Ana Ruiz Mitxelena

euskal futbolaria

Ana Ruiz Mitxelena (Donostia, 1967ko irailaren 2a- Irurtzun, 1993ko azaroaren 29a) gipuzkoar futbolaria da. 1983an eman zituen lehen urratsak Oiartzun Kirol Elkartean, atezain postuan. Espainiako selekzioan parte hartzen zuen lehen jokalari gipuzkoarra eta lehen atezain euskalduna izan zen.[1]

Ana Ruiz Mitxelena

Bizitza
JaiotzaDonostia1967ko otsailaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrurtzun1993ko azaroaren 29a (26 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Oiartzun Kirol Elkartea1983 / 1988
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina

Biografia aldatu

Txiki-txikitatik mota guztietako kirolak egiten zituen, baina bereziki futbola. Familiak lagunduta jardun zuen neskek oso gutxi praktikatzen zuten kirola egiten, gainera, gizartean onartzea kostatzen zen garian. Ibilbide laburra baina arrakastatsua egin zuen atezain gisa, eta teknika eta erreflexuak izan ziren bere ezaugarri nabarmenenak. Atezain bezala jokatu zuen, bai Futbol 11n[2] eta baita areto futbolean ere.[3]

1993ko azaroaren 29an Irurtzunen izandako auto-istripu batean galdu zuen bizia, lanerako bidean zihoala.[4] Geroztik, ekitaldi ugari egin dira haren omenez, tartean Oiartzun KE taldeak egindakoa 2015eko abenduaren 15ean, non berari bakarra ez, baizik eta familia osoari eskaini zitzaion omenaldi ekitaldia.[1] Garai horretan bere anaia, Ander, futboleko atezainen entrenatzaile izaten jarraitzen zuen bertan, 2016ean Errealaren taldera pasa zen arte[5]

Ibilbidea aldatu

Emakumezkoen futboleko 'Arkonada' edo 'Arko Ana' bezala ezagutzen zen, Luis Arconada Errealeko garai bereko atezainarekin zuen antzekotasunagatik. Espainiako Selekzioak deitu zion lehen gipuzkoarra izan zen, eta selekzioan atezain gisa jokatu zuen lehen euskalduna.[4]

1981ean hasi zen futbolaren munduan lehen urratsak ematen, 13 urte zituela. Santo Tomas Lizeo ikastetxeko taldeko atezain gisa jardun zuen, lehenengo mutilekin, eta ondoren emakumezkoen eskolarteko taldearekin Kontxako Hondartza Txapelketan.

Hondartzako txapelketan ongi aritu zen eta hortik fitxatu zuen Oiartzun K.E.k, Futbol 11n lehiatzeko lehen taldean sartuta. Berarekin batera beste lau lagun fitxatu zituzten, tartean Garbiñe Etxeberria. Garai honetan, probintzia eta estatu mailako hainbat titulu lortu zituen.[6]

'Arko Ana' hainbat taldetan lehiatu zen. Futbol lehiaketak Oiartzun K.E. taldearekin eta areto futbola Amasorrain Uralde Sport edo Maxims taldearekin tartekatuz. Garai hartan, liga nazionalik ez zegoenez, urtero jokatzen zen lurraldeetako selekzioen Espainiako Txapelketa, eta Ana hautatua izan zen Gipuzkoako futbol selekzioarekin zenbait urtez.[7]

1986an Sampedrotarra areto futboleko taldeak fitxatu zuen.Talde horrekin hiru liga jarraian irabazi zituen 89, 90 eta 91 urteetan, baita bi Erreginaren Kopa eta Iberiar Kopa eta Superkopa bat ere. Garai hartan, nazioarteko beste deialdi batera itzuli zen, Espainiako Futbol Salako Selekzioaren eskutik.

83-84 denboraldian, Amasorrain Uralde Sport taldearekin, bere taldekideekin batera Atotxako futbol zelai historikoan jokatu zuen Espainiako Txapelketako finaleko itzuliko partidan, Galiziako Karbo Deportivoren aurka.

