Ireki menu nagusia

Laurence Ostolaza (Baiona, 1967ko maiatzaren 27a -) emakumezko kazetari lapurtarra da, batez ere telebista munduan aritu dena. Donibane Lohizunen bizi da.

Laurence Ostolaza
Bizitza
Jaiotza Donibane Lohizune1967ko maiatzaren 27a (52 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta berriemailea
Enplegatzailea(k) Sud Ouest
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Union pour un Mouvement Populaire

IkasketakAldatu

Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoan ikasi zuen. Bertan Anne-Sophie Lapix eta Sandrine Mendiburu ibili ziren ikasle.

A2 Batxilerra 1986an amaitu eta gero Bordelera jo zuen Letra ikasketak egitera.

Ibilbide profesionalaAldatu

Hedabideen mundura hurbildu zen: Sud Radio, Sud Ouest, Akitaniako France 3.

1990eko hamarkadaren erdialdetik TV5 zein France 2 telebistetan eguerdi nahiz gaueko albistegietako aurkezle lanak egin zituen. Denbora batez Antoine Cormeryrekin batera aritu zen aipatu bigarren telebista katean.

Osasun arloan espezializatua, 2006tik France 2n William Leymergiek gidatzen duen Télématin saioan osasunari buruzko atalaren ardura du.

Euskal HerrianAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu