Garbiñe Ubeda

euskal idazlea

Garbiñe Ubeda Goikoetxea (Ibarra, Gipuzkoa, 1967ko maiatzaren 4a) euskal idazlea, diseinatzailea eta politikaria da.[1] Tolosako Udaleko zinegotzi hautatu zuten 1991ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan, Herri Batasuna alderditik aurkeztuta. 2018ko martxoaren 17an Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izendatu zuten.[2][3]

Garbiñe Ubeda
Garbiñe Ubeda.jpg
Euskal Idazleen Elkarteako lehendakari

2018ko martxoaren 17a -
Jasone Osoro
Bizitza
Izen osoaGarbiñe Ubeda Goikoetxea
JaiotzaIbarra1967ko maiatzaren 4a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 234

BiografiaAldatu

Lan bat baino gehiago eduki ditu bizitzan zehar, kazetari eta diseinatzaile lanetan ibili baita. Euskal filologia ikasten ere hasi zen, baina azkar batean jauzi egin zuen lan mundura, haren esanetan, garbi zeukalako lan egiteko sortu zela.[4] Txikitatik hartu omen zion afizioa marrazteari, alabaina, ez zuen alor horretan lan egiteko betarik izan eta nahiago izan zuen idazketara jo, nahiz eta afizioa argi erakusten duen liburuak eta jolas grafiko interaktiboak sortu edo ilustratzean, besteak beste.[1]

Kazetaritza mundura sartzeko Argia aldizkaria baliatu zuen, baina ez zen bertan finko gelditu, hara eta hona ibili baitzen hedabide desberdinen artean. 2018ko martxoan Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaritza bere gain hartu zuen.[4]

LanakAldatu

KronikaAldatu

SaiakeraAldatu

NobelaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Garbiñe ubeda | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  2. «Garbiñe Ubeda izango da Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berria» Argia 2018-03-19 (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  3. Sarasola, Ainhoa. (2018-03-17). «Garbiñe Ubeda, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  4. a b Berria. «Garbiñe Ubeda» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-23).
  5. Olaziregi, Mari Jose. (). «Garbiñe Ubeda: Hobe isilik, Elkar, 2013» Erlea (11) ISSN 1889-7576..
  6. Sarasola, Ainhoa. (2018-12-15). «Neska gazte baten begietatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  7. «Ubedak esanezinak argitaratu du - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).

Kanpo estekakAldatu