
www.deia.com

Instagram:https: //www.instagram.com/deia_eus/

Twitter:https: //twitter.com/deia_eus?lang=es

Facebook: https://es-es.facebook.com/deia.bizkaia/

Editorial Iparragirre da egunkariaren enpresa argitaratzailea, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edizioak zituen lehen aroan. 2008tik, Deia egunkaria Noticias Taldeko Bizkaiko egunkaria da.

2006ko udan bere betiko Boluetako egoitza utzi eta Bilboko Nazioarteko Erakustazokako Bami eraikinera aldatu zen.

Deia-ren paperezko alearen prezioa desberdina da astean zehar eta asteburuko egunetan. Astelehenetik ostiralera 1,50€ balio du, larunbatetan 1,70€ eta igandetan 2,50€ (2019). Webguneko edukiak doakoak dira.

Hedapena aldatu

Euskal Autonomia Erkidegoan Deia hirugarren postuan kokatzen da hedapen datuak kontuan harturik. Lehenengo postuan El Correo egunkaria dago 112.923 ale egunean argitaraturik, bigarren postuan El Diario Vasco 80.095 ale argitaraturik eta Deiak 19.791 ale argitaraturik egunean hirugarren postua dauka Oficina de Justificación de la Difusión erakundeak 2019an ateratako datuen arabera.[2]

Egitura aldatu

Deia egunkaria Editorial Iparraguirree SA enpresak argitaratzen du. Editorial Iparragirre enpresa Noticias Taldearen barruan dago, 2008tik. Zeroa Multimedia SA da Noticias Taldearen enpresa nagusia. Editorial Iparraguirre S.A.-ren eta Zeroa Multimedia S.A.-ren arduradun nagusi eta Noticias Taldeko presidentea Jon Iñaki Alzaga Etxeita da (2019).

Noticias Taldearen barruan daude Diario de Noticias de Navarra, Noticias de Gipuzkoa eta Diario de Noticias de Álava egunkariak eta Onda Vasca irratia ere.

Zuzendariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Caminos Marcet, José María.. (D.L. 1996). La prensa en el País Vasco. Orain ISBN 8489077541. PMC 432123409. (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  2. Oficina de Justificación de la Difusión ateratako datuak., http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/est_mc/es_est_mc/adjuntos/mc.pdf..

Kanpo estekak aldatu

Noticias Taldea
Egunkariak: Deia | Diario de Noticias | Noticias de Gipuzkoa | Noticias de Álava
Irratiak: Onda Vasca Irratia | Herri Irratia
Bestelakoak: Hamaika Telebista