1930
urte
1930. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa |
Urteak | 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1930 MCMXXX |
Ab urbe condita | 2683 |
Armeniar egutegia | 1379 ԹՎ ՌՅՀԹ |
Bahá'í egutegia | 86 – 87 |
Bengaliar egutegia | 1337 |
Berber egutegia | 2880 |
Egutegi budista | 2474 |
Myanmarko egutegia | 1292 |
Bizantziar egutegia | 7438 – 7439 |
Koptoen egutegia | 1646 – 1647 |
Etiopiar egutegia | 1922 – 1923 |
Hebrear egutegia | 5690 – 5691 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1986 – 1987 |
Shaka Samvat | 1852 – 1853 |
Kali Yuga | 5031 – 5032 |
Iraniar egutegia | 1308 – 1309 |
Islamiar egutegia | 1348 – 1349 |
Japoniar egutegia | Shōwa 5 (昭和5年) |
Korear egutegia | 4263 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2473 |
Holozeniar egutegia | 11930 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak Aldatu
- Martxoaren 28a - Konstantinoplak eta Angorak izen ofiziala aldatu zuten Istanbul eta Ankarara, ondoz ondo.
- Azaroaren 30a - Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdia sortu zen, San Andresko Manifestuaren bitartez.
Arte eta kultura Aldatu
- Martxoaren 14a - La rosa del azafrán (euskaraz: Azafraiaren arrosa), Jacinto Guerreroren musika eta Federico Romero Sarachaga eta Guillermo Fernández-Shaw Iturralderen libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro Calderónen.
- "Au Pays des Basques" soinudun dokumentala Jean Faugeres eta Maurice Champreux-ek aurkeztu zuten, Gaëtan Bernoville lohizundarraren gidoiarekin.
Zientzia eta teknologia Aldatu
- Otsailaren 18a - Clyde Tombaugh-ek Pluton planeta ipotxa aurkitu zuen.
Kirolak Aldatu
- Uztailaren 13a - Lehendabiziko Munduko Futbol Txapelketa hasi zen Uruguain.
Jaiotzak Aldatu
Urtarrila Aldatu
- Urtarrilaren 1a - Adonis, siriar poeta eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 1a - Abdul Latif Dayfallah, Ipar Yemengo lehen ministroa (h. 2019).
- Urtarrilaren 1a - Manuel Egiguren, euskal fraide frantziskotarra, misiolaria eta Beniko (Bolivia) gotzain laguntzailea (h. 2012).
- Urtarrilaren 1a - Yaffar al Numeiry, Sudango presidentea (h. 2009).
- Urtarrilaren 3a - Marcel Dubé, Quebecdar antzerkigilea, Kanadako antzerkigile onenetako eta oparoenetako bat (h. 2016).
- Urtarrilaren 3a - María Ángeles Garai, Bizkaiko lehen ikastolako lehen andereñoa (h. 2022).
- Urtarrilaren 3a - Robert Loggia, estatubatuar aktorea (h. 2015).
- Urtarrilaren 8a - Luciano Montero Rechou, lapurtar txirrindularia (h. 2012).
- Urtarrilaren 11 - Laurent Bidart, lapurtar errugbilaria (h. 2000).
- Urtarrilaren 11 - Mixel Burukoa, baionar politikari abertzalea eta medikua (h. 1990).
- Urtarrilaren 11 - Rod Taylor, australiar aktorea (h. 2015).
- Urtarrilaren 13a - Roman Cieślewicz, ukrainar margolaria (h. 1996).
- Urtarrilaren 15a - Hédi Baccouche, Tunisiako lehen ministroa (h. 2020).
- Urtarrilaren 18a - Maria de Lourdes Pintasilgo, Portugalgo lehen ministroa (h. 2004).
- Urtarrilaren 19a - Tippi Hedren, estatubatuar aktorea eta modeloa.
- Urtarrilaren 19a - Uxío Novoneyra, galiziar idazlea (h. 1999).
- Urtarrilaren 20a - Buzz Aldrin, estatubatuar astronauta eta militar ohia, ilargia zapaldu zuen bigarren pertsona.
- Urtarrilaren 22a - Alberto Arbasino, italiar legegizona eta idazlea (h. 2020).
- Urtarrilaren 22a - Marivi Bilbao, bilbotar aktorea (h. 2013).
- Urtarrilaren 23a - Tatiana Savitxeva, Bigarren Mundu Gerran Leningradeko setioan egunerokoa idatzi zuen sobietar nerabea (h. 1944).
- Urtarrilaren 23a - Derek Walcott, antillar idazlea, 1992ko Literaturako Nobel Saria (h. 2017).
- Urtarrilaren 24a - John Romita Sr., estatubatuar komikigilea (h. 2023).
- Urtarrilaren 24a - Manuel Vázquez, espainiar komikigilea, Francisco Ibáñezekin batera Espainian eragin gehien izan duenetakoa (h. 1995).
- Urtarrilaren 27a - Periko Solabarria, bizkaitar apaiza eta ezker abertzaleko politikaria (h. 2015).
- Urtarrilaren 28a - Luis de Pablo, euskal musikagilea, iraskasle famatua nazioartean (h. 2021).
- Urtarrilaren 30a - Gene Hackman, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 30a - Egon Klepsch, alemaniar politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria (h. 2010).
- Urtarrilaren 30a - Vsevolod Nestayko, ukraniar idazlea, haur literaturan berezitua (h. 2014).
Otsaila Aldatu
- Otsailaren 1a - Shahabuddin Ahmed, Bangladeshko presidentea (h. 2022).
- Otsailaren 1a - Hussain Muhammad Ershad, Bangladeshko presidentea (h. 2019).
- Otsailaren 1a - María Elena Walsh, argentinar poeta, idazle, kantautore, antzerkigile eta konpositorea (h. 2011).
- Otsailaren 10a - Robert Wagner, zinema eta telebistako estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 10a - Fernando Ybarra López-Dóriga, euskal noble, enpresaburu eta politikaria (h. 2001).
- Otsailaren 11 - Mary Quant, britainiar moda-diseinatzailea, minigonaren asmatzailea (h. 2023).
- Otsailaren 12a - Mercè Torrents Turmo, kataluniar piano-jole eta konpositorea (h. 2018).
