Marta Sanz

idazle espainiarra

Marta Sanz Pastor (Madril, 1967ko azaroaren 14a) idazle espainiarra da. Sari garrantzitsuak jaso ditu, hala nola eleberriaren Herralde Saria (2015)[1], narratiba arloko Ojo Crítico saria (2001) eta kontakizunen XI. Vargas Llosa Saria. Nadal sariko finalista izan zen (2006), eta 2013an Cálamo saria irabazi zuen[2]. Literatura-kritikaria da hainbat hedabidetan (Babelia El Paísen gehigarrian; Mercurio aldizkarian edo "La tormenta en un vaso" orrian). Irakasle aritu da Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean, eta Ni hablar literatura-aldizkaria zuzendu du.

Marta Sanz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta Sanz Pastor
JaiotzaMadril1967ko azaroaren 14a (56 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea doktoretza : Spanish philology (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakliteratura-kritikaria eta idazlea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Literatura Garaikidean doktorea da (Madrilgo Complutense Unibertsitatea); honi buruzko tesia egin zuen: Espainiar poesia trantsizioan (1975-1986). Marta Sanzen literatura-ibilbidea Madrilgo Letren Eskolako idazketa-tailer batean hasi zenean hasi zen; han, Constatino Bértolo editorea ezagutu zuen, eta harexek argitaratu zituen Sanzen lehen nobelak, Debate argitaletxean.

Narratiba aldatu

2006an, Nadal sariko finalista izan zen Susana y los viejos nobelarekin. La lección de anatomía (RBA, 2008, Anagramak berrargitaratua 2014an, Rafael Chirbesen hitzaurre eta guzti) lanean, bere biografia erabili zuen literatura-material gisa. Black, black, black (Anagrama, 2010) nobela beltzean, Arturo Zarco detektibe homosexualaren pertsonaia sortu zuen, eta 2009ko Herralde sariko semifinalista izan zen. Gero, Zarco pertsonaia berreskuratu zuen Un buen detective no se casa jamás (Anagrama, 2012) lanean.​ pequeñas mujeres rojas (Anagrama, 2020) lanean ere berriz agertzen da detektibea, eta trilogia amaitzen da lan horrekin.[3] 2013an, Daniela Astor y la caja negra (Anagrama, 2013) idatzi zuen; Espainiako trantsizioko herri kulturako giroa eta Susana Estrada, Maria Jose Cantudo eta Amparo Muñoz aktoreen mundua birsortzen du.

Beste genero batzuk aldatu

Nobelez gainera, ipuinak, poesia, saiakerak, bidaia-artikuluak eta iritzi-artikuluak idatzi ditu. Sarri kolaboratzen du El País-en eta Públicon: lehenaren "El Viajero" bidaiei buruzko gehigarrian, bidaia-kronikak idazten ditu, bigarrenean "Kulturak" atalean idazten du. Halaber, El Mundoren El Cultural aldizkarian ere kolaboratzen du.​​

Obra aldatu

Narratiba aldatu

  • El frío. Madril: Debate, 1995. Caballo de Troya argitaletxeak berrargitaratu zuen 2012an.
  • Lenguas muertas. Madril: Debate, 1997.
  • Los mejores tiempos. Madril: Debate, 2001. Narratibako Ojo Crítico saria.
  • Animales domésticos. Bartzelona: Destino, 2003.
  • Susana y los viejos. Bartzelona: Destino, 2006. Nadal sariko finalista.
  • La lección de anatomía. Bartzelona: RBA, 2008. Edizio berria: Anagrama, 2014.
  • Black, black, black. Bartzelona: Anagrama, 2010.
  • Un buen detective no se casa jamás. Bartzelona: Anagrama, 2012.
  • Amour Fou. Miami: La Pereza Ediciones, 2013. Bertsio berria: Amor fou. Bartzelona: Anagrama, 2018.
  • Daniela Astor y la caja negra. Bartzelona: Anagrama, 2013.
  • Farándula. Bartzelona: Anagrama, 2015. Eleberriaren Herralde saria.
  • Clavícula. Bartzelona: Anagrama, 2017.
  • Retablo. Fernando Vicentek ilustratua. Madril: Páginas de Espuma, 2019.
  • pequeñas mujeres rojas. Bartzelona: Anagrama, 2020.
  • Parte de mí. Bartzelona: Anagrama, 2021.
  • Persianas metálicas bajan de golpe. Anagrama,2023[4]

Saiakera aldatu

  • No tan incendiario. Cáceres: Periférica, 2014.
  • Éramos mujeres jóvenes. Madril: José Manuel Lara fundazioa, 2016.
  • Monstruas y centauras. Bartzelona: Anagrama, 2018

Poesia aldatu

  • Perra mentirosa / Hardcore. Madril: Bartleby, 2010.
  • Vintage. Madrid: Bartleby, 2013. Madrilgo Kritikaren 2014ko Saria, poema-libururik onenarengatik.
  • Cíngulo y estrella. Madril: Bartleby, 2015.
  • La vida secreta de los gatos. Ana Juanen ilustrazioak. Lunwerg, 2020.

Editore aldatu

  • Tsunami. Miradas feministas. Sexto Piso, 2019.
  • Metalingüísticos y sentimentales: antología de la poesía española (1966-2000), 50 poetas hacia el nuevo siglo. Madril: Biblioteca Nueva, 2007.
  • Libro de la mujer fatal [femme fatalearen topikoari buruzko hainbat autoreren testuak biltzen dituen antologia]. Madril: 451 Editores, 2009.

Liburu kolektiboak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Geli, Carles. (2015-11-02). «Marta Sanz gana el premio Herralde con ‘Farándula’» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-09-25).
  2. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2014-01-17). «Marta Sanz, Isaac Rosa y El Roto, Premios Cálamo 2013» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  3. «pequeñas mujeres rojas - Sanz, Marta - 978-84-339-9896-5» Editorial Anagrama (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
  4. (Gaztelaniaz) «'Persianas metálicas bajan de golpe': la distopía estremecedora de Marta Sanz» El Español 2023-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  5. (Gaztelaniaz) Burgos, Diario de. (2012-05-09). «La historia de Gorée» Diario de Burgos (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).

Kanpo estekak aldatu