Ireki menu nagusia

Daniel Muxika Díaz (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 4a -) gipuzkoar idazlea da.

Daniel Muxika
Daniel Múgica.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1967ko apirilaren  4a (52 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Aita Enrique Múgica
Ama Tina Díaz
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
IMDb nm0618033
danielmugica.com

BiografiaAldatu

Hamaika urte zituela Madrila joan zen bizitzera. Oso gazterik hasi zen idazten; 1988an idatzi zuen lehenengo eleberria, En los hilos de títere (Txotxongiloaren harietan), eta 1989an Sevillako Ateneo Saria irabazi zuen Uno se vuelve loco (Bat erotu egiten da) lanarekin. 1991n Mar calamidad (Itsaso zorigaitza) kontakizun-liburua argitaratu zuen. 1993an antzerki-lan bat, La habitación escondida (Gela ezkutatua), eta La habitación que faltaba (Falta zen gela) eleberria argitaratu zituen. Gazteentzako idatzi dituen lanen artean aipagarriak dira: La bici Cleta (1994), Alba y el laberinto de las sombras (1995, Alba eta itzalen labirintoa), Alba y el recaudador de aguas (1995, Alba eta ur zerga-biltzailea), Alba y la maldición gamada (1995, Alba eta madarikazio gamatua) eta Alba y los cazadores de arañas (1995, Alba eta armiarma-ehiztariak). 1998an Corazón negro (Bihotz beltza) eleberria argitaratu zuen.

ErreferentziakAldatu