Jokin Sorozabal
Gipuzkoar bertsolaria
Jokin Sorozabal Ansa (Andoain, Gipuzkoa, 1967ko otsailaren 4a) bertsolaria da. Argiketaria da ogibidez. Andoaingo bertsozale-talde batean hasi zen bertsotan. Errenteriako Xenpelar Saria (1986), Zarauzko Lizardi Saria (1986), eta Zaldibiako Artxanberri eta Pello Errota Saria (1989) irabazi ditu. 1993an finalista izan zen Txapelketa Nagusian. Bertso-irakasle izan da Tolosaldeko eta Anoetako bertso-eskoletan.
Jokin Sorozabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1967ko otsailaren 4a (57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Bertsolari txapelketak
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- bosgarrena (1): 1993
- parte hartzeak (4): 1989, 1993, 1997, 2001
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- zazpigarrena (1): 1995
- Sariak:
- Xenpelar saria (1): 1986
- Lizardi saria (1): 1986
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.