Woodrow "Woody" Wilson Guthrie (Okemah, Oklahoma, 1912ko uztailaren 14a - New York, 1967ko urriaren 3a) estatubatuar folk musikari bat izan zen. Musika munduan eta jendaurrean Woody Guthrie izenez ezagunagoa zen. Bere burua jende arrunta, behartsuak eta zapalduekin identifikatzeko bere joerarengatik ezaguna zen, baita faxismoa eta zapalkuntzari zion gorroto biziarengatik ere. Sarritan bere musika emanaldietara This Machine Kills Fascists ("Makina Honek Faxistak Hiltzen ditu") leloa itsatsirik zeraman gitarra eraman ohi zuen. Arlo Guthrie musikariaren aita ere bada.

Woody Guthrie

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWoodrow Wilson Guthrie
JaiotzaOkemah (Oklahoma)1912ko uztailaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1967ko urriaren 3a (55 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Huntingtonen gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k)Marjorie Guthrie (en) Itzuli  (1945eko azaroaren 13a -  1953)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, egile abeslaria, kale-artista, musikologoa, kantugilea, autobiografialaria, mandolinist (en) Itzuli, musikagilea, biolin-jotzailea, abeslaria eta sindikalista
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaestatubatuar folk
herri-kanta
countrya
Musika instrumentuagitarra
biolina
aho-soinua
Mandolina
fiddlea
ahotsa
DiskoetxeaFolkways Records (en) Itzuli
Cub Records (en) Itzuli

woodyguthrie.org
IMDB: nm0349313 Rottentomatoes: celebrity/woody_guthrie IBDB: 505442
Last fm: Woody+Guthrie Musicbrainz: cbd827e1-4e38-427e-a436-642683433732 Discogs: 285789 IMSLP: Category:Guthrie,_Woody Allmusic: mn0000577531 Find a Grave: 431 Deezer: 6828 Edit the value on Wikidata

Bere abestirik ezagunena This Land Is Your Land (Lur Haur Zure Lurra Da) izan zen, abesti hau maiz Estatu Batuetako ikastetxeetan abestu ohi da, gainera musikari ugarik abesti honen bertsioak moldatu izan dituzte: Bob Dylan, Phil Ochs, Tom Paxton, Mike Ness, Dolly Parton edota Bruce Springsteen esate baterako.

Bob Dylan edota The Clash taldeko Joe Strummer musikariek bere eragina izan dutela aitortu izan ohi dute.

Huntingtonen gaixotasunaren ondorioz 1967ko urriaren 3a New York hirian zendu zen.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Woody Guthrie