- Otsailaren 15a - Bruce Dawe, australiar olerkaria, Australiako olerkari eraginkorrenetakotzat joa (h. 2020).
- Otsailaren 17a - Daniel Gil, espainiar diseinatzailea (h. 2004).
- Otsailaren 17a - Ruth Rendell, britainiar idazlea (h. 2015).
- Otsailaren 19a - John Frankenheimer, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (h. 2002).
- Otsailaren 21a - Enrique Tábara, ekuadortar marrazkigilea (h. 2021).
- Otsailaren 22a - Jesús María Hurtado Arrieta, bizkaitar futbolaria (h. 2012).
- Otsailaren 22a - Giuliano Montaldo, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea (h. 2023).
- Otsailaren 27a - Joanne Woodward, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 28a - Leon Cooper, estatubatuar fisikaria eta unibertsitateko irakaslea, 1972ko Fisikako Nobel Saria.
Martxoa Aldatu
- Martxoaren 1a - Gastone Nencini, italiar txirrindularia (h. 1980).
- Martxoaren 2a - Pablo Armando Fernández, kubatar idazle, poeta, eleberrigile, itzultzaile, saikeragile eta antzerkigilea (h. 2021).
- Martxoaren 2a - Tom Wolfe, estatubatuar idazle era kazetaria (h. 2018).
- Martxoaren 3a - Ion Iliescu, Errumaniako presidentea.
- Martxoaren 4a - Federico García Moliner, espainiar fisikaria.
- Martxoaren 6a - Lorin Maazel, estatubatuar biolinista eta orkestra zuzendaria (h. 2014).
- Martxoaren 7a - Antony Armstrong-Jones, lehen Snowdoneko Kondea, britainiar argazkilari eta zinemagilea, Margarita printzesaren senarra (h. 2017).
- Martxoaren 7a - Stanley Lloyd Miller, estatubatuar kimikaria (h. 2007).
- Martxoaren 7a - Artemio Zarco, euskal abokatu, idazle eta zutabegilea (h. 2012).
- Martxoaren 8a - Franz Gertsch, suitzar margolaria, erretratu erraldoi hiperrealistegatik ezaguna (h. 2022).
- Martxoaren 9a - José Antonio Vivó, gipuzkoar politikaria (h. 1979).
- Martxoaren 13a - Pat Bieter, estatubatuar politikari eta irakaslea, Boiseko Unibertsitatean Basque studies programaren bultzatzailea (h. 1999).
- Martxoaren 15a - Zhores Alferov, sobietar eta errusiar fisikaria, 2000ko Fisikako Nobel Saria (h. 2019).
- Martxoaren 15a - Martin Karplus, austriar-estatubatuar kimiko teorikoa, 2013ko Kimikako Nobel Saria.
- Martxoaren 16a - Marcel Queheille, zuberoar txirrindularia (h. 2021).
- Martxoaren 17a - James Irwin, estatubatuar astronauta (h. 1991).
- Martxoaren 18a - Hector Bianciotti, argentinar jatorriko frantziar idazlea (h. 2012).
- Martxoaren 21a - Harrison White, estatubatuar soziologoa, gizarte-sareen analisiaren aitzindarietakoa.
- Martxoaren 22a - Stephen Sondheim, estatubatuar musikagilea, XX. mendeko musikalaren egile garrantzitsuenetako bat (h. 2021).
- Martxoaren 24a - David Dacko, Afrika Erdiko Errepublikako lehendabiziko presidentea (h. 2003).
- Martxoaren 24a - Agustín González, espainiar aktorea (h. 2005).
- Martxoaren 24a - Cristóbal Halffter, espainiar musikagilea eta orkestra zuzendaria (h. 2021).
- Martxoaren 24a - Steve McQueen, estatubatuar aktorea (h. 1980).
- Martxoaren 24a - David Vázquez Martínez, espainiar-argentinar biokimikaria eta ikertzailea (h. 1986).
- Martxoaren 26a - Lolita Torres, argentinar aktorea eta kantaria (h. 2002).
- Martxoaren 27a - Daniel Spoerri, errumaniar artista.
- Martxoaren 28a - Jerome Isaac Friedman, estatubatuar fisikaria, 1990eko Fisikako Nobel Saria.
- Martxoaren 29a - Enrique V. Iglesias, espainiar-uruguaitar ekonomista eta politikaria.
- Martxoaren 29a - Anerood Jugnauth, Maurizioko presidente eta lehen ministroa (h. 2021).
- Martxoaren 30a - Maria Àngels Anglada, kataluniar idazlea (h. 1999).
Apirila Aldatu
- Apirilaren 1a - Victoria Sau, kataluniar idazlea, psikologoa eta aktibista politiko feminista (h. 2013).
- Apirilaren 1a - Dennis Young, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2020).
- Apirilaren 2a - Yoshinori Shigematsu, japoniar futbolaria (h. 2018).
- Apirilaren 3a - Helmut Kohl, Alemaniako 32. kantzilerra (h. 2017).
- Apirilaren 7a - Vilma Espín, Kubako iraultzako buruzagietako bat eta Raul Castroren emaztea (h. 2007).
- Apirilaren 7a - Cliff Morgan, galestar errugbilaria (h. 2013).
- Apirilaren 8a - Karlos Hugo Borboi-Parmakoa, Parmako duke eta erregegai karlista (h. 2010).
- Apirilaren 9a - Alphonse Alley, Dahomeyko presidentea (h. 1987).
- Apirilaren 10a - Dolores Huerta, estatubatuar buruzagi sindikal eta aktibista soziala.
- Apirilaren 11 - Anton Szandor LaVey, estatubatuar idazlea, musikaria, okultista eta Satanen Elizaren sortzailea (h. 1997).
- Apirilaren 12a - John Landy, australiar atleta eta politikaria (h. 2022).
- Apirilaren 15a - Vigdís Finnbogadóttir, Islandiako presidentea, hauteskunde bidez aukeratutako emakumezko lehen estatuburua.
- Apirilaren 17a - Sagrario Aranburu, nafar dantzaria, abeslaria eta piano-jotzailea (h. 2021).
- Apirilaren 17a - Chris Barber, britainiar jazz musikari, tronboi jole eta orkestra zuzendaria (h. 2021).
- Apirilaren 18a - Jusèp Amiell, arandar apaiz eta aranerazko idazlea.
- Apirilaren 18a - Angus Lennie, eskoziar aktorea (h. 2014).
- Apirilaren 21a - Hilda Hilst, brasildar poeta, kronista, eleberrigile eta antzerkigilea (h. 2004).
- Apirilaren 21a - Silvana Mangano, italiar aktorea (h. 1989).
- Apirilaren 23a - Amalia Avia, espainiar margolari figuratiboa (h. 2011).
- Apirilaren 24a - Richard Donner, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2021).
- Apirilaren 24a - José Sarney, Brasilgo presidentea.
- Apirilaren 25a - Jakes Abeberri, lapurtar politikari eta abokatua (h. 2022).
- Apirilaren 25a - Jorge Cortes Izal, nafar euskaltzain urgazlea (h. 2010).
- Apirilaren 25a - Irene Gutiérrez Caba, espainiar antzezlea (h. 1995).
- Apirilaren 25a - Paul Mazursky, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorea (h. 2014).
- Apirilaren 28a - James Baker, estatubatuar politikaria.
- Apirilaren 29a - Mahmud Terengganukoa, Terengganuko sultana (h. 1998).
- Apirilaren 29a - Jean Rochefort, antzerki, telebista eta zinemako frantziar antzezlea (h. 2017).
Maiatza Aldatu
- Maiatzaren 2a - John Anglin, estatubatuar banku-lapurra, Alcatrazeko kartzelatik ihes egin zuelako ezaguna (1962an desagertua).
- Maiatzaren 3a - Juan Gelman, argentinar olerkaria, itzultzailea eta kazetaria (h. 2014).
- Maiatzaren 3a - Luce Irigaray, belgikar-frantziar idazlea, psikoanalista eta hizkuntzalaria.
- Maiatzaren 4a - Jacques Valade, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidente ohia.
- Maiatzaren 5a - Michael James Adams, estatubatuar pilotu eta astronauta (h. 1967).
- Maiatzaren 7a - Anatoli Lukianov, Sobietar Batasuneko agintari nagusia (h. 2019).
- Maiatzaren 8a - Rafael Munoa, donostiar pintorea eta marrazkilaria (h. 2012).
- Maiatzaren 9a - André Cherpillod, esperanto hizkuntzaren aldeko frantziar intelektuala.
- Maiatzaren 9a - Susan Leeman, estatubatuar endokrinologoa, neuroendokrinologiaren sortzaileetako bat.
- Maiatzaren 10a - George E. Smith, estatubatuar fisikaria, 2009ko Fisikako Nobel Saria.
- Maiatzaren 11 - Kamau Brathwaite, barbadostar poeta eta irakaslea (h. 2020).
- Maiatzaren 11 - Edsger Dijkstra, herbeheretar informatikaria, informatikaren aintzindarietako bat (h. 2002).
- Maiatzaren 12a - Mazisi Kunene, zuluerazko hegoafrikar poeta (h. 2006).
- Maiatzaren 12a - Manuel Marulanda, Tirofijo, urte luzez FARCeko buru izandako gerrillaria, mundu osoan egon den gerrilaririk zaharrena (h. 2008).
- Maiatzaren 12a - Patricia McCormick, estatubatuar jauzilaria (h. 2023).
- Maiatzaren 13a - José Jiménez Lozano, espainiar idazlea (h. 2020).
- Maiatzaren 15a - Jasper Johns, estatubatuar margolaria, eskultorea eta artista grafikoa.
- Maiatzaren 21a - Malcolm Fraser, Australiako lehen ministroa (h. 2015).
- Maiatzaren 23a - Dionisio Amundarain, gipuzkoar itzultzailea, testuen zuzentzailea, euskararen sustatzailea, euskara irakaslea, apaiza eta beneditarra.
- Maiatzaren 23a - Richard Anuszkiewicz, estatubatuar margolari eta grabatzailea (h. 2020).
- Maiatzaren 23a - Ramon Latasa, nafar aizkolaria, historiako aizkolari hoberenetakoa (h. 1991).
- Maiatzaren 23a - Jordi Solé Tura, kataluniar politikari eta legelaria (h. 2009).
- Maiatzaren 27a - John Barth, estatubatuar idazle postmodernista.
- Maiatzaren 28a - Ibone Belaustegigoitia, euskal kirolari ohia, tranpolin jauzietan aditua.
- Maiatzaren 28a - Edward Seaga, Jamaikako lehen ministroa (h. 2019).
- Maiatzaren 30a - Luis Irizar, euskal sukaldaria (h. 2021).
- Maiatzaren 30a - Robert Ryman, estatubatuar margolaria (h. 2019).
- Maiatzaren 31 - Clint Eastwood, estatubatuar aktorea, zuzendaria eta film-ekoizlea.
- Maiatzaren 31 - Juan Genovés, espainiar margolaria eta artista grafikoa (h. 2020).
Ekaina Aldatu
- Ekainaren 2a - Charles Conrad, estatubatuar astronauta eta militarra (h. 1999).
- Ekainaren 2a - Joakim Fraile, nafar margolaria (h. 1998).
- Ekainaren 7a - Gérard Genette, frantziar literatura-kritikaria (h. 2018).
- Ekainaren 8a - Juan Jose Agirre Begiristain, Lazkaoko Beneditarren Monasterioko bibliotekaria eta Lazkaoko Beneditarren Fundazioko zuzendaria.
- Ekainaren 8a - Robert Aumann, israeldar matematikari eta unibertsitate irakaslea, 2005ean Ekonomiako Nobel Saria.
- Ekainaren 9a - Barbara, frantziar kantugile eta abeslaria (h. 1999).
- Ekainaren 9a - Alda Lara, portugalerazko angolar idazle, ipuin idazle eta poeta (h. 1962).
- Ekainaren 9a - Jordi Pujol, Kataluniako Generalitateko 126. lehendakaria.
- Ekainaren 10a - Ilya Glazunov, errusiar margolaria (h. 2017).
