Miranda Otto

aktore australiarra

Miranda Lin Otto (Brisbane, 1967ko abenduaren 15a) aktore australiarra da. Eraztunen Jauna trilogian Éowyn gerlariaren rola betetzeagatik eta Chilling Adventures of Sabrina telesailean Zelda Spellman izateagatik da ezaguna.

Miranda Otto
Miranda Otto 2, 2012.jpg
Bizitza
JaiotzaBrisbane1967ko abenduaren 15a (54 urte)
Herrialdea Australia
Familia
AitaBarry Otto
Ezkontidea(k)Peter O'Brien (en) Itzuli  (2003 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNational Institute of Dramatic Art (en) Itzuli 1990)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Lan nabarmenak

IMDB: nm0001584 Allocine: 24182 Rottentomatoes: celebrity/miranda_otto Allmovie: p54440 TV.com: people/miranda-otto
Instagram: miranda.otto Musicbrainz: 7bad107f-c2da-4e14-a897-af21f1f01381 Discogs: 774251 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Miranda Otto Australiako Brisbane eta Newcastle hirietan hazi zen[1]. Sei urte zituela gurasoak banandu egin ziren. Orduan tarte batez Hong Kongen bizi izan zen eta ondoren asteburutan aitarekin Sydney hirian izaten zen. 1990an Sydneyko National Institute of Dramatic Art akademian graduatu zen[2].

Aurreneko paper aipagarria Emma's War filmean izan zuen 1986an[2] eta hurrengo urteetan Australiako film ugaritan hartu zuen parte, bai eta hainbat izendapen jaso ere. Hollywoodek berekiko interesa adierazi zuen eta What Lies Beneath (2000)[3] filmean agertu ondoren Eraztunen Jauna: Bi dorreak (trilogiako bigarrena) Éowyn printzesa gerlaria izateko aukeratu zuten, Uma Thurmanek paper horri uko egin ostean[4]. Sei aste pasa zituen zaldi gainean ibiltzen eta borrokan ikasten[5]. Hurrengo urtean atera zen trilogiako hirugarren filma, Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera. Mundu mailako sona eman zion rol honek. Steven Spielberg zuzendariak War of the Worlds filmeko protagonista izateko aukeratu zuen Tom Cruiserekin batera.[6]

Hurrengo urteetan filmeak eta telesailak egin izan ditu. Homeland, 24: Legacy eta 2018tik aurrera Chilling Adventures of Sabrina.

Bizitza pertsonalaAldatu

2003ko urtarrilaren 1ean Peter O'Brien aktore australiarrarekin ezkondu zen[7]. A Doll's House antzezlana egiten ari zirela ezagutu zuten elkar. Alaba bat daukate[8].

FilmografiaAldatu

FilmeakAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1986 Emma's War Emma Grange
1987 Initiation Stevie
1988 The 13th Floor Rebecca
1991 The Girl Who Came Late Nell Tiscowitz Emakumezko aktore onenaren sarirako izendapena (Australian Film Institute)
1992 The Last Days of Chez Nous Annie Emakumezko 2. mailako aktore onenaren sarirako izendapena (Australian Film Institute) eta (Film Critics Circle of Australia)
1993 The Nostradamus Kid Jennie O'Brien
1995 Sex Is a Four Letter Word Viv
1996 Love Serenade Dimity Hurley
1997 The Well Katherine Emakumezko aktore onenaren sarirako izendapena (Australian Film Institute) eta (Film Critics Circle of Australia)
True Love and Chaos Mimi
Doing Time for Patsy Cline Patsy Cline
1998 Dead Letter Office Alice Walsh Emakumezko aktore onenaren sarirako izendapena (Film Critics Circle of Australia)
In the Winter Dark Ronnie Emakumezko 2. mailako aktore onenaren sarirako izendapena (Film Critics Circle of Australia)
The Thin Red Line Marty Bell
2000 Kin Anna
What Lies Beneath Mary Feur
2001 The Three-Legged Fox Ruth Italian errodatu zen
Human Nature Gabrielle
2002 Close Your Eyes Clara Strother
Julie Walking Home Julie
Eraztunen Jauna: Bi dorreak Éowyn Emakumezko aktore onenaren sarirako izendapena (Empire Award)
2003 Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera Emakumezko 2. mailako aktore onenaren izendapena (Broadcast Film Critics Association Award for Best Cast), (Saturn Award for Best Supporting Actress]]eta (Utah Film Critics Association Award)
Danny Deckchair Glenda Lake
2004 In My Father's Den Penny
Flight of the Phoenix Kelly Johnson
2005 War of the Worlds Mary Ann Davis
2009 In Her Skin Mrs. Barber
Blessed Bianca
2010 South Solitary Meredith Appleton
Get It at Goode's Patty Williams
2013 Reaching for the Moon Elizabeth Bishop
The Turning Sherry
2014 I, Frankenstein Queen Leonore
The Homesman Theoline Belknapp
2015 The Daughter Charlotte Finch Emakumezko 2. mailako aktore onenaren izendapena (AACTA Award)
2017 Dance Academy: The Movie Madeline Moncur
Annabelle: Creation Esther Mullins
2018 Zoe The Designer
The Chaperone Ruth St. Dennis
2019 The Silence Kelly Andrews
2020 Downhill Charlotte

TelebistaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1992 Heroes II: The Return Roma Page Telefilmea
1995 Police Rescue Amanda atal bakarra
1999 The Jack Bull Cora Redding Telefilmea
2001 The Way We Live Now Mrs. Hurtle Miniseriea
2004 Through My Eyes: The Lindy Chamberlain Story Lindy Chamberlain Miniseriea
2007 [The Starter Wife Cricket Stewart Miniseriea
Cashmere Mafia Juliet Draper 7 atal
2012 Miss Fisher's Murder Mysteries Lydia Andrews atal bakarra
2014 Rake Maddy Deane 13 atal
2015 Homeland Allison Carr 12 atal
2017 24: Legacy Rebecca Ingram 12 atal
2018–2020 Chilling Adventures of Sabrina Zelda Spellman Protagonista
2021 The Unusual Suspects Sara Beasley

AntzerkiaAldatu

Urtea Antzezlana Pertsonaia Konpainia
1986 The Bitter Tears of Petra Von Kant Sydney Theatre Company
2002 A Doll's House Nora Helmer

ErreferentziakAldatu

  1. www.miranda-otto.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  2. a b (Ingelesez) «Family viewing» The Sydney Morning Herald 2005-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  3. Zemeckis, Robert. (2000-07-21). What Lies Beneath. Dreamworks Pictures, Twentieth Century Fox, ImageMovers (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  4. (Ingelesez) Calvario, Liz; Calvario, Liz. (2017-02-22). «Uma Thurman Regrets Turning Down ‘Lord Of The Rings’ Role» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  5. «WarnerBros.com | The Lord of the Rings: The Fellowship of the Ring | Movies» www.warnerbros.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  6. Spielberg, Steven. (2005-06-28). War of the Worlds. Paramount Pictures, Dreamworks Pictures, Amblin Entertainment (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  7. (Ingelesez) «Miranda Otto marries in cathedral lock-out» The Sydney Morning Herald 2003-01-02 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  8. (Ingelesez) «Miranda Otto biography and filmography | Miranda Otto movies» Tribute (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).

Kanpo estekakAldatu