Emily Valentine

hamabosteko errugbilari britainiarra

Emily Frances Valentine, hedabideetan "errugbiaren lehen-dama" gisa ezaguna[1], dokumentatutako lehenengo emakumezko errugbilaria izan zen, 1887an jokatu baitzuen 10 urte zituela. XIX. mendean errugbian aritu zen emakume ezagun bakarra da[2]. Valentineren erregistroa aurkitu aurretik ezaguna zen lehen emakumezko errugbilaria Mary Eley zen, 1917ean jokatu zuena, 16 urte zituela, Cardiffen[1].

Emily Valentine

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmily Frances Valentine
JaiotzaFermanagheko konderria, 1878
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres, 1967 (88/89 urte)
Hezkuntza
HeziketaPortora Royal School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 

Errugbia aldatu

Valentine Fermanagh konderrian jaio zen, Ipar Irlandan, 1878 inguruan, eta sei anai-arrebetatik gazteena izan zen.[1][2] Lehen errugbi-partida jokatu zuen Portorako Errege Eskolan, William Valentine aita zuzendari laguntzaile izendatu eta hiru urtera.[2] Bere memorien arabera, 1887ko neguan, txapela eta berokia kendu zizkion bere bi anaiekin (William, 16 urtekoa, eta John, 10 edo 11 urtekoa) jolasteko, mutil bat falta baitzen jolasteko.[3][2][4] Jokatutako lehen partidan entsegua egin zuen.[2][4] Eskola barruko praktiketan eta topaketetan parte hartzen jarraituko zuen Valentinek taldearekin, eskolako erregistroen eta berak idatzitako gutunen arabera.[2]

Bizitza pertsonala aldatu

Hegoafrikara emigratu zuen XIX. mendearen amaieran. Bertan eraizaintza ikasi zuen eta Galway abizena hartu zuen John Galeway militarrarekin ezkondu ostean, 1909an. 1915ean Indiara mugitu eta, eta agian Kanadara beranduago. Ingalaterran ezarri zen azkenik, eta bertan hil zen[5].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Crewdson, Kay. (11 February 2010). Valentine was first lady of rugby. BBC Sport.
  2. a b c d e f Donnelly, Ally. (17 January 2010). «The remarkable Emily Valentine» Scrum Queens.
  3. «History of women's rugby» www.rugbyrelics.com.
  4. a b «First lady of rugby» World Rugby Museum 13 August 2014.
  5. Birch, John. (2010-01-11). «Women's rugby: a newspaper history: Miss Valentine the mother of women's rugby.» Women's rugby (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).

Kanpo estekak aldatu