Katia Reimberg

aktibista, feminista

Katia Reimberg Castello Branco (São Paulo, Brasil, 1977ko irailaren 11) Giza Eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista da. 2006an heldu zen Euskal Herrira, eta Donostian (Gipuzkoa) bizi da.[1] Kartzela ezagutu zuen. 2012an Donostiako Bidez Bide elkartean hasi zen lanean, Donostiako Emakumeen Etxeko koordinakundean parte hartzen du.[2]

Katia Reimberg

Katia Reimberg, 2018an.
Bizitza
JaiotzaSão Paulo1977ko irailaren 11 (47 urte)
Herrialdea Brasil
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Bizitza

aldatu

Katia Reimberg Brasilgo São Paulo hirian jaio zen, eta Marketineko ikasketak egin zituen UNIBANen Bandeiranteko Unibertsitatean. Euskal Herriratu eta lanean ari zela espetxeratu egin zuten. Lau urteko kartzela-zigorra ezarri zioten,[3] eta hamabost hilabete Martuteneko espetxean eman ostean, presoak egunez espetxetik atera eta lotara itzultzea ahalbidetzen duen erregimen irekiari heldu zion. Sei hilabete geroago, espetxetik atera zen, baina ez zuen zigorra amaitu. Cárceles Bolleras eta La mochila invisible dokumentaletan azaldu zuen bere ibilbidea emakume etorkinek jasan behar izaten dituzten egoerak bistaratzeko.[4]

Aholkulari

aldatu

2009tik Bidez Bide elkarteko kidea da eta elkartearen bidez emakume etorkinei ikasketak homologatzeko aholkularitza eskaintzen die, Hezkuntza Sistema Atzerritarretako ikasketen homologazio eta konbalidazioa, eredu espainiarrean proiektuko arduradun gisa. Harreman estua du etxeko eta zaintza lanetan ari diren emakume hegoamerikarrekin.[1][5]

Hizlari

aldatu
 
Katia Reimberg, 2020an.

Katiak hainbat mahai-inguru eta hitzalditan parte hartu du, besteak beste:

  • 2015ean , XI Jornadas de estudios penitenciarios jardunaldietan parte hartu zuen Nafarroako Unibersitatean La motxila invisible dokumentaleko partaide gisa.[6][7]
  • 2020an, Kartzelari kritika feminismotik. Itsutu eta mututako errealitateak izenburuko hitzaldia eman zuen Oiartzunen, Ekhine Eizagirrerekin batera, biak ala biak preso ohi eta militante feministak.[8]
  • 2020an, Villabonako Lurgatz talde feministak antolatutako Emakumea, espetxea, zaintza mahai-inguruan parte hartu zuen, Nekane Txapartegi, Esti Amenabarro, Maite Aranalde eta Maite Ortizekin batera.[9][10]
  • 2021ean, Zarautzen, zaintza lanak sostengatzen dituzten beste bi emakume migratzailerekin batera bere bizipenak azaldu zituen, Zarauzko Koordinadora Feministak antolatutako saioan.[11]
  • 2021ean, Tolosako Jabetze eskolan Nik ere baditut ikasketak. Nola homologatu? saio informatiboa.[12]

Dokumentalak

aldatu

Bi dokumentaletan parte hartu du:

  • Emakumeek egindako La mochila invisible dokumentalean bere ibilbidea azaldu zuen emakume etorkinek jasan behar izaten dituzten egoerak bistaratzeko, espetxeetan esperientzia izan duten eta babesgabetasuneko eta kalteberatasun handiagoko egoeran daudenak atzerritar jatorriko emakumeak baitira.[13][4]
  • 2018an Celia Montagut zinegilearen Cárceles bolleras, Resistencias de las mujeres entre rejas dokumentalean parte hartu zuen kartzelan egondako beste zenbait emakumerekin batera.[14][15][16]

Argitalpenak

aldatu
  • Poesia dekolonialari buruzko poema-liburua (Bide Batez),[17] talde lanean.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Irureta Azkune, Onintza. «Katia Reimberg: "Zaintza lanetan ari diren emakume guztiek esan digute zerbait egingo dutela, sinbolikoa bada ere"» Argia 2018-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  2. «Katya Reimberg | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  3. (Gaztelaniaz) Napal, Jorge. «Dos miradas de la cárcel» Noticias de Gipuzkoa 2015-05-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  4. a b (Gaztelaniaz) Muñoz, Patricia Burgo. (2014-04-05). «La triple condena: mujer, extranjera y con antecedentes» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  5. (Gaztelaniaz) «En marcha el servicio de asesoramiento para que los extranjeros homologuen sus estudios» El Diario Vasco 2021-04-27 (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  7. (Gaztelaniaz) «Jornadas de Estudios Penitenciarios» Salhaketa Nafarroa 2011-02-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  8. «Kartzela eta sorgin-ehiza hizpide, andreenganako indarkeria azaleratzeko» Oarsoaldeko Hitza 2020-11-19 (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  9. «Nola zaindu preso eta senideak, suntsitzeko prestatuta dagoen sarean izanda» Naiz 2020-10-14 (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  10. Eizagirre, Estitxu. «Kartzela, zaintza eta emakumea» Argia 2020-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  11. «Zaintza lanak sostengatzen dituzten hiru emakume migranteren bizipenak entzuteko aukera izango da gaur Putzuzulon» Zarauzko Hitza (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  12. «Jabetze eskola - Tolosa - 2021-05-08» Tolosaldeko Ataria (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  13. Oiartzungo Udala. «Emakume presoei buruzko dokumentala on-line ikusteko aukera dute oiartzuarrek» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  14. (Gaztelaniaz) Cárceles Bolleras (2018). (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  15. (Gaztelaniaz) Katia Reimberg – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  16. (Gaztelaniaz) «Participantes» Carceles Bolleras (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  17. «Aurkezpena: Poesia dekolonialari buruzko poema-liburua» Gipuzkoa Kutxa Solidarioa (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).

Kanpo estekak

aldatu