Futbol profesionaleko taldeetan sartzeko atzerriko eskaintzak jaso zituen Espainiako eta Euskal Herriko lehen futbolarietako bat izan zen. Futbol 11 jokalari gisa eman zituen azken urteetan, Italiako futbol profesionalaren hainbat eskaintza izan zituen, baina ez zuen onartu, enpresa-karrera egiten ari baitzen eta laster hasi baitzen lanean.[7]

Selekzio Nazionala aldatu

1984an, 17 urterekin, Espainiako Selekziora deitu zuten lehen aldiz, Teodoro Nieto hautatzaile nazionalaren eskutik. Suitza-Espainia partida jokatu zuen Bernan, eta gainera, hasierako hamaikakoan. Horrela, Gipuzkoako lehen futbolaria eta Espainiako Selekzioak deitu duen lehen euskal atezaina izango da. Une horretatik aurrera eta bost denboraldietan jarraian, nazioartean jokatuko ziren partidu guztietarako deialdietan parte hartuko zuen.[8]

1988an, bere borondatez uko egin zion hautaketari, nahiz eta erabat finkatuta zegoen atezain titular gisa. Vicente Calderonen jokatu zuen bere azken partida, Real Madril eta Valladoliden arteko Errege Kopako finalaren aurretik.[9]

Klubak aldatu

  • Oiartzun KE 1983–1988
  • Sampedrotarra Kirol Elkartea 1989–1992

Palmaresa aldatu

 
Oiartzun KE.1986.06.15 Erreginaren kopa

Futbol 11 (txapelketa nazionalak) aldatu

Titulua Kluba Urtea
Erreginaren Kopa Oiartzun K.E. 1987
Erreginaren Kopa 1988

Areto futbola (txapelketa nazionalak) aldatu

Titulua Urtea
Erreginaren Kopa 1989
Erreginaren Kopa 1990
Lehen Maila 1990
Espainiako Superkopa 1991
Lehen Maila 1991
Lehen Maila 1992
Iberiar Kopa 1992

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2015ean Oiartzun KE taldeak omenaldia egin zion Athletic Cluben aurkako partidaren aurretik.[1]

Filmategia aldatu

  • «Guantes para Volar» dokumentala. La Liga. (15/12/2015).[4]
  • «Katea ez da eten» dokumentala. EITB1. (06/12/2019).[10]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Oiartzun Kirol Elkarteak Ana Ruiz Mitxelena atezain mitikoa zena omenduko du heldu den igandean» Diario Vasco 2015-12-11.
  2. (Gaztelaniaz) «Fútbol 11: Historia, reglas, tipos de juego y ventajas» Fútbol PRO (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  3. (Gaztelaniaz) SL, Gurenet Teknologia. «Porteros vascos de leyenda: Ana Ruiz Mitxelena, histórica guardameta gipuzkoana» Txapeldunak.com: Toda la actualidad del fútbol femenino vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «"Guantes para volar"» Página web oficial de LALIGA | LALIGA (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  5. La Real incorpora a Ander Ruiz Mitxelena. (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  6. (Gaztelaniaz) «Oiartzun Kirol Elkarteak Ana Ruiz Mitxelena atezain mitikoa zena omenduko du heldu den igandean» El Diario Vasco 2015-12-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  7. a b Marius. (2014-05-02). «PORTEROS VASCOS DE LEYENDA: ANA RUIZ MITXELENA» PORTEROS VASCOS DE LEYENDA (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  8. «Edición del Thursday 7 May 1987, Página 27 - Hemeroteca - MundoDeportivo.com» hemeroteca.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  9. (Gaztelaniaz) «Oiartzun Kirol Elkarteak Ana Ruiz Mitxelena atezain mitikoa zena omenduko du heldu den igandean» El Diario Vasco 2015-12-10 (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
  10. (Gaztelaniaz) «'Katea ez da eten', hoy, a las 22:15 horas en ETB1» EITB 2019-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).

Kanpo estekak aldatu

Atezaina bere bakardadean (III) Berria egunkaria (2020)