- Ekainaren 12a - Barbara Clementine Harris, etatubatuar apezpikua, Komunio Anglikanoan apezpiku ordenatu zen historiako lehen emakumea (h. 2020).
- Ekainaren 18a - Claude Goutin, frantziar irakasle, marrazkilari, eskultore eta artista (h. 2018).
- Ekainaren 19a - Gena Rowlands, estatubatuar zinema-, antzerki- eta telebista-antzezlea.
- Ekainaren 20a - Magdalena Abakanowicz, poloniar eskultorea (h. 2017).
- Ekainaren 22a - Walter Bonatti, italiar alpinista, historia osoko onenenetakoa (h. 2011).
- Ekainaren 22a - Francisco Fernández Ordóñez, espainiar politikari eta abokatua (h. 1992).
- Ekainaren 23a - Donn F. Eisele, estatubatuar astronauta (h. 1987).
- Ekainaren 23a - John Elliott, britainiar historialari eta hispanista (h. 2022).
- Ekainaren 23a - Elza Soares, brasildar sanba, bossa nova eta Brasilgo herri musika abeslaria eta musikagilea (h. 2022).
- Ekainaren 24a - Claude Chabrol, frantziar zinema zuzendaria (h. 2010).
- Ekainaren 28a - Jose Luis Artetxe, Athleticeko futbolaria (h. 2016).
- Ekainaren 28a - William C. Campbell, irlandar estatubatuar biologo eta parasitologoa, 2015eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Ekainaren 28a - Itamar Franco, Brasilgo presidentea (h. 2011).
- Ekainaren 29a - Hiazinto Fernandorena, euskal irakasle, itzultzaile, euskaltzain urgazle eta euskaltzalea (h. 2017).
- Ekainaren 29a - Sławomir Mrożek, poloniar antzerkigilea (h. 2013).
- Ekainaren 30a - Elena Espejo, espainiar aktore, errealizadore eta antzerki- eta zinema-ekoizlea.
- Ekainaren 30a - Joaquín Sanz Gadea, espainiar sendagilea (h. 2019).
Uztaila Aldatu
- Uztailaren 1a - Gonzalo Sánchez de Lozada, Boliviako presidentea.
- Uztailaren 2a - Carlos Menem, Argentinako presidentea (h. 2021).
- Uztailaren 3a - Angel Aintziburu, nafar idazlea eta ohorezko euskaltzaina (h. 2019).
- Uztailaren 3a - Carlos Kleiber, alemaniar-austriar orkestra-zuzendaria (h. 2004).
- Uztailaren 4a - Michel Zelaia, lapurtar errugbilaria (h. 2019).
- Uztailaren 6a - Hans-Jürgen Heise, alemaniar idazlea (h. 2013).
- Uztailaren 6a - Françoise Mallet-Joris, belgikar-frantziar idazlea (h. 2016).
- Uztailaren 7a - Tadao Kobayashi, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 7a - Biljana Plavsic, Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea eta gerra-kriminala.
- Uztailaren 8a - Antoine Bourseiller, frantziar aktorea eta antzerki-zuzendaria (h. 2013).
- Uztailaren 11 - Harold Bloom, estatubatuar irakaslea, literaturaren teoria eta kritika akademikoa jorratu jorratu zituena (h. 2019).
- Uztailaren 13a - Naomi Shemer, israeldar musikari eta kantautorea, "Israelgo kantu eta poesiaren lehen dama" (h. 2004).
- Uztailaren 14a - Paul-Émile de Souza, Dahomeyko presidentea (h. 1999).
- Uztailaren 15a - Jacques Derrida, frantziar filosofoa, dekonstrukzioaren kontzeptua garatu zuen lehena (h. 2004).
- Uztailaren 15a - Stephen Smale, estatubatuar matematikaria.
- Uztailaren 16a - Guy Béart, frantziar abeslaria eta kantautorea (h. 2015).
- Uztailaren 17a - Arpád Račko, eslovakiar eskultorea (h. 2015).
- Uztailaren 18a - Juan García Atienza, valentziar idazlea eta dokumentalista (h. 2011).
- Uztailaren 26a - Jose Abad Azpilikueta, nafar-madrildar margolaria (h. 1985).
- Uztailaren 28a - Claude Boujon, haur eta gazte literaturako idazle eta ilustratzaile frantziarra (h. 1995).
Abuztua Aldatu
- Abuztuaren 1a - Pierre Bourdieu, frantziar soziologoa, antiglobalizazio eta altermundialismo mugimenduen inspiratzaile intelektualetako bat (h. 2002).
- Abuztuaren 3a - Pepita Caubet, aranerazko idazle eta poeta (h. 2007).
- Abuztuaren 4a - Ali al-Sistani, Irakeko xiitar marja'rik influenteenetako bat.
- Abuztuaren 5a - Neil Armstrong, estatubatuar astronauta, Apollo 11 misioan ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra (h. 2012).
- Abuztuaren 5a - Michal Kováč, Eslovakiar Errepublikako lehendabiziko presidentea (h. 2016).
- Abuztuaren 6a - Abbey Lincoln, estatubatuar jazz-abeslari eta aktorea (h. 2010).
- Abuztuaren 9a - Carmen Balcells, kataluniar agente literarioa (h. 2015).
- Abuztuaren 9a - Jacques Parizeau, Quebeceko lehen ministroa (h. 2015).
- Abuztuaren 12a - George Soros, jatorri judutarreko hungariar-estatubatuar aberatsa, inbertitzailea eta filantropoa.
- Abuztuaren 15a - Albert Ndele, Kongoko lehen ministroa (h. 2023).
- Abuztuaren 15a - José María Zarraga, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 2012).
- Abuztuaren 16a - Tony Trabert, estatubatuar tenislaria (h. 2021).
- Abuztuaren 17a - Philippe Bernier, frantziar kazetari eta idazlea (h. 2000).
- Abuztuaren 17a - Ted Hughes, ingeles idazlea eta poeta (h. 1998).
- Abuztuaren 18a - Agustin Ibarrola, euskal herritar margolari eta eskultorea.
- Abuztuaren 19a - Frank McCourt, irlandar jatorriko estatubatuar idazlea (h. 2009).
- Abuztuaren 20a - Mícheál Ó Muircheartaigh, irlandar Joko Gaelikoetako telebista eta irratiko esataria.
- Abuztuaren 20a - Jan Olszewski, Poloniako lehen ministroa (h. 2019).
- Abuztuaren 21a - Alan Ashcroft, ingeles errugbilaria (h. 2021).
- Abuztuaren 21a - Margaret Windsor, Ingalaterrako Jurgi VI.aren eta Elisabete Erregina Amaren bigarren alaba (h. [[2002
- Abuztuaren 22a - Gylmar dos Santos Neves, brasildar futbol atezaina (h. 2013).
- Abuztuaren 23a - Felipe Alberdi, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 23a - Michel Rocard, Frantziako lehen ministroa (h. 2016).
- Abuztuaren 25a - Sean Connery, eskoziar zinema aktore eta ekoizlea (h. 2020).
- Abuztuaren 28a - Ben Gazzara, italiar jatorriko estatubatuar aktore eta zuzendaria (h. 2012).
- Abuztuaren 28a - Irineo Serbiakoa, Serbiako 45. patriarka, Serbiako Eliza Ortodoxoaren burua (h. 2020).
- Abuztuaren 29a - Carlos Loyzaga, euskal jatorriko filipinar saskibaloi jokalaria (h. 2016).
- Abuztuaren 30a - Mikel Arozamena, nafar bertsolaria (h. 1976).
- Abuztuaren 30a - Warren Buffett, estatubatuar inbertsore, enpresari eta filantropoa, munduko inbertsore arraskastatsuenatzat joa.
- Abuztuaren 31 - Ramón Aboitiz Musatadi, bizkaitar ingeniari, akademiko eta enpresaria (h. 2010).
Iraila Aldatu
- Irailaren 1a - Raoul Sangla, lapurtar zinema zuzendari, gidoigile eta kazetaria (h. 2021).
- Irailaren 1a - Michel Serres, frantziar filosofo eta zientzietako historialaria (h. 2019).
- Irailaren 1a - Begoña Urkixo, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 2007).
- Irailaren 4a - Robert Arneson, estatubatuar eskultorea (h. 1992).
- Irailaren 5a - Ken Naganuma, japoniar futbolaria (h. 2008).
- Irailaren 7a - Balduin I.a Belgikakoa, Belgikako erregea (h. 1993).
- Irailaren 7a - Sonny Rollins, estatubatuar jazzeko saxo-jotzailea.
- Irailaren 10a - Jesus Garai, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1995).
- Irailaren 10a - Liliana Segre, Holokaustotik bizirik atera zen italiarra, 2018an bizitza osorako senatari izendatua.
- Irailaren 11 - Jean-Claude Forest, frantziar komikigilea (h. 1998).
- Irailaren 11 - Vera T. Sós, hungariar matematikaria, zenbakien teorian eta konbinatorian espezializatua (h. 2023).
- Irailaren 12a - Akira Suzuki, japoniar kimikaria, 2010eko Kimikako Nobel Saria.
- Irailaren 13a - Jimmy McLane, estatubatuar igerilaria (h. 2020).
- Irailaren 14a - Anton Dontxev, bulgariar idazlea (h. 2022).
- Irailaren 15a - Jose Luis Azkue, gipuzkoar musikaria.
- Irailaren 15a - Pierino Baffi, italiar txirrindularia (h. 1985).
- Irailaren 15a - Loli Lopez Goñi, gipuzkoar mendigoizalea, emakumezkoen alpinismoan aitzindaria Euskal Herrian (h. 2020).
- Irailaren 15a - Patsy O'Connell Sherman, estatubatuar kimikaria, matematikaria eta asmatzailea (h. 2008).
- Irailaren 17a - Vicenta Llorente del Moral, bizkaitar entomologoa, ortopteroetan aditua.
- Irailaren 17a - Edgar Mitchell, estatubatuar astronauta eta militarra (h. 2016).
- Irailaren 19a - Montserrat Carulla, kataluniar aktorea (h. 2020).
- Irailaren 21a - Benigno Aspuru, euskal txirrindularia (h. 2014).
- Irailaren 22a - Antonio Saura, espainiar margolaria (h. 1998).
- Irailaren 23a - Ray Charles, soul, rhythm and blues eta jazzeko estatubatuar kantari, saxo-jole eta piano-jolea (h. 2004).
- Irailaren 24a - Fernand Ouellette, kanadar poeta, Quebeceko 60ko hamarkadako idazle nagusietakoa.
- Irailaren 24a - Catherine Robbe-Grillet, frantziar idazle, aktore eta dominatrixa.
- Irailaren 24a - Hans Vermeer, alemaniar hizkuntzalari eta itzultzaile akademikoa (h. 2010).
- Irailaren 24a - John Young, estatubatuar astronauta (h. 2018).
- Irailaren 25a - Herbert Heckmann, alemaniar idazlea (h. 1999).
- Irailaren 26a - Joe Brown, britainiar alpinista (h. 2020).
- Irailaren 28a - Immanuel Wallerstein, estatubatuar soziologo eta gizarte-zientifiko historikoa, mundu-sistema analisiaren teoriko nagusia (h. 2019).
- Irailaren 29a - Lucien Mias, frantziar errugbilari ohia.
Urria Aldatu
- Urriaren 1a - Richard Harris, irlandar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2002).
- Urriaren 1a - Philippe Noiret, frantziar aktorea (h. 2006).
- Urriaren 2a - Antonio Gala, espainiar idazlea (h. 2023).
- Urriaren 4a - Svava Jakobsdóttir, islandiar idazlea (h. 2004).
- Urriaren 5a - June Almeida, eskoziar birologoa, BBCren arabera lehen koronabirusa aurkitu zuen emakumea (h. 2007).
- Urriaren 5a - Reinhard Selten, alemaniar ekonomista eta matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2016).
- Urriaren 6a - Hafez al-Assad, Siriako presidentea (h. 2000).
- Urriaren 6a - Daniel Moyano, argentinar idazlea, kazetaria eta musikagilea (h. 1992).
- Urriaren 8a - Toru Takemitsu, japoniar musikagilea (h. 1996).
- Urriaren 9a - José Luis Amadoz, nafar poeta eta psikiatra (h. 2007).
- Urriaren 10a - Yves Chauvin, frantziar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2005eko Kimikako Nobel Saria (h. 2015).
- Urriaren 10a - Harold Pinter, ingeles idazlea, 2005eko Literaturako Nobel Saria (h. 2008).
- Urriaren 14a - Patxi Etxeberria Zubiria, gipuzkoar bertsolaria.
- Urriaren 14a - Schafik Handal, salvadortar politikaria, El Salvadorreko ezkerreko lider garrantzitsua (h. 2006).
- Urriaren 14a - Jesus Olaberri, nafar erremonte jokalari ohia, 50-60 urteetan aurrelari onenetakoa.
- Urriaren 14a - Mobutu Sese Seko, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente eta diktadorea (h. 1997).
- Urriaren 16a - Carmen Sevilla, espainiar aktore, dantzari eta telebista aurkezlea (h. 2023).
- Urriaren 20a - Madeleine Cabidoche, euskal espeleologiaren aintzindari eta sustatzailea (h. 2018).
- Urriaren 21a - Robert Baulon, lapurtar errugbilaria (h. 2011).
- Urriaren 21a - Fred de Bruyne, belgikar txirrindularia (h. 1994).
- Urriaren 21a - Enrique Iartza, gipuzkoar futbolaria (h. 2001).
- Urriaren 21a - Ivan Silaiev, SESBeko lehen ministroa (h. 2023).
- Urriaren 22a - Estela de Carlotto, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea eta Maiatzeko Plazako Amonen elkarteko lehendakaria.
- Urriaren 24a - Ahmad Shah Pahangekoa, Pahangeko sultana eta Malaysiako erregea (h. 2019).
- Urriaren 24a - Jack Angel, estatubatuar ahots-aktorea (h. 2021).
- Urriaren 24a - Johan Galtung, norvegiar soziologo eta matematikaria.
- Urriaren 24a - Maria del Carmen Goñi, nafar aktore eta telebista aurkezlea.
- Urriaren 26a - John Arden, ingeles antzerkigilea (h. 2012).
- Urriaren 27a - Francisca Aguirre, espainiar idazlea eta poeta (h. 2019).
- Urriaren 27a - Jordi Grau, kataluniar zinemagilea (h. 2018).
- Urriaren 27a - Domingo Olite, El vasco Olite, argentinar pilotari ohia, palan aditua.
- Urriaren 29a - Basilio Martín Patino, espainiar zinema-zuzendaria (h. 2017).
- Urriaren 29a - Omara Portuondo, kubatar abeslaria, filin estiloko ikurretako bat.
- Urriaren 29a - Niki de Saint Phalle, frantziar artista plastiko, margolari, eskultore eta zinemagilea (h. 2002).
- Urriaren 30a - Néstor Almendros, kataluniar argazki-zuzendaria (h. 1992).
- Urriaren 31 - Michael Collins, estatubatuar astronauta (h. 2021).
Azaroa Aldatu
- Azaroaren 3a - Brian Robinson, ingeles txirrindularia (h. 2022).
- Azaroaren 9a - Ignacio Ellakuria, bizkaitar jesuita, filosofo eta teologoa, askapenaren teologiaren ekintzailerik handienetarikoa (h. 1989).
- Azaroaren 9a - Juan José Falla Sánchez, guatemalar genealogista eta historialaria (h. 2021).
- Azaroaren 11 - Mildred Dresselhaus, "Karbonoaren zientziaren erregina" (h. 2017).
- Azaroaren 11 - Alevtina Koltxina, sobietar iraupen-eskiatzailea (h. 2022).
- Azaroaren 12a - Norman Johnson, kanadar matematikaria (h. 2017).
- Azaroaren 12a - Jean-Guy Pilon, quebectar olerkari eta eleberrigilea (h. 2021).
- Azaroaren 13a - René Philombe, kamerundar eleberrigilea, poeta, saiakera-idazlea eta kazetaria (h. 2001).
- Azaroaren 14a - Edward White, estatubatuar astronauta (h. 1967).
- Azaroaren 15a - J. G. Ballard, britainiar idazlea (h. 2009).
- Azaroaren 15a - Maria Antonia Canals, kataluniar matematikaria.
- Azaroaren 15a - Jose Maria Satrustegi, nafar etnografoa, idazlea, itzultzailea, euskalaria eta apaiza (h. 2003).
- Azaroaren 16a - Chinua Achebe, nigeriar eleberrigile eta poeta (h. 2013).
- Azaroaren 16a - Salvatore Riina, U curtu, siziliar mafiako buruzagi ohia eta garai guztietako kide ospetsuenetakoa (h. 2017).
- Azaroaren 17a - Arlette Gruss, frantziar zirkuko-artista, lehoinabar hezle gisa nabarmena (h. 2006).
- Azaroaren 20a - Christine Arnothy, hungarian jaiotako frantziar idazlea (h. 2015).
- Azaroaren 22a - Peter Hall, britainiar antzerki zuzendaria (h. 2017).
- Azaroaren 24a - Carmen Hernández, espainiar katekista eta kimikaria, Bide Neokatekumenalaren sortzailea (h. 2016).
- Azaroaren 26a - Jean-Claude Passeron, frantziar soziologo eta epistemologoa.
- Azaroaren 26a - Alejandro Tapia Aiestaran, gipuzkoar pintorea (h. 2016).
- Azaroaren 29a - Serafin Areta, Areta I, nafar futbolaria (h. 1997).
- Azaroaren 30a - G. Gordon Liddy, estatubatuar abokatu, FBIko ajente, irrati-esatari eta aktorea (h. 2021).
- Azaroaren 30a - Tomas Zubizarreta, Zendoia, gipuzkoar soinu jotzailea (h. 2015).
Abendua Aldatu
- Abenduaren 1a - Aina Moll Marquès, Herrialde Katalanetako filologo eta politikaria (h. 2019).
- Abenduaren 2a - Gary Becker, estatubatuar ekonomista, 1992ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2014).
- Abenduaren 3a - Jean-Luc Godard, frantziar-suitzar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta kritikaria (h. 2022).
- Abenduaren 4a - Carmelo Morales, euskal txirrindularia (h. 2003).
- Abenduaren 6a - Ángel Nicolás Acha, paraguaitar apaiza (h. 1982).
- Abenduaren 6a - Carmelo Cedrun, San Mameseko horma, Bilboko Athletic Klubeko atezaina.
- Abenduaren 7a - Lupe Serrano, txiletar ballet-dantzari ohia eta dantza irakaslea (h. 2023).
- Abenduaren 8a - Maximilian Schell, suitzar aktorea (h. 2014).
- Abenduaren 9a - Óscar Humberto Mejía Víctores, Guatemalako diktadorea (h. 2016).
- Abenduaren 9a - Edoardo Sanguineti, italiar olerkaria (h. 2010).
- Abenduaren 11 - Chus Lampreave, espainiar aktorea (h. 2016).
- Abenduaren 11 - José Ángel Pérez-Nievas, nafar abokatu eta politikari karlista (h. 2008).
- Abenduaren 11 - Jean-Louis Trintignant, frantziar aktorea eta zinemagilea (h. 2022).
- Abenduaren 12a - Juan Perurena, nafar bertsolaria (h. 2010).
- Abenduaren 13a - Pirkko Viljanen, finlandiar-gipuzkoar aktibita boluntarioa.
- Abenduaren 15a - Edna O'Brien, irlandar eleberrigilea.
- Abenduaren 17a - Patxi Aldabaldetrecu, gipuzkoar enpresari eta historialaria (h. 2002).
- Abenduaren 17a - Armin Mueller-Stahl, alemaniar aktore, margolari, musikari eta idazlea.
- Abenduaren 18a - Jesús Puente, espainiar antzerki eta zinema antzezlea (h. 2000).
- Abenduaren 20a - Antoine Vitez, frantziar antzezlea, zuzendaria eta idazlea (h. 1990).
- Abenduaren 21a - Jose Antonio Lopetegi, Agerre II.a, gipuzkoar harri-jasotzaile ohia.
- Abenduaren 21a - Kalevi Sorsa, Finlandiako lehen ministroa (h. 2004).
- Abenduaren 22a - Per Bredesen, norvegiar futbolaria (h. 2022).
- Abenduaren 24a - Arsenio Iglesias, galiziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- Abenduaren 24a - Robert Joffrey, estatubatuar dantzari eta koreografoa (h. 1988).
- Abenduaren 25a - Pedro Murua, gipuzkoar belar hockey jokalaria.
- Abenduaren 26a - Estefanía Chávez Barragán, mexikar arkitektoa, hirietako arazoetan eta irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzen aitzindaria (h. 2020).
- Abenduaren 26a - Jean Ferrat, frantziar abeslari eta musikaria (h. 2010).
- Abenduaren 26a - Donald Moffat, britaniar jatorriko estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Abenduaren 30a - Elmira Minita Gordon, Belizeko Gobernadore Orokorra (h. 2021).
- Abenduaren 30a - Tu Youyou, txinatar medikuntza kimikari eta malariologoa, 2015eko Medikuntzako Nobel Saria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea Aldatu
- Azaroa - Xalbador Madariaga, nafar bertsolaria.
- Alfonso Bañón, nafar basogintzako ingeniari eta politikaria.
- Benita Ganuza, Elena Ódena, gipuzkoar politikari komunista (h. 1985).
- Cristina Fructuoso, arabar irrati-esatari eta idazlea.
- Chari Gómez Miranda, Doña Adelaida, espainiar kazetari eta telebista-aurkezlea (h. 2011).
- Jesus Arrizabalaga, txapela, bizkaitar futbolzale ezaguna (h. 2020).
- Jesús Rodero, nafar sukaldari, gastronomo eta enpresaburua (h. 2013).
- Jose Antonio Ferrán, gipuzkoar margolaria.
- Jose Ramon Rekalde, gipuzkoar politikaria, legelaria, saiogilea, abokatua eta irakaslea (h. 2016).
- Lorenzo Askasibar, gipuzkoar eskultorea.
- Luis Irizar, euskal sukaldaria, sukaldari famatu askoen maisua izandakoa.
- Manuel Elexpuru, bizkaitar kazetaria, sukaldaritzan aditua (h. 1993).
- Pirmin Aldabaldetreku, gipuzkoar dantzaria (h. 2006).
- Aníbal Gordon, argentinar kriminala, Triple A talde parapolizialaren burua (h. 1987).
- Doris Bartholomew, estatubatuar hizkuntzalaria, Mexikoko hizkuntzetan aditua.
- Enrique Molina, espainiar poeta (h. 1994).
- Estuardo Maldonado, ekuadortar pintore eta eskultore konstruktibista.
- Fernando Higueras, espainiar arkitektoa (h. 2008).
- Gabriela Morreale, italoespainiar kimikaria, Espainiako endokrinologia modernoaren aintzindaria (h. 2017).
- Jelena Janku, margolari eta hezur-irarle txuktxia (h. 2003).
- Josep Miró Nicolau, mallorkar ikertzailea, Donostiako Informatika Fakultateko lehen dekanoa (h. 2016).
- Marcelo Vigil, espainiar historialaria (h. 1986).
- Saad Al-Abdullah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 2008).
- Umar Ghalib, Somaliako lehen ministroa (h. 2020).
- Jose Maria Goyena, nafar empresaria (h. 2021).
Heriotzak Aldatu
Urtarrila Aldatu
- Urtarrilaren 29a - Martin Landerretxe, euskal idazlea (j. 1842).
Otsaila Aldatu
- Otsailaren 1a - Antonio Aldama, arabar enpresaburu eta politikari integrista (j. 1867).
- Otsailaren 14a - Thomas Mackenzie, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1853).
- Otsailaren 26a - Mary Whiton Calkins, estatubatuar filosofoa eta psikologoa (j. 1863).
Martxoa Aldatu
- Martxoaren 2a - D.H. Lawrence, ingeles idazle eta poeta (j. 1885).
- Martxoaren 6a - Alfred von Tirpitz, alemaniar almirantea (j. 1849).
- Martxoaren 8a - William Howard Taft, Ameriketako Estatu Batuetako 27. presidentea (j. 1857).
- Martxoaren 12a - Alois Jirásek, txekiera idazlea (j. 1851).
- Martxoaren 16a - Miguel Primo de Rivera, Espainiako diktadorea (j. 1870).
- Martxoaren 17a - Maria Manasseina, errusiar mediku eta neurozientzialaria (j. 1841).
- Martxoaren 19a - Arthur Balfour, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1848).
- Martxoaren 23a - Juan Garbizu, Zubigar, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1893).
- Martxoaren 31 - Emil Krebs, alemaniar eleaniztuna, sinologoa eta diplomazialaria, 68 hizkuntzatan jariotasunez hitz egiteko eta idazteko gai zena (j. 1867).
Apirila Aldatu
- Apirilaren 2a - Zewditu, Etiopiako Inperioko enperatriza (j. 1876).
- Apirilaren 4a - Viktoria Badengoa, Suediako erregina ezkontidea (j. 1862).
- Apirilaren 14a - Vladimir Maiakovski, errusiar poeta eta dramaturgo iraultzailea (j. 1893).
- Apirilaren 16a - José Carlos Mariátegui, Peruko Alderdi Sozialistaren sortzailea (j. 1894).
- Apirilaren 21a - Robert Bridges, ingeles olerkaria (j. 1844).
Maiatza Aldatu
- Maiatzaren 10a - Julio Romero de Torres, andaluziar margolaria (j. 1874).
- Maiatzaren 13a - Fridtjof Nansen, norvegiar esploratzaile, zientzialari eta diplomatikoa, 1922an Bakearen Nobel Sariduna (j. 1861).
- Maiatzaren 27a - Gabriel Miró, espainiar idazlea (j. 1879).
- Maiatzaren 29a - Joaquima Santamaria i Ventura, kataluniar idazle, folklorista eta itzultzailea (j. 1853).
Ekaina Aldatu
- Ekainaren 5a - Julius Pinkas Pascin, bulgariar-estatubatuar margolaria (j. 1885).
- Ekainaren 10a - Adolf von Harnack, teologo luterano eta kristautasunaren historialari alemaniarra (j. 1851).
- Ekainaren 28a - Juan Antonio Benlliure, espainiar margolaria (j. 1859).
Uztaila Aldatu
- Uztailaren 7a - Arthur Conan Doyle, idazle eskoziarra (j. 1859).
- Uztailaren 8a - Joseph Ward, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1856).
- Uztailaren 15a - Leopold Auer, hungariar biolin-jotzaile, orkestra-zuzendari, musikagile eta irakaslea (j. 1845).
- Uztailaren 15a - Victor Sarasketa, gipuzkoar armagilea (j. 1864).
- Uztailaren 19a - Robert Stout, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1844).
- Uztailaren 26a - Narcís Oller, katalan idazlea (j. 1846).
- Uztailaren 28a - Allvar Gullstrand, suediar oftalmologo eta optikaria, 1911ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1862).
- Uztailaren 30a - Joan Gamper, suitzar kirolaria eta Futbol Club Barcelona taldearen sortzailea (j. 1877).
Abuztua Aldatu
- Abuztuaren 26a - Lon Chaney, zinema mutuko estatubatuar aktorea (j. 1883).
Iraila Aldatu
- Irailaren 4a - Vladimir Arseniev, errusiar esploratzaile eta idazlea (j. 1872).
- Irailaren 5a - Carl Panzram, estatubatuar serie-hiltzailea (j. 1901).
- Irailaren 15a - Victor Thorn, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1844).
- Irailaren 24a - Otto Mueller, alemaniar margolari eta ilustratzailea (j. 1874).
- Irailaren 29a - Ilia Repin, errusiar pintorea (j. 1844).
Urria Aldatu
- Urriaren 16a - Heinrich Winkler, alemaniar pedagogo eta hizkuntzalaria, euskaran eta altaitar hizkuntzetan aditua (j. 1848).
- Urriaren 21a - Elisabeth Altmann-Gottheiner, Hochschule edo goi mailako eskola batean klasea eman zuen lehen emakume irakasle alemana (j. 1874).
- Urriaren 26a - Jean-Claude Nicolas Forestier, frantziar arkitekto paisajista (j. 1861).
- Urriaren 27a - Ellen Hayes, estatubatuar matematikaria eta astronomoa (j. 1873).
Azaroa Aldatu
- Azaroaren 2a - Alfred Wegener, alemaniar zientzialaria, kontinenteen jitoaren teoriaren sortzailea (j. 1880).
- Azaroaren 5a - Christiaan Eijkman, holandar fisiologoa (j. 1858).
- Azaroaren 15a - Cipriano Olaso, iruindar teologoa eta apaiza (j. 1868).
- Azaroaren 26a - Otto Sverdrup, norvegiar esploratzaile polarra (j. 1854).
- Azaroaren 30a - Mary Harris, Mother Jones, gizarte-mugimenduen eta sindikatuen aldeko borrokalari irlandar-amerikarra (j. 1837).
Abendua Aldatu
- Abenduaren 8a - Florbela Espanca, portugaldar idazlea (j. 1894).
- Abenduaren 9a - Laura Muntz Lyall, kanadar margolari inpresionista, emakume eta haurren pinturengatik ezaguna (j. 1860).
- Abenduaren 13a - Fritz Pregl, esloveniar-austriar kimikaria, 1923ko Kimikako Nobel Saria (j. 1869).
- Abenduaren 14a - Ángel García Hernández, arabar militarra, fusilatua (j. 1900).
- Abenduaren 17a - Tomás Balbás, meategietako ingeniaria, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren sortzailetakoa eta gizarte erreformista nabarmena gipuzkoan (j. 1846).
- Abenduaren 23a - Marie Fillunger, austriar soprano abeslaria eta ahots-irakaslea (j. 1850).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea Aldatu
- Jose Juan Albistur Iturria, nafar musikaria eta organo-jolea (j. 1870).
- Julien Hegi, Nafarroa Behereko apaiza eta idazlea (j. 1860).
- Ziriako Garralda, albaitari eta euskal idazlea (j. 1851).
Nobel saridunak: Aldatu
- Fisika: Chandrasekhara Venkata Raman
- Kimika: Hans Fischer
- Literatura: Sinclair Lewis
- Medikuntza: Karl Landsteiner
- Bakea: Nathan Söderblom Artzapezpikua