Anton Garikano

gipuzkoar irakaslea eta itzultzailea

Anton Garikano (Tolosa, Gipuzkoa, 1967) irakasle eta itzultzailea da. Hizkuntzalaria da ikasketaz. Euskal Filologia ikasten hasi zen Donostian, baina Ingeles Filologia hautatu zuen gero. Deustun ikasketak burutzen ari zen bitartean ekin zion alemana ikasteari, eta urte bertsuetan hasi zen Deustuko Hizkuntza Eskola Ofizialean errusiera ikasten. Ingeleseko irakasle da gaur egun lanbidez.

Anton Garikano
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta itzultzailea

2004an Euskarazko Literatur Itzulpenaren Euskadi Saria eskuratu zuen Leo Perutzen Bederatzietatik bederatzietara itzultzeagatik.

Itzulpenak aldatu

  • Ipuin fantastikoak; Erns Theodor Amadeus Hoffman (1992, Ibaizabal)
  • Jokalaria; Fiodor Dostoievski (1993, Ibaizabal)
  • Farorantz; Virginia Woolf (1993, Ibaizabal)
  • Prozesua; Franz Kafka (1993, Elkar)
  • Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua; Johann Gottfried Herder (1995, Klasikoak SA)
  • Peter Schlemihl-en istorio miresgarria; Adelbert von Chamisso (1995, Ibaizabal)
  • Lorategiko festa eta beste kontakizun batzuk; Katherine Mansfield (1998, Ibaizabal)
  • Berlin Alexanderplatz; Alfred Döblin (2000, Ibaizabal)
  • Bederatzietatik bederatzietara; Leo Perutz (2003, Elkar, Alberdania)
  • Maitea; Toni Morrison (2004, Elkar, Alberdania)
  • Txerrikume pirate; Funke, Cornelia (2007, Elkar)
  • Lorategiko festa; Mansfield, Katherine (2011, Elkar)
  • Krimenak; Schirach, Ferdinand von (2012, Erein)
  • Poesia kaiera [antologia]; Trakl, Georg (2014, Susa)
  • Erromatarrak; Daynes, Katie (2015, Ttarttalo)
  • Collini auzia; Schirach, Ferdinand von (2015, Erein)
  • Bizi ondorengo heriotza: Nevadako kontakizunak; Douglass, William A. (2015, Pamiela)
  • Farorantz; Woolf, Virginia (2015, Elkar)
  • Peter Schlemilhl-en istorio miresgarria; Chamisso, Adelbert von (2016, eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala)
  • Jokalaria; Dostoievski, Fiodor (2016, eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala)
  • Ipuin fantastikoak [Antologia]; Hoffmann, E. T. A. (2016, eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala)
  • Metamorfosia; Kafka, Franz (2016, Erein)

Kanpo estekak aldatu