Ireki menu nagusia

André Maurois, benetako izenez Émile Herzog, izen osoa Émile Salomon Wilhelm Herzog, (Elbeuf, Frantzia, 1885eko uztailaren 26a - Paris, Frantzia, 1967ko urriaren 9a), idazle frantziarra izan zen.

André Maurois
Maurois Harcourt 1936.jpg
lehendakari

1955 - 1967
Paul Claudel - Thierry Maulnier Itzuli
lehendakari

1951 - 1967
Édouard Herriot - Maurice Druon Itzuli
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Maurice Lehmann Itzuli - Marcel Achard Itzuli
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Georges Huisman Itzuli - Maurice Genevoix Itzuli
Bizitza
Izen osoa Émile Salomon Wilhelm Herzog
Jaiotza Elbeuf1885eko uztailaren  26a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Neuilly-sur-Seine1967ko urriaren  9a (82 urte)
Hobiratze lekua Neuilly-sur-Seine
Familia
Ezkontidea(k) Simone de Caillavet
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Pierre-Corneille Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, saiakeragilea, eleberrigilea, historialaria, idazlea, gidoilaria, literatura-kritikaria, biografoa, zientzia-fikzio idazlea eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k) Revue de Paris Itzuli
Le Figaro
Q16536228 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Croix-de-Feu Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb nm0561260

Bizitza eta obraAldatu

Normandian babeslekua aurkitu zuen familia judu batean jaio zen. Filosofia-ikasketak amaitu ondoren, Alain filosofoaren ikasle izan zen. Ingelesa ongi menderatzen baitzuen, interpretazio-lanak egin zituen Lehen Mundu Gerran.

Bizikizun haietatik sortu zuen lehen eleberria: Les silences du colonnel Bramble (1918, Bramble koronelaren isilaldiak), eta haren jarraipena: Les discours du docteur O´Grady (O´Grady doktorearen hitzaldiak). Ondoren, azterketa psikologikoan oinarrituta, Bernard Quesnay (1926) izeneko eleberria argitaratu zuen. Horren jarraian agertu ziren Climats (1928), Le cercle de famille (1932), eta L´instinct du bonheur (1934).

Zenbait herrialderen historiari buruz sail bat osatu zuen, gero: Histoire de l´Angleterre (1937). Gauza bera egin zuen Frantziarekin (1947) eta Estatu Batuekin (1943).

Bestalde, XIX. mendeko zenbait idazleri buruzko saiakera-lanak idatzi zituen: Ariel ou la vie de Shelley (1923), Essai sur Dickens (1930), Essai sur Byron (1930), A la recherche de Marcel Proust (1949).

Kanpo-loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: André Maurois  

ErreferentziakAldatu