Joan Crawford

Joan Crawford (San Antonio (Texas) 1904ko martxoaren 23 - New York, 1977ko maiatzaren 10) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen.[1] Zinema mutuko filmetan bigarren mailako aktore gisa agertzen hasi zen. Soinudun zinemara pasatuta, paper txikietatik, protagonista izatera iritsi eta ospetsu bilakatu zen. 1930eko hamarkadaren hasieran, MGMko Norma Shearerek eta Greta Garbok adinako fama zeukan Joan Crawfordek.[2][3][4] American Film Institute erakundeak garai guztietako hamargarren emakumezko izarrik handientzat jotzen du. 1945ean Oscar saria irabazi zuen Mildred Pierce lanagatik, eta Johnny Guitar edo Gran Hotel bezalako filmengatik gogoratua da.[5]

Joan Crawford
Joan Crawford - 1936 - Hurrell.JPG
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucille Fay LeSueur
JaiotzaSan Antonio1904ko martxoaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York1977ko maiatzaren 10a (73 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pankreako minbizia
miokardio infartu akutua
Familia
AitaThomas Le Sueur
AmaAnna Johnson
Ezkontidea(k)Douglas Fairbanks Jr  (1929ko ekainaren 3a -  1933)
Franchot Tone  (1935eko urriaren 12a -  1939)
Phillip Terry (en) Itzuli  (1942ko uztailaren 20a -  1946)
Alfred Steele (en) Itzuli  (1955eko maiatzaren 10a -  1959)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, dantzaria, modeloa, telebista-aktorea eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Warner Bros.
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian Science (en) Itzuli

IMDB: nm0001076 Allocine: 995 Rottentomatoes: celebrity/joan_crawford Allmovie: p15681 TCM: 40864 Metacritic: person/joan-crawford TV.com: people/joan-crawford IBDB: 88115
Souncloud: joancrawfordofficial Spotify: 2KSL1Qpasae0r4XALGrlF2 iTunes: 133536201 Last fm: Joan Crawford Musicbrainz: 32d3f10f-d30c-4133-9af4-9c3d62e343f5 Songkick: 1410847 Discogs: 1206208 Allmusic: mn0000784630 Find a Grave: 242 Deezer: 87149 Edit the value on Wikidata
Joan Crawford Signature.svg

BiografiaAldatu

Ibilbide pertsonalaAldatu

HaurtzaroaAldatu

Ume zelarik, Lucille Fay zen. Gurasoak, Thomas Le Sueur eta Anna Bell Johnson, jatorri franko-kanadiarrekoa lehena, bigarrena suediarra. Biak ziren jatorri apalekoak. Aita joan zenean, bera bakarrik geratu zen anaia zaharrarekin, Hal Le Sueur aktorea bera ere, eta Anna amarekin. Daisy, Hal eta Lucilleren ahizpa zaharrena, hiru urte bete baino lehen hil zen. Amak ez zuen irabazten bere familiarentzako pisu bat edukitzeko adina, eta dendaostean bizitzen hasi ziren. Umeak garbitegian lan egitera behartzen zituen.[6]

HelduaroaAldatu

Pobreziak markatutako iraganak, betirako oinazetu zuen. Bere izaeragatik, neurotiko edo bipolarra zela ondorioztatu izan da. Crawford-ek ama izan nahi zuen, baina zazpi abortu naturalek eragotzi zioten. Horregatik, lau ume adoptatzea erabaki zuen, Christina (1939), Christopher (1943) eta Cindy eta Cathy bikiak (1947). Lau aldiz ezkondu zen, hiru dibortzio eta azken senarra, Alfred Steele, Pepsi Colako presidentea galdu zuen 1959an haren ustekabeko heriotzaren ondorioz. Akzioak zituenez enpresan, eta postu bat zuzendaritza batzordean, denbora batez zinemaren industriatik urrundu zen. Hollywoodek etekin bikainak lortzeko ekoiztutako produktu nagusietako bat izan ondoren, Gran Hotel (1932) edo Johnny Guitar (1954) filmei esker, Crawforden karrerak gainbehera egin zuen, alkohol gehiegikerian murgildu zelarik.[7] Emakume maitale ugari izan zituen: Barbara Stanwyck, Marilyn Monroe, Bette Davis, besteak beste.[8] Azken horrekin etengabeko norgehiagoka izan zuen:

