Ireki menu nagusia

Serj Tankian (armenieraz: Սերժ Թանգեան, ˈsɛɾʒ tʰɑnˈkjɑn ahoskatua; Beirut, Libano, 1967ko abuztuaren 21a) artista, musikari, abeslari, konpositorea, musika-ekoizlea, filosofo aktibista, margolaria, idazlea, saiakera-idazlea, olerkaria, nobelagilea, aktorea, kantari nagusia eta System of a Down bandaren konpositorea izateagatik ezagututa.

Serj Tankian
Serj Tankian Spirit of Burgas Bulgaria 2010 cropped.jpg
Bizitza
Jaiotza Beirut1967ko abuztuaren  21a (52 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Armeno-estatubatuarra
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
armeniera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, poeta, saiakeragilea, kantugilea, piano-jotzailea, bakearen aldeko aktibista, keyboardista Itzuli, gitarra-jotzailea, baxu-jotzailea, kanta-idazlea, disko-ekoizlea eta biolin-jotzailea
Jasotako sariak
Kidetza System of a Down
Genero artistikoa hard rocka
Nu metala
heavy metala
Rock progresiboa
alternative metala Itzuli
experimental musica Itzuli
art rocka
Ahots mota lyric baritonea Itzuli
Musika instrumentua giltzadia
pianoa
gitarra
ahotsa
samplerra Itzuli
baxua
Theremina
Aho-soinua
melodika
Diskoetxea Serjical Strike Records Itzuli
Reprise Records
American Recordings Itzuli
Columbia Records
Axis of Justice Itzuli
IMDb nm1413742
www.serjtankian.com

Bere karrera artistikoan zehar, Serjek System of a Down taldearen bost estudio-album argitaratu ditu. Album bat egin zuen Arto Tunçboyaciyan-en ondoan, Serart izenekoa eta bakarlari bezala aldian ere, gainera estudio.1eko albumak bota ditu merkatura 5, Sejical Strike Records disko-etxea 2001ean sortu zuen.

Serj, 26. postuan dago denbora guztietako metaleko 100 kantari hoberenak, Hit Parader deituriko aldizkari estatubatuarraren arabera.

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Serj, armeniarren ondorengoa, Beirutean jaio zen, 1967ko abuztuaren 21ean. Zazpi urte zituela, bere gurasoekin mugitu zen Los Angelesera, Kalifornia, 1975ko Libanoko Gerra Zibiletik ihes egiteko. Bere gaztaroan, armeniar ikastetxe batera joan zen Rose and Alex Pilibos Armenian School, Los Angelesen, hor ere egon ziren bere geroaldiko System of a Down kideak, Daron Malakian eta Shavo Odadijian. Tankian Kaliforniako Unibertsitate Estatalera, Northbridge Unibertsitatera joan zen. Han hasi zen musika tresnak jotzen eta abestiak idazten.

System of a DownAldatu

Serj Tankianek eta Daron Malakianek Soil deitutako banda bat eratu zuten, Tankian ahotsean eta teklatuan, Daron Malakian ahotsean eta gitarra liderrean, Dave Hakopyan baxua eta Domingo Laranio baterian izanda. Shavo Odadjian bandaren managerra zen eta ebentualki haren parte izan zen. Laraniok eta Hakopyanek banda utzi zuten etorkizunik ez zuela sentitzen zutelako. Soilen zatiketaren ondoren, Tankianek, Odadjianek eta Malakianek “System of a Down” taldea eratu zuten, Malakian-ek idatzitako "Victims Of A Down" deitutako olerki batean oinarrituta, deitu zuten banda berria. Bere jatorrizko bateria-jotzailea, Andy Khachaturianek banda utzi zuen eta bere lekuan John Dolmayan sartu zen. Urteetan zehar, System of a Downek bost album argitaratu zituen. Lehena, System of a Down, 1998ko ekainean. Bigarrena, Toxicity, 2001eko irailean. Hirugarrena, Steal This Album!, 2002ko azaroan. Tankianek System of a Downen kantu gehienak idatzi ditu. 2006an, Daron Malakianek atseden nahiko luzea hartuko litzatekeela iragarri zuen, baina argituz taldearen disoluzioa ez zela, kontzertua gero hainbatekin munduko leku desberdinetan itzuli. 2010eko azaroaren 29an.

Interneteko hainbat zurrumurruen ondoren, System of a Downek iragarri zuen ofizialki joko zutela Europako jaialdietan zehar eta Ipar Amerikako kontzertuetan, Estatu Batuetan batez ere. Bandak kontzertu bina eman zituen Moskun eta Mexiko Hirian 2011ko ekainean.

Animalien eskubideak eta ingurumenaAldatu

Tankianek ingurumenaren eta animalien eskubideen aldeko jarrerak adierazi ditu. Barazkijale bihurtu da eta industrial hiltokien kontra borrokatzen du. PETAri eginiko elkarrizketa batean, “ zabor jangarriko aldaeragatik” aldatu zuela esan zion eta instintiboa iruditu zitzaiola. Gainera, ”ama lurrari errespetua eman behar diot” adierazi zuen. 2009ko uztailean, PETA-ren petizioa sinatu zuen Kentucky Fried Chickeneko oilar hiltokien kontra.


DiskografiaAldatu

System of a DownAldatu

BakarkaAldatu

Beste artistekinAldatu