Aránzazu Calleja

Musika-sortzailea eta musikoterapeuta

Aránzazu Calleja (Bilbo, Bizkaia, 1977) musikoterapeuta eta musikagilea da. Arriagako J C Goi Mailako Kontserbatorioan biolin irakaslea da. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta musikoterapia ere bai. Ondoren, Bartzelonako Taller de Músicsen eta Pompeu Fabra Unibertsitatean ikasi zuen, eta, Bostongo Berklee College of Music ospetsuan. Arte Ederretan ikasten ari zela, Borja Kobeaga (harekin lan egin du orain arte), Haritz Zubillaga eta Nacho Vigalondo ezagutu zituen. Borja Cobeagarekin aipatutako kolaborazioaz gain, nabarmentzekoak dira Psiconautas film luzearen elektronika eta konposizio iluna. 2021ean Jatorrizko Musika Onenaren Goya saria irabazi zuen "Akelarre" filmean egindako lanagatik, Mursegorekin (Maite Arroitajauregi) batera.[1][2][3]

Aránzazu Calleja
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Arte Ederren gradu
Taller de Músics (en) Itzuli
Berklee College of Music
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musika-irakaslea eta musikoterapeuta
Jasotako sariak

aranzazucalleja.com
IMDB: nm1244228 Last fm: Aránzazu+Calleja Musicbrainz: 9b3ac757-d7c4-48e0-b529-8a184c8b90ff Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aranzazu zazpi urterekin hasi zen musika ikasten, eta, beraz, Arte Ederretako karrerarako bere hautua zen aukerarik logikoena eta bere interes guztiak biltzen zituena; izan ere, musikaz gain, marraztea, eskulanak egitea eta gauzak sortu eta asmatzearekin zerikusia duen guztia maite du. Txikitatik du familiaren oroitzapena, pijaman bilduta telebistaren aurrean (urrutiko aginterik gabe eta bi kanalekin), eta, ordurako, ikusten zituen pelikula edo saioekin batera entzuten zen musikari erreparatzen zion. Alfred Hitchcocken sintonia eta Planeta imaginario liburuaren izenburua (Arabesque 1. zenbakia delakoaren bertsio elektronikoa) ditu bereziki gogoan. Claude Debussyren kontzertua, Isao Tomitak interpretatua. Hortik etorri zitzaion, seguru asko, zinemarekiko interesa, eta, berak dioen bezala, bere senari jarraitu zion, eta, oharkabean, hunkitzen duen tokira bideratu zuen bere bizitza. Biolina modu akademikoan ikasi du, kontserbatorioan, baina beste instrumentu batzuekiko interesa ere erakutsi du, hala nola, gitarra, banjoa, ukelelea edo lautea. Azken instrumentu horiek, nahiz eta ez dituen aztertu, harmoniak eta ideiak bilatzeko erabiltzen ditu. Tronpetan ere matrikulatu zen, eta hiru urtez egon zen kuriositatez eskolak jasotzen.[4]

Karrera hori hastean, ikus-entzunezkoak interesatzen zitzaizkion, oro har, eta baita argazki mundua ere, eta zinema izugarri gustatzen zitzaion. Ikus-entzunezkoetan konturatu zen soinua oso gutxi lantzen zela, eta horrekin lotutako bi ikasgaiak egin zituen. Orduatxe elkartu zen Borja Cobeaga, Haritz Zubillaga eta Nacho Vigalondo hirukotearekin. Aránzazuren lagun batzuek beraiekin ikasten zuten eta Ikus-entzunezkoen fakultatetik Aránzazuren fakultatera pasa ohi ziren, dibertigarriagoa zelako eta euren ikus-entzunezko ikasgaietara joaten zirelako. Horrelaxe sortu zen haien arteko adiskidetasuna, batez ere Borjarena.

Ibilbidea

aldatu

Borja Kobeagak proposatu zion film labur baten musika egitea, erronka gisa. Lan horrekin sari asko jaso zituen eta gero "La primera vez" egin zuen.[5] Asko dibertitzen da Borjarekin lan eginez, lotzen dituen adiskidetasunarengatik eta hainbeste urte eta proiektu komunen ostean dagoen konplizitateagatik. Elkartze horretatik "komedia tristea" kontzeptua sortu zen, Aránzazuri ez baitzitzaion gustatzen "musika komikoa" kontzeptua, ez baitzuen ikusten musikarekin zerbait barregarria azpimarratu beharrik. Orduan, Aránzazuk sortutako beste leku batetik komedia lagun zezaketela konturatu ziren Borja eta biak, berari zein berari interesatzen zitzaien tonu nahasketa bat, eta "komedia tristearen" musika sortu zen.[6]

Ondoren, Musika Tailerretik eta Pompeu Fabrako Unibertsitatetik pasatu zen, bere musika prestakuntza handitzeko. Bostongo "Berklee College of Music" eskolan ikasteko beka bat lortu zuen, eta hori bere prestakuntza etapan gehien ikasi zuen uneetako bat da, musika sorkuntza beste modu batera ulertzen hasi baitzen. Hainbat film laburretan (eta saridunetan) eta bere lehen filmean (Pagafantas) lan egin izanaren esperientziarekin heldu zen, eta, hortaz, pixka bat argiago zuen zer beharko lukeen prestakuntza-aldi horretatik. Berklee-n, bere irakasleetako batek bere bulegora deitu zuen bere lan bat ikusi ostean, eta esan zion garrantzitsuena ahots propioa izatea eta zer kontatu nahi den jakitea zela, eta animatu egin zuen bere ahotsa gara zezan beste ahots batzuen antza izan nahi izatearen akatsa egin barik. Aránzazuk Bostonetik ekarritako irakaspen handia bezala definitzen du azken hau.[7]

"Garrantzitsuena zure irudimen musikala eta zure ideiak dira".

Bere biolin-karreratik eta ikasketa eta musikoterapia desberdinetatik sortu zen bere musika, soila eta pertsonala, non biolinak, elektronika, dulzuarra, indarra, folk tradizionala eta mendebaldeko zaporea nahasten dituen pentagrama batean, buelta asko emanez, eta beti ezberdina eginez.[8]

Bere soinu bandak, bai film laburretan, bai luzeetan, oso txalotuak eta baloratuak izan dira. Bere film laburrak ramos pocos, Limoncello. Tres historias del Oeste, La media pena eta She lost control filmek Soinu Banda Onenaren Saria lortu zuten Ciudad de Soria Film Laburren Lehiaketan, Tenerifeko Playa Las Americas Film Laburren Jaialdian, Medina del Campoko Zinema Astean eta Nazioarteko Court Métrage Fenêtre Sur Film Jaialdian, hurrenez hurren.[9]

2021ean, Akelarre film luzean Maite Arroitajauregirekin (Mursego) elkarlanean egindako lanak Jatorrizko Musika Onenaren 2021eko Goya Saria jaso zuen. Ordura arte, emakume bakarrak lortutako saria , Eva Gancedok, La buena estrella filmagatik.[10]

Eraginak

aldatu

Bere konpositoreen artean, Hildur Guðnadóttir, Mica Levi, Warren Ellis, Jonny Greenwood, Mikel Salas edo Julio de la Rosa nabarmentzen dira, estandarretik aldentzen diren eta musika esperimental edo rock motatik hurbil dagoen lengoaia erabiltzen duten profesionalak. Musika sinfonikoko konpositoreei dagokienez, Carter Burwell, Mychael Danna eta Alexandre Desplat nabarmentzen dira, egungo zinemako konpositore moldakorrenetako bat bezala deskribatzen duena. Aro klasikoago bati dagokionez, Ennio Morricone, Nino Rota, Miklós Rózsa eta Bernard Herrmann nabarmendu ditu.[11]

Konposizio-prozesua

aldatu

Kontziliazioa da, zalantzarik gabe, bere lanaren zatirik zailenetako bat. Sormen-lana eta film baten ekoizpena markatzen duten datak eta ordutegiak ez dira erraz uztartzen familia-bizitzarekin; izan ere, garrantzitsua iruditzen zaio noizean behin alde egitea eta bakartzea, kontzentrazio handiagoa lortzeko, ideiak bilatzeko eta lanei dagokien epeetan sasoiz iristeko. Baina horrek maite duen jendearengan eragina du eta gogorra egiten zaio.[12]

Aránzazuren ustez, konposizioa berarekin lan egiten duen taldearen araberakoa da. Aurretik elkarrizketa batzuk behar dira, eta horrek, bere ibilbidearekin eta gidoiarekin batera, jarraibide estilistiko batzuk ematen dizkio. Generoak, zuzendariaren balizko apetek, sonoritate motak edo nahi den instrumentuak ere asko eragiten du. Elementu horiekin, paleta moduko bat muntatzen da, jolasteko, eta musika elektronikoa, rocka edo zerbait sinfonikoa bezalako gauzetan pentsatzeko. Bere ustez, garrantzitsua da filmaren lehen muntaia bat izatea, baina Borja Cobeagarekin desberdina da, filmatzen ari den bitartean bera gauza batzuk egiten ari baita, berarentzat erreferentzia izan daitezen, eta hori ez da gertatzen beste zuzendari batzuekin.[13]

Emakumeen partaidetza sektorean

aldatu

Emakumeek sektorean duten parte-hartzeari dagokionez, uste du parte-hartze hori aldatzen ari dela, nahiz eta oraindik desberdintasun kezkagarri bat dagoen: industria zinematografikoaren %76 gizonezkoek betetzen dute, eta emakumezkoek, berriz, %24.[14] Musikaren esparruan, are larriagoa da hori, filmetarako osatzen duten emakumeen portzentajea %2 eta %3 ingurukoa da eta. Ez du uste, ordea, filmaren soinu-banda bat konposatzea gizonezkoen lana izan behar denik, desberdintasunaren adibide argia baino. Arrazoien artean, familia-ardurak eta -lanak nabarmentzen dira; izan ere, emakumeek ezin dute beren lan artistikoari emandako bizitza bat aukeratu, inolako gizarte-zigorrik eragin gabe. Hori dela eta, asko pozten da Hildur Guðnadótti bezalako konpositoreen lana "Joker" bezalako pelikula ospetsuetan ikusaraztea eta entzutea, eta horrek erreferenteak sortzen laguntzen du.[14] Orkestra zuzendarien artean hamar gizoneko emakume bakarra dago.[15]

2010eko hamarkada amaieran, perspektiba handiagoarekin, bai uste zuen sektore matxista baten aurrean geundela, batez ere zuzendari eta ekoizle batzuen aldetik jarrera misogino, prepotente eta diskriminatzaileak sumatzen genituelako. Emakumeentzat oharkabean pasatzen ziren jokabideak, uste baitzuen ohituegiak zeudela horietara eta normalizatzera. Emakumeen presentzia sustatzeko, Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ICAA) desparekotasun handiena zuten postuetan talde-buruak dituzten proiektuen puntuazioa handitu zuen, hala nola musika-konposizioaren kasuan. Baina uste zuen, une horretan, zuzendari eta ekoizleak karitate keinu gisa ulertzen zirela, diskriminazio positibo gisa, "erreparazio historikoa" esamoldea alde batera uzteko termino matxista gisa, espedientea estaltzeko modu gisa, eta ez emakumeen lanarekiko berdintasun eta ikusgarritasun jarrera sustatzeko.[16]

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • 2001: "La primera vez" film laburra. Film labur Onenaren Saria jaso zuen 16. Goya sarien edizioan
  • 2005: "Éramos pocos" film laburra. Soinu Banda Onenaren Saria, 7an. Soria Hiria Film Laburren Lehiaketa. Film labur Onenaren Sarirako izendatu zuten 79.Akademiaren Oscar sarien ® hirugarren edizioa.
  • 2006. "El coro de la cárcel (1. edizioa): Reality onena Banffeko (Kanada) Telebista Jaialdian. 2007ko Nazioarteko Emmy Sarietarako izendatua.
  • 2007: "Limoncello. Tres historias del Oeste". Soinu Banda Onenaren Saria, 7an.Tenerifeko Playa Las Americas film laburren jaialdia.
  • 2008: "El responsable" film laburra. Film labur Onenaren Goya Sarietako 23. edizioko hautagaia.
  • 2011: "La media pena" film laburra. Soinu Banda Onenaren Saria Medina del Campoko Zinema Astean.
  • 2011: "She lost control" film laburra. Soinu Banda Onenaren Saria Court Métrage Fenêtre Sur Courts à Avignoneko International du Film jaialdian.
  • 2014ko "Berlinale Talents" lehiaketan parte hartzeko aukeratua izan da.
  • 2015: "Los psiconautas" film luzea. Animaziozko Film Onenaren Goya 2017.
  • 2021: Akelarre film luzea. Jatorrizko Musika Onenaren Goya saria (efektu berezi onenen Goya sariaz gain, zuzendaritza artistiko onena, jantzien diseinu onenaeta makillaje eta ile-apainketa onena).[17][18][19][15]

