Joxerramon Iruretagoiena
Aiako harri-jasotzailea
Joxerramon Iruretagoiena, ezizenez Izeta II.a (Aia, Gipuzkoa, 1967ko martxoaren 12a) gipuzkoar harri-jasotzaile bat da.
Joxerramon Iruretagoiena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aia, 1967ko martxoaren 12a (57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | harri-jasotzailea |
Biografia
aldatuSega-jokoan aritu izan zen gaztetan baina gero harriari ekin zion.[1] Aurreneko apustua 1994an jokatu zuen Azpeitin jokatu zuen Landarbideren aurka eta erraz irabazi zuen.[1] 150 txapelketatik gora irabazi zituen eta erretiratu zenean hamasei errekor zituen, batez ere 100 eta 138 kiloko harri kubikoarekin.[2] Igeldoko harriarekin ere nagusi izan zen, 19 aldiz jarraian parte hartu eta bederatzi garaipen eta hamar bigarren postu egin baitzituen.[1]
Erretiratzeko 50-50-50 marka egin zuen Zarautzen, hau da, 50 urte beteta 100 kiloko kubikoari 50 jasoaldi eta 100 kiloko zilindrikoari 50 jasoaldi.[3]
Lorpenak
aldatu- Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa (4): 2000, 2002, 2004, 2005
- Igeldoko harria (9): 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012
- Zarauzko Bi Harri txapelketa (2): 2016, 2017
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «ZUZENEAN, Izeta II.ari elkarrizketa 17:15ean» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Izeta II lo deja con su última gran marca» El Diario Vasco 2017-10-29 (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Izeta II dirá adiós el sábado. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).