Artikulu hau Ahurtiko monasterioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beloki».

Belokeko monasterioa Lapurdiko Ahurti udalerrian kokatuta dago. XIX. mendeko bigarren erdialdean eraiki zuten fraide beneditarrek, eta 1875ean zabaldu zuten. Gaur egun 30 bat fraide bizi dira bertan.

Belokeko monasterioa
Belokeko monasterioaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaAhurti
Koordenatuak43°26′56″N 1°15′42″W / 43.44884°N 1.26167°W / 43.44884; -1.26167
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1875
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaTerritorial Abbey of Subiaco (en) Itzuli
Arkitektura

Santa Eskolastika monasterioarekin batera herriko beneditar monasterioak osatzen dituzte.

Historia

aldatu

Sortu eta gutxira Frantziako gobernuak fraideak estutzen hasi ziren, hezkuntza legeak zirela-eta. 1906an hustu behar izan zuten eta Hego Euskal Herrira ihes egin zuten, Lazkaoko monasterioa sortuz.

Espainiako Gerra Zibilaren garaian bestela hainbat euskaldun ihesean babestu ziren monasterio honetan, bereziki elizgizon eta kulturgileak, besteak beste Jose Ariztimuño "Aitzol", Fernando Artola "Bordari" eta Jose Miguel Barandiaran.

Denboran aurrerago, naziek Frantzia okupatu zutenean ere erresistentziako kideek eta bestelakoek aterpe topatu zuten monasterioan. Eliza frantziarra ofizialki Francoren alde egin zuen modu berean, Vichyren alde ere egin zuen. Hala ere, Beloki kasu bietan desberdin jokatu zuen eta arazo handiak ekarri zizkien fraideei. Arduradun nagusiak atxilotu zituzten eta gainontzekoek ihes egin behar zuten, 1945ean monasterioa hutsik geldituz bigarren aldiz.

Errekuperatu ondoren, ETA eta IKko iheslariekin berdintsu jokatu zuten ere bai, honek barne eztabaida gehiago sortu bazituen ere.

Iratzeder

aldatu

Fraide ezagunen artean Jean Diharce "Iratzeder" dugu, 1972tik 2008an hil arte bertan ia etengabean bizi izan zelarik.

1959an, fraidetxean sartu baino lehen, "Zeru-menditik (1941-1946)" poema sorta karrikaratu zuen, eta bertan bildutako "Su eta ke" olerkian pasarte hau errepikatzen du beste bertsoen artean: "Maite zaitut bihotzetik, maite zaitut, Beloke / Zure gaintto kartsuari, oro pindar ta bake / Soinu-kantuz baitario gau-egunaz otoiz-ke."

Bestela, 1993an "Beloke-ko abatetxearen historia. Ehun urte jainkosemen alde" liburua argitaratu zuen, monasterioaren nondik-norakoak kontatuz.

Laborantza

aldatu

Artoa, ardoa, sagardoa eta barazkiak oro har ekoitzi izan dituzte ekonomikoki autonomoak izan ahal izateko. Bestela, behiak eta ardiak zainduz gaztagintzan ere jardun izan dira. Belokeko abadia (Abbaye de Belloc) izeneko gasna egiten dute.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa