Patxi López

politikari bizkaitarra

Francisco Javier López ÁlvarezPatxi López izenaz ezaguna— (Portugalete, Bizkaia, 1959ko urriaren 4a) euskal politikaria da. Espainiako Diputatuen Kongresuko lehendakaria izan da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari ohia eta PSE-EEko idazkari nagusi ohia ere bada. IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan Eusko Legebiltzarreko kide izan da. Gaur egun, PSOEko zuzendaritza exekutiboko kide da.

Patxi López

(2011)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a - 2023ko abuztuaren 17a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 13a - 2019ko abenduaren 3a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 7a - 2019ko maiatzaren 21a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko Presidente

2016ko urtarrilaren 13a - 2016ko uztailaren 19a
Jesús Posada (en) Itzuli - Ana Pastor Julián

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urtarrilaren 11 - 2016ko uztailaren 19a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko azaroaren 20a - 2014ko irailaren 19a
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

6. Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

2009ko maiatzaren 7a - 2012ko abenduaren 13a
Juan José Ibarretxe Markuartu - Iñigo Urkullu Renteria

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2009ko apirilaren 3a - 2012ko abuztuaren 28a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2005eko maiatzaren 16a - 2009ko urtarrilaren 6a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

PSE-EEeko idazkari nagusi

2002ko martxoaren 23a - 2014ko irailaren 20a
Nicolás Redondo Terreros - Idoia Mendia Cueva

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2001eko ekainaren 8a - 2005eko maiatzaren 16a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998ko azaroaren 25a - 2001eko martxoaren 20a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1994ko azaroaren 30a - 1998ko irailaren 1a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1991ko martxoaren 15a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1987ko urriaren 26a - 1989ko irailaren 2a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaPortugalete1959ko urriaren 4a (65 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaEduardo López Albizu
AmaBegoña Álvarez
Ezkontidea(k)Begoña Gil
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(ezezaguna - baliorik ez) : Ingeniaritza industrial
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Altuera175 zentimetro
Lantokia(k)Madril
KidetzaPSE-EE
Euskadiko Alderdi Sozialista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

patxilopez.com
Facebook: PatxiLopez Twitter: patxilopez Edit the value on Wikidata

2016ko urtarrilaren 13an aukeratu zuten Espainiako Diputatuen Kongresuko lehendakari. 2016ko Espainiako hauteskunde orokorren ondorioz aukeratu zuten Ciudadanos alderdiaren babesarekin. Gobernua ez zen eratu eta hurrengo hauteskunde orokorrak eta gero, Ana Pastorrek hartu zuen bere lekua.

Bizitza

aldatu

Bilbon bizi bada ere, portugaletetartzat du bere burua.[1][2][3] Gurasoak ezkerraldekoak zituen: ama Portugaletekoa, eta aita, Sestaokoa.[1] Amaren aldetik, arbasoak Gueñesko La Quadra auzokoak dira; aitaren aldetik, Deustukoak.[4] Aita Eduardo López Albizu, Lalo, Euskal Herriko sozialismoaren agintari historikoa zuen. Horrek Patxi Lopezen ideologia finkatu zuen.[5] Gurasoak erbestean izan zituen frankismoaren garaian: ama, Cáceresen, eta aita, Almerían.[1] Erbestetik itzulita, aitak klandestinitatean lagundu zuen Espainiako Alderdi Sozialista berreraikitzen. Hori zela eta, orduko buruzagi historikoak (Felipe González, Alfonso Guerra, Manuel Chaves eta abar) maiz joaten ziren haren etxera, Ramón Rubial, Nicolás Redondo eta Eduardo Lópezekin bilerak egitera.[1][5]

Ez dauka goi mailako ikasketarik, izan ere, Ingeniaritza ikasketak lehenengo urtean bertan behera laga zituen,[4] graduatu gabe.[5] Ez daki euskaraz, baina ikasten aritu zen.[6] Beti politikari lotuta, orain arte ez du politikaz kanpoko enplegurik izan, ez inongo administraziotan, ez sektore pribatuan.

Emaztea Otxarkoaga auzoko Begoña Gil du, 1995. urtetik Bilboko udaleko zinegotzia dena.[7]

Euskadiko Alderdi Sozialista

aldatu

Euskadiko Gazteri Sozialistako kidea da 1975etik eta, 1985tik 1988ra bertako idazkari nagusia izan zen.[1][5] 1977an PSEko kide bihurtu zen. 1986ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak izan zirela eta, UGT PSOEtik urrundu eta sindikatuko ordezkari gorenak ziren Nicolás Redondo eta Anton Sarazibar alderdiko Bizkaiko zerrendatatik atera eta Lopez, alderdiko batzar exekutiboan sartu zena, 1987an diputatu bihurtu zen Madrilgo Kongresuan.[5] Urte bi eman zituen Madrilen; hantxe ezagutu zuen José Luis Rodríguez Zapatero.[1] 1986tik 1990ra arte Espainiako Diputatuen Kongresuan aritu zen. Eusko Legebiltzarrean, 1991tik dihardu etenik gabe.

Urte hartan Antolakuntza Idazkaritza hartu zuen eta 1995ean, Bizkaiko Instituzio Idazkaritza. 1997an Bizkaiko idazkari nagusi izendatu zuten[5] eta 2000an, berretsi. 2002ko martxoaren 23an, PSE-EEko idazkari nagusi hautatu zuten Nicolás Redondo Terrerosek dimititu eta gero.[1][5]

Seigarren lehendakaria

aldatu

2005ean lehendabizikoz izan zen lehendakarigaia. Haren alderdiak aurreko hauteskundeetan baino bost eserleku gehiago lortu bazituen ere, EAJko Juan José Ibarretxek irabazi zituen.[5]

2006ko uztailaren 6an, ETAk su-etena aldarrikatu eta gero, Batasunako zenbait kiderekin bildu ondoren, PPk eta Ermuko Foroak auzitara jo eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak epaiketa hasi zuen haren kontra.[8] Epaiketa 2009ko urtarrilaren 11n artxibatu zen.[9]

2009ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan lehendakarigai izan zen. Sozialistek Barack Obamak AEBetako azken kanpainan erabilitako ideia asko erabili zituzten beren hautagaiak bultzatzeko (mitinetan, esloganetan...).[4] Azken emaitzetan Ezker Abertzalearen hautagaiak legez kanpo utzi izanak eragina izan zuen gehiengoen eraketan, eta Patxi Lópezek horregatik lortu zuen gehiengoa osatzea PPren babesarekin.[10][11][12]

Patxi López kritikatua izan zen, kanpainan PPrekin itunik ez zuela egingo esan ostean, legegintzaldi osorako itun estrategikoa sinatu zuelako.

« Ez dugula Alderdi Popularrarekin adostasunik bilatuko errepikatu izan dut mila aldiz eta behin gehiago, Euskadin ez baitakite antinazionalismoa eta antisozialismoa besterik egiten. Patxi López, 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako mitin batean. 2009-2-23.[13] »

2009ko maiatzaren 5ean izendatu zuten Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzako lehendakari, 39 bozekin.[14] Ibarretxeren 35 botoak ez ziren nahikoak izan lehendakaritza berriz lortzeko.[15]

Eusko Jaurlaritzako lehendakarien artean, Patxi López izan zen PSOEko lehena (1978 arte Eusko Kontseilu Nagusiko lehendakari izan zen Ramón Rubial kontuan hartu gabe).[1] Lehendakari kargua hartzean ohitura ere aldatu zuen, zin egin beharrean, promes egin baitzuen, bere izaera laikoa aldarrikatuz.[16][17] Horrez gain, Gernikako arbolaren aurrean egindako ekitaldian, lehen aldiz demokrazia ezarri zenetik, guardia zibilak gonbidatu zituen. Herritar askok irain gisa hartu zuten hori eta handik denbora gutxira, Bizkaiko aldundiak Guardia Zibilei sarrera legez debekatu zien Gernikako Arbolaren eremura.[18]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h «Mosku txikitik Ajuria Enera»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2009-05-06.
  2. (Gaztelaniaz) «Nunca había soñado con ser lehendakari», El Correo, 2009-05-06.
  3. (Gaztelaniaz) «El gen Coscojales», El Correo, 2009-05-07.
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Un López vasco de toda la vida», El Mundo.
  5. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «El largo viaje del hijo de Lalo», El Correo, 2009-05-03.
  6. (Gaztelaniaz) «Patxi López intensifica el aprendizaje del euskera ante la opción de ser lehendakari», El Correo, 2009-03-10.
  7. (Gaztelaniaz) «Begoña Gil seguirá de concejala en Bilbao», El Correo, 2009-04-12.
  8. (Gaztelaniaz) «Lopez y Ares también tendrán que declarar por reunirse con Batasuna», Gara, 2007-02-14.
  9. (Gaztelaniaz) «Archivada la causa contra Ibarretxe, López y Otegi», El País, 2009-01-12.
  10. «Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak: 2009», Berria.
  11. (Gaztelaniaz) «El apartheid impone un Parlamento españolista, excluye a 101.000 votantes y abre a López la puerta de Ajuria Enea»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2009-03-02.
  12. Begiristain, Edurne. «Ajuria Eneko maizter berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
  13. (Gaztelaniaz) Ciberculturalia bloga.
  14. (Ingelesez) «New Basque President Vows to Fight ETA», New York Times.
  15. «Lopez hautatu dute lehendakari eta Ibarretxek politika utzi du»[Betiko hautsitako esteka], Berria.
  16. (Gaztelaniaz) «Arranca el tiempo del lehendakari Patxi López», El Correo, 2009-05-07.
  17. (Gaztelaniaz) «López elimina la referencia al pueblo vasco en su promesa y lo sustituye por ciudadanía», Deia, 2009-05-08.
  18. «Lopezek aginte makila hartu du»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2009-05-08.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Juan Jose Ibarretxe
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
 

2009ko maiatzaren 7a - 2012ko abenduaren 17a
Ondorengoa
Iñigo Urkullu
Imanol PradalesIñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre