Mikaela Elizegi
Mikaela Elizegi Bengoetxea (Asteasu, 1869ko abuztuaren 19a -Donostia, 1967) Mikela Zintzarri, gipuzkoar bertsolari eta idazlea izan zen. Pello Errota bertsolariaren laugarren alaba, bai eta Joxepa Inaxi Elizegi bertsolariaren ahizpa ere, bere aitaren biografiaren egilea izan zen. Mikaelak ahoz kontatutakoak Antonio Zavalak grabatu eta hitzez hitz idatziz jaso zituen liburu batean, (Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, 1963, Auspoa).
Mikaela Elizegi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Asteasu, 1869ko abuztuaren 19a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 1967 (97/98 urte) |
Familia | |
Aita | Pello Errota |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta bertsolaria |
BizitzaAldatu
1869ko abuztuaren 19an jaio zen Asteasun, zortzi anai-arrebetatik laugarren alaba izan zen. 1893ko urriaren 14an, Asteasuko Ondartza-aurrena baserrira, Antton Kortajarenarekin ezkondu zen.[1]. Azken urteak, alargunduta, Donostian eman zituen alabaren etxean. Mikaelaz gain, bertsotarako berezko joera zuten kide ugari sortu ziren Elizegi familiaren altzoan. Pello Errotaren belaunaldi berekoak, zein ondorengoak[2].
LanakAldatu
Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburuari buruz, Jabier Kaltzakortak Herri literaturako altxorrik handiena izeneko artikuluan zera esan zuen[3]: "Gabriel Arestik esaten zuen bezala, euskaraz idatzi den testurik hoberenetako bat da". Lanaren berezitasuna da testuan kontalariaren ahozko solasa jasotzen dela, hizkuntza idatziaren ohiko artifiziorik gabe. Liburuaren hirugarren argitalpenean, zera dio Bernardo Atxagak hitzaurrean: "Zenbat balio dute, poetikoki, Mikela Elizegik hurbileko heriotzen aurrean esandakoek? Zakur amorratuak hozka egindako neskatoaren pasarteak, kasu, edo hemeretzi urterekin hildako ahizparenak? Ezin da neurtu".
- Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua. Auspoa, 32. alea. 1963.
- Pello Errotak jarritako bertsoak bere alabaren argibideakin. Auspoa, 33. alea. 1963.
- Pello Errotaren itzala (Pello ta bere senide ta ondorengoen bertso-bilduma).
- Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua. Hauspoa saila. 2. alea. 2016.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Bertsolaritzaren datu-basea. Elizegi, Mikaela "Mikela Zintzarri". .
- ↑ Zavala, Antonio. (1965). Pello Errotaren itzala: (Pello ta bere senide ta ondorengoen bertso-bilduma). Auspoa.
- ↑ Antonio Zavalaren ohoretan Herri literaturaz gogoeta. Universidad de Deusto 2000 ISBN 8474857066. PMC 434340497..
Kanpo loturakAldatu
- Mikaela Elizegi. BDB bertsolaritzaren datu-basea https://web.archive.org/web/20151227032536/http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/-Mikaela-Elizegi-Mikela-Zintzarri
- Mikaela Elizegiri zor diogu Pello Errotaren ondarea. Aiurri https://web.archive.org/web/20180319213919/http://www.aiurri.eus/Asteasu/Albisteak/20180310/Mikaela_Elizegiri_zor_diogu_%E2%80%A8Pello_Errotaren_ondarea_
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |