Gaizka Aranguren
Gaizka Aranguren Urrotz (Iruñea, 1967) euskal kazetaria da.
Gaizka Aranguren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1967 (57/58 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Euskadi Irratia Canal 4 Navarra Navarra Televisión Euskal Telebista Euskaldunon Egunkaria |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
San Fermin ikastolan, Irubide institutuan ikasi ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen Leioan. Amaitzean, Europar Ikasketak diplomatura egin zuen.[1]
EITBn kazetari eta aurkezle moduan hasi zen, baina soldadutza-intsumisoa izan zenez utzi behar izan zuen kartzelan bi urterako sartu zutenean.[2][3] Geroago Pamplona TVn, Canal 4n, Euskaldunon Egunkarian eta Albaitaritza aldizkarian ere lan egin zuen. 2009. urtean Labrit Multimedia ekoizpen-etxea sortu zuen, eta, une honetan bertako zuzendaria da.
Euskaltzale moduan Nabarralde Fundazioan parte hartu zuen, baita Nafarroa Bizirik ekimenean ere Eugenio Arraiza, Roldan Jimeno eta Aitor Pescador historialariekin.[1]
2007an Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea liburua argitaratu zuen Eduardo Apodakarekin, Eugenio Arraizarekin, eta Joxe Manuel Odriozolarekin.[4]
Itxi Liburuak telebistako saioak
aldatu2020an euskal historiako hainbat pasarte lantzen dituen Euskal Telebistako Itxi liburuak saioak aurkezten ditu.[5] Euskal Herriko pertsona ezagun batek ikasle batzuei historia-eskola «dibertigarri bat» lantzen du ikasleen aurrean eta tokian tokiko egindako zenbait grabaziorekin eta animazioekin. 2020ko urtarrilaren 16an estreinatu zen programa eta arrakasta lortu du. Ostegunetan 22:00etan emititzen da programa..[6][7] Titulu motibatzailea aukeratu dute, Arangurenek esan duen moduan “ETBn 'Itxi Liburuak' saioa egingo dugu, jendeak liburuak ireki ditzan”.[8]
Atalak
aldatuHauek ziren lehenengo atalak:
- Everestera igo zen lehenengo espedizio euskalduna. Alex Sardui[9]
- Karlistaldiak. Ramon Agirre[10]
- Zugarramurdiko sorginak. Ainhoa Etxaide
- San Kristobalgo ihesa. Aitzol Atutxa
- Orreagako gudua. Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'[11]
- Erromatarren garaia. Jon Salsamendi[12]
- Amaiurko gazteluaren historia. Jon Maia[13]
- Elkano eta lehen mundu bira. Garbiñe Biurrun[14]
- Euskal Herriko historiaurrea. Iñaki Perurena[15]
- 1813. Donostiaren suntsiketa. Onintza Enbeita[16]
Hitzaldiak, ikastaroak
aldatuUdako Euskal Unubertsitatearekin zenbait hitzaldi, liburu, ikastaroa antolatu ditu. besteak beste hauek:[17]
- Ondare ez materiala zergatik, zertarako eta nola kudeatu (2016)
- Euskararen iruditeria eta diskurtsoa berritzen. Euskal munduaren bersormena (2015) Eduardo Apodaka Ostaikoetxea eta Idurre Eskisabel Larrañagarekin
- Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu (2014)
- Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea (2007) Liburua hauekin: Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Eugenio Arraiza Rodriguez-Monte (1936-2015), Joxe Manuel Odriozola Lizarribar.[18][19]
- Boterearen egiturak gaur egungo Euskal Herrian (2005) Ikastaroa Eugenio Arraiza-rekin
« | Aranguren komunikatzaile bikaina da, gertukoa eta umoretsua, eta historiarekin duen pasioa kutsatzen duen pertsona horietako bat da. Gonbidatuaren alderik onena ateratzeko dohaina du. | » |
—Aitzol Barandiaran (Orio Produkzioak)[6] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Reyes, Ilintxeta. (2016-04-17). «'Ondare immaterialak kultur eta landa turismoari izugarrizko balio erantsia ematen dio'» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-06).
- ↑ Gaizka Aranguren, kazetaria eta intsumiso izandakoa. Ikasbil.eus
- ↑ «Gaizka Aranguren, Iruñeko Kartzela Zaharrean | Faktoria (2012-2013) 2012/09/05 | Irratia nahieran | Irratiak EITB» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2019-04-06).
- ↑ Arraiza, Eugenio, 1936-. (2007). Euskal Herria ardatz kultura, identitatea, boterea : ezagutza, sentimendua, ekimena. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484381075. PMC 433862913. (Noiz kontsultatua: 2019-04-06).
- ↑ «Historiako klase dibertigarria, famatuen eskutik | Itxi Liburuak EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-30).
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «Historia eskola «dibertigarriak» emango dituzte ostegunero ETBn» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Historiako klase dibertigarria, famatuen eskutik | Itxi Liburuak EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ Aranguren, Gaizka. (2020). «“ETBn 'Itxi Liburuak' saioa egingo dugu, jendeak liburuak ireki ditzan”» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Zergatik sinetsi behar dugu Tximist espedizioa Everesteko gailurrean izan zela?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Manuel Santa Kruz, armarik ukitu gabe karlistak gobernatu zituen apaiz harrapaezina» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Joxe Mari Agirretxe Porrotxek Orreagako bataila irakatsiko du gaur gauean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Arditurriko meategia, 200 urtean zehar 400 gizonek sortutako ur azpiko galeria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Amaiur, Nafarroako erresumaren azken episodioa, subiranotasunaren galeraren ikur» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Garbiñe Biurrun, ostegun gauean, Itxi liburuak saioan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Perurena, megalitoez: 'Harriak esaten digu gure arbasoek kontzientzia bazutela'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Zein harreman du Donostiako danborradak 1813ko suntsiketarekin?» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
- ↑ «Gaizka Aranguren Urroz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
- ↑ Arraiza, Eugenio, 1936-. (2007). Euskal Herria ardatz kultura, identitatea, boterea : ezagutza, sentimendua, ekimena. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484381075. PMC 433862913. (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
- ↑ Arraiza, Eugenio, .... «Euskal Herria ardatz: Kultura-Identitatea-Boterea» (PDF) UEU buruxkak (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).