"Bette Davisek segizio bat zeukan bere atzean. Eta zer da segizio bat, etxerik gabeko bihurri talde bat baino? Nik jarraitzaileak ditut. Alde handia dago". Joan Crawford. [9]

HeriotzaAldatu

1974an erretiratu zen gizarte-bizitzatik, zinema-izarraren profilari eusten ez zioten irudi batzuk argitaratu ondoren. Zientziologiaren Elizan sartu zen, eta bere azken urteak bakarrik eman zituen, New Yorkeko bere apartamentuan sartuta, bere txakurraren konpainia bakarrarekin eta bere miresleen eskutitzak jasotzeko pizgarriarekin. Crawfordek vodka edateari utzi zion pankreako minbizia zuela jakin zuenean. 1977ko maiatzaren 10ean hil zen bere etxean. Bertsio ofiziala izan zen bihotzekoak jota hil zela, baina kausak misterio bat izaten jarraitzen du. Hil baino astebete lehenago oparitu zuen txakurra.[9] [10]

Joan Crawford hil eta urtebetera, haren alaba Christinak, 39 urtekoak, Mommie Dearest liburua argitaratu zuen. Liburu horretan, bere adopziozko amaren eskutik bizitza osoan zehar jasotako abusuak kontatu zituen.[6]

Ibilbide profesionalaAldatu

DantzariaAldatu

Crawford zinema mututik soinudunerako trantsizioa trebetasun handiz egin zuen aktoreetako bat izan zen. 1915ean, hotel batean zerbitzari aritu zen, eta St. Agnes Convent-en lehenengo, eta Stephen College-n ondoren, dantzatzen ikasi zuen; dantza izan zen bere lehen bokazioa, hanketan kaltetua izan zuen istripu bat izan zuen arren. 1921ean Katherine Emerine aldizkariaren koruan debutatu zuen, Kansas Cityn.[11]

AktoreaAldatu

1925ean, 21 urte zituelarik, dantza- eta charleston lehiaketa bat irabazi zuen. Horrek lagundu zion zinemarako Metro-Goldwyn-Mayer estudioek kontratatu zezaten. Une hartan bere izena Lucille Cassin zen. Amaren senargaiaren abizena hartua zuen, antzerki munduko enpresaburu zena.[11] Laster estudioen ikur bihurtu zen.

"Eskuak luzatu eta dena hartu nahi dut". Joan Crawford.[12]

Izarra eraikitzenAldatu

Lehiaketa irekia antolatu zen aktore gazteari izen bat aukeratzeko. Joan Arden izan zen irabazlea, baina hori existitzen zenez, beste aktore bat zenez, Joan Crawford izena hartu zuen, bigarrena bozkatuenen artean.[6] Bere irudia kontsumo masiborako eta AEBko produktu gisa sortu zen hasieratik. Eta une horretatik aurrera, Crawford-ek bere burua interpretatu zuen urteetan zehar:

“Joan Crawford izarra interpretatu nuen, ez Joan Crawford emakumea, eta nire indar guztiekin egin nuen”. Joan Crawford.[13]

Ez zuen edertasun konbentzionalik. Fakzio markatuek eta dantzari izateak gogor itxura ematen zioten. Originaltasun hori ustiatzen jakin zuen. MGMko jantzien arduradunak bere sorbaldei etekina ateratzen jakin zuen, akats izatetik aktorea definitzen zuen ezaugarri batera igarota. Festetara joaten zen, eta beti erakusten zuen pertsonaiarik modernoena zela, bai pantailaren barruan, bai kanpoan. Honek 20ko hamarkadako izar nagusia bihurtu zuen.[3]

Askotan, maitasuna aurkitzen zuen emakume gazte, langile eta gogotsuaren papera egiten zuen Crawfordek. MGMren publizitateak irudi hori indartu egin zuen, halaber, emakume hura egun osoan filmetan aritzen zen langile nekaezina zela, ama eta anaia elikatu ahal izateko —1927an biak Hollywoodera joan ziren harekin bizitzera, eta han egongo ziren hogeita hamar urtez. Depresio garaiko ikusleek, emakumeek batik bat, biziki gustuko zituzten holako istorioak. Hamarkadaren amaierako, Hollywoodeko izarrik puntakoena zen, baita soldatarik onenetakoa irabazten zuen AEBetako emakumea ere.[13]

"Izugarri gustatzen zait bordionak antzeztea. Emakume guztiok gara bordion samarrak. Eta gizonak are gehiago". Joan Crawford. [9]

1935etik aurrera, langile-klaseko iruditik urrundu nahi izan zuen; gero eta maizago hasi zen jantzi dotoreak erakusten, eta bere filmak soineko erakustaldi bihurtu ziren. Goi-mailako joskintzako maniki-garaia izan zen, eta dama sofistikatuaren irudia eman nahi izan zion bere buruari. Publikoak erabat baztertu zuen irudi hori.[13]

Oscar irabazleaAldatu

Warner Bros. ekoiztetxera joanda, 1943an Oscar saria lortu zuen, Mildred Pierce filmari esker. Crawford ez zen joan 1946ko martxoaren 7an Los Angelesen egin zen zeremoniara. Gaixorik zegoen, edo horixe esan zion erakundeari aitzakia gisa; izan ere, aktoreak ondoezik zegoelako itxurak egin zituen, saria Ingrid Bergmanek eramango zuela uste zuelako. Ez zuen nahi kamerek haren aurpegia bereganatzerik nahi, porrota disimulatzeko gauza ez baitzen. Harridura handia izan zen telebistan gala ikusten ari zela bere izena entzun zuenean. Gau hartan bertan lortu zuen Oscarra etxera eramatea, eta logelako ohean hartu zuen, susmorik ez sortzeko. Hollywoodeko Akademiaren sarien historiara pasako zen irudi bat. [14][15]Hurrengo urteetan haren ibilbideko kritikarik hoberenetakoak jaso zituen.

GainbeheraAldatu

1960ko hamarkadan zineman jarraitu zuen, baina haren agerraldiak urritzen hasi ziren. Emakume helduaren paperak egiten hasi zen melodrametan, emakumezkoei zuzenduta. Crawfordek zinemagintzan jarraitu zuen, B serieko beldurrezko filmetan agertuz. 1970ean zinema utzi zuen.

Bere pertsonaiak une bakoitzeko Joanen isla izan ziren, Joanek bere pertsonaiekin eboluzionatu zuen gisara:

“Antzezten dudan guztia, nire burutik ateratzen da” Joan Crawford.[3]

FilmografiaAldatu

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

  • 1970n Cecil B deMille saria. [35]
  • 1963n BAFTA sarirako nominatua.[36]
  • 1952n Urrezko Globo Sarirako nominatua drama-emakume aktore onena kategorian.[37]
  • 1953n emakume aktore onena Oscarrerako nominatua.[38]
  • 1948n emakume aktore onena Oscarrerako nominatua.[39]
  • 1946n emakume aktore onenari Oscar saria. [15]
  • 1945n National Board of Review saria. [40]

Irudi galeriaAldatu

EraginaAldatu

  • American Film Institutek XX. mendeko 50 aktore onenen zerrenda argitaratu zuenean, Crawfor 10. postuan kokatu zen, hil eta 20 urte baino gehiagora.
  • Ospearen Pasealekuan izar bat jaso zuen 1960ko otsailaren 8an, Vine Streeteko 1750ean.[41]
  • 1981ean Blue Öyster Cult musika taldeak izen bereko abesti bat eskaini zion Fire Of Unknown Origin diskoan. Margaret Keane margolari ezagunak koadro batean erretratatu zuen. [42]
  • Sonic Youth musika taldeak 1990.ean Mildred Pierce bere film ospetsuenetako bat bezala deituriko abesti bat egin zuen eta, bideoklipean, bere irudiak agertzen dira Ospearen Pasealekuan.[43][44]
  • 2012an Mildred Pierce filmean egindako lanagatik irabazi zuen Oscarra enkantean jarri zuten, eta 427 000 dolar inguru ordaindu ziren.[45]
  • 2017an, Crawford hil eta 40 urtera, Feud telesailean Ryan Murphyk (Gleeren sortzailea) zuzendutako Feud telesailak haren bizitzako pasarte batzuk kontatzen ditu.[5][46] Susan Sarandonek eta Jessica Langek Bette Davis eta Joan Crawford antzeztu dituzte.[47] Murphyk Davisekin izandako lehiaren kontakizuna kantu feminista eta zinemarekiko maitasun-gutun bihurtu du,[46]

Berari buruz esandakoakAldatu

  • "Crawfordek arreta erakartzen du mugitze hutsagatik. Ahoa ireki beharrik ere ez du: ibili besterik ez du egin behar. Eta bikain egongo da". George Cukor. [48]
  • "Elkarrekin lan egitean, Amerikako prentsa guztia desilusionatu genuen, eta ileetatik tira egitea espero zuten. Ez zen horrelakorik gertatu, eta oso harreman adiskidetsua izan genuen". Bette Davis.[48]
  • "Joan Crawford eta Bette Davis aurkituko banitu, sentitzen dudala esango nieke. Bere ibilbideko azken urte haiek, non erabat alferrik galdu baitzituzten, tragedia bat izan zirela. Hainbeste talentu eta maitasun zuten emateko eta hartzeko inor ez". Ryan Murphy.[47]
  • "Joan Crawford hobetoen ikusi nuen unea What Ever Happened to Baby Jane?-n eskaileretan behera bota nuenean izan zen". Bette Davis.[49]
  • "Hollywooden ez dago nahikoa diru ni Joan Crawfordekin film bat egitera behartzeko. Eta dirua gustatzen zait". Sterling Hayden[49]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Quirk, Lawrence J.; Schoell, William. (2002-09-30). Joan Crawford: The Essential Biography. University Press of Kentucky ISBN 978-0-8131-2254-0. (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  2. Higueras Rodríguez, Virginia E.. (2017).El actor en el cine clásico: Hollywood 1920-1950. GRAL. UNIVERSIDAD DE LA LAGUNA 2016-2017.
  3. a b c Domínguez López, Gloria. (2015). El star system : la construcción de mitos en el Hollywood clásico. (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  4. «Joan Crawford movies» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Joan Crawford, la diva mártir | The Objective» theobjective.com 2017-05-10 (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  6. a b c (Gaztelaniaz) «Joan Crawford o el implacable sentido de la supervivencia» Crónica Global (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  7. (Gaztelaniaz) «Joan Crawford, la diosa de Hollywood alcohólica que intentó matar a su hija y se refugió en la Cienciología» ELMUNDO 2020-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Día del Orgullo Gay/LGTBI: los líos lésbicos entre actrices del Hollywood dorado como Marlene Dietrich, Greta Garbo o Joan Crawford» ELMUNDO 2022-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  9. a b c (Gaztelaniaz) «La misteriosa muerte de la diva de Hollywood que sedujo a Marilyn Monroe» La Vanguardia 2017-05-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  10. (Gaztelaniaz) Martínez, Antonio. (2016-05-21). «La cara oscura de Joan Crawford» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  11. a b (Gaztelaniaz) «Joan Crawford, genial perversidad» El Correo 2020-01-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  12. (Gaztelaniaz) «Malditas divas: Joan Crawford por Lluís Fernández» La Razón 2012-08-12 (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  13. a b c Guiralt Gomar, Carmen. (2008). «Joan Crawford, creación de la "working girl" y continuidad de la "fórmula Crawford"» Guiralt Gomar, Carmen. Joan Crawford, creación de la "working girl" y continuidad de la "fórmula Crawford". En: Ars longa: cuadernos de arte, 2008, No. 17: 135-147 (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
  14. (Gaztelaniaz) «¿Por qué Joan Crawford fingió estar enferma la noche que ganó el Oscar por ‘Alma en suplicio’?» La Vanguardia 2020-09-18 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  15. a b (Ingelesez) «The 18th Academy Awards | 1946» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  16. Bell, Monta. (1925-02-23). Lady of the Night. Metro-Goldwyn Pictures Corporation (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  17. Vidor, King. (1925-04-27). Proud Flesh. Metro-Goldwyn Pictures Corporation, Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  18. Henley, Hobart. (1925-08-23). A Slave of Fashion. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  19. Stroheim, Erich von. (1926-01-25). The Merry Widow. An Erich von Stroheim Production, Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  20. Bell, Monta. (1925-09-06). Pretty Ladies. Metro-Goldwyn Pictures Corporation (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  21. Borzage, Frank. (1925-09-22). The Circle. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  22. Cabanne, Christy. (1925-10-04). The Midshipman. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  23. Cline, Edward F.. (1925-11-09). Old Clothes. Jackie Coogan Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  24. Conway, Jack. (1925-11-22). The Only Thing. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  25. Goulding, Edmund. (1925-12-27). Sally, Irene and Mary. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  26. Edwards, Harry. (1926-03-21). Tramp, Tramp, Tramp. Harry Langdon Corporation (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  27. Goulding, Edmund. (1926-05-24). Paris. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  28. Wellman, William A.. (1926-05-17). The Boob. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  29. Dyke, W. S. Van. (1927-01-15). Winners of the Wilderness. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  30. Millarde, Harry F.. (1927-02-05). The Taxi Dancer. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  31. Conway, Jack. (1927-02-26). The Understanding Heart. Cosmopolitan Productions, Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  32. Browning, Tod. (1927-06-04). The Unknown. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  33. Conway, Jack. (1927-07-09). Twelve Miles Out. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  34. Sedgwick, Edward. (1927-10-22). Spring Fever. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  35. (Ingelesez) «Ready for My deMille: Profiles in Excellence-Joan Crawford, 1970» www.goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  36. (Gaztelaniaz) «BAFTA 1964: Premios de la academia de cine británica (Películas de 1963)» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  37. (Gaztelaniaz) «10ª Globos de Oro (1953) - Películas del 1952» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  38. (Ingelesez) «The 25th Academy Awards | 1953» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  39. (Ingelesez) «The 20th Academy Awards | 1948» Oscars.org | Academy of Motion Picture Arts and Sciences (Noiz kontsultatua: 2022-07-18).
  40. (Ingelesez) «You searched for Joan Crawford» National Board of Review (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
  41. (Ingelesez) Chad. (2019-10-25). «Joan Crawford» Hollywood Walk of Fame (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  42. (Ingelesez) Songfacts. «Joan Crawford by Blue Öyster Cult - Songfacts» www.songfacts.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  43. Sonic Youth: Mildred Pierce (Music Video 1991) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  44. «Sonic Youth Site Menu» www.sonicyouth.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  45. (Gaztelaniaz) Twitter; Email; Facebook. (2022-03-16). «Robados, vendidos y ni siquiera de oro macizo: la historia de los Oscar» Los Angeles Times en Español (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  46. a b (Gaztelaniaz) Jiménez, Eneko Ruiz. (2017-04-18). «‘Feud: Bette y Joan’, el crepúsculo de las diosas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  47. a b (Gaztelaniaz) Cardiel, Mateo Sancho. (2017-03-06). «‘Feud’, mitos, odios y actrices en el Hollywood clásico» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  48. a b (Gaztelaniaz) Fernández-Santos, Elsa. (2018-07-25). «El odio visceral entre Joan Crawford y Bette Davis que duró hasta la muerte» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).
  49. a b (Gaztelaniaz) Red, Samuel. (2008-05-03). Las mejores citas de provocacion / Best Provocation Sayings: Contra Todo Y Contra Todos. Grasindo ISBN 978-84-7927-780-2. (Noiz kontsultatua: 2022-08-02).

Kanpo estekakAldatu