Filmografia

aldatu

Zinema

aldatu
Urtea Izenburua Zuzendaritza Ekoizlea Ekoizpen mota
2001 La primera vez Borja Cobeaga Altube Filmeak Film laburra
2005 Éramos pocos Borja Cobeaga Altube Filmeak Film laburra
2006 Argentina Xabier Etxeandia

Igor Zabala

3Koma Film laburra
2007 Limoncello. Tres historias del Oeste Jorge Dorado

Luiso Berdejo

Borja Cobeaga

Common Films Film laburra
2007 Las horas muertas Haritz Zubillaga Basque Films Film laburra
2007 Henry Fonda congelado Álex Montoya

Raúl Navarro

Arsénico PC Film laburra
2008 El encargado Sergio Barrejón Arsénico PC Film laburra
2009 Pagafantas Borja Cobeaga Telespan 2000 Film luzea
2009 La lluvia en Sevilla Oriol Puig Arsénico PC, Film Transparente Film laburra
2010 No controles Borja Cobeaga Telespan 2000 Film luzea
2011 La media pena Sergio Barrejón Lamia producciones Film laburra
2011 She's lost control Haritz Zubillaga Morituri Film laburra
2012 En plan romántico Peris Romano Argucia, Morituri Film laburra
2013 Lo sé Manuela Burló Moreno Momento ekoiztetxea Film laburra
2013 Democracia Borja Cobeaga Sayaka Film laburra
2013 Alaba Zintzoa Javier Rebollo

Alvar Gordejuela

Karambola ekoiztetxea Film luzea
2014 Pase privado Natxo López Lamia ekoiztetxea Film laburra
2014 Negociador Borja Cobeaga Sayaka Film luzea
2014 Tempo inverso Gregorio Muro

Mikel Muro

Gregorio Muro Film laburra
2014 Txarriboda Javier Rebollo

Alvar Gordejuela

Karambola Producciones Film luzea
2015 La Sra. Jesusmari Aitor Arenas Banatu Filmak Film laburra
2015 Psiconautas: Los niños olvidados Alberto Vázquez

Pedro Rivero

ZircoZine, Basque Films Film luzea
2016 False Flag Asier Urbieta Kuttuna Filmak Film laburra
2016 Anónimo Ivan Sokolov Lateral Filmin Film laburra
2016 El ataúd de cristal Haritz Zubillaga Basque Films Film laburra
2017 Fe de etarras Borja Cobeaga Netflix, Mediapro Film laburra
2019 Taxi a Gibraltar Alejo Flah La Terraza Films, Atresmedia Cine,

Sacromonte Films, Ikiru Films,

La Mano de Dios La Película AIE eta AZ Films

Film luzea
2019 El hoyo (the platform) Galder Gaztelu-Urrutia Basque Films, Zentropa Film luzea
2019 El perro Daniel Cortázar Esperanto ekoiztetxea Film laburra
2020 Akelarre Pablo Agüero Sorgin Films, Tita Productions, Kowalski Films,

Lamia ekoiztetxea, La Fidèle ekoiztetxea

Film luzea

Telebista

aldatu
Urtea Izenburua Zuzendaritza Ekoizpena
2013 Aupa Josu Borja Cobeaga Sayaka, EITB

Dokumentalak

aldatu
Urtea Izenburua Zuzendaritza Ekoizlea
2007 Galleteras - Memoria activa Pripublikarrak
2010 Mujeres en construcción Begoña Atín, Maite Ibáñez Batabat, K2000, TVC, EITB
2010 Nagore Helena Taberna Lamia producciones
2011 Abierto por obras Begoña Atín, Maite Ibáñez K2000
2012 Con tu dinero Iker Espúñez Mobiolak
2016 Nosotras, mujeres de Euskalduna Larraitz Zuazo ZINEBI a iniciativa de TYF-Territorios y Fronteras.
2017 163 días, la huelga de bandas Larraitz Zuazo Doxa Producciones
2019 Después de María Nagore Eceiza Haurralde Fundazioa, El Santo Films
2020 La historia de todas nosotras Itxaso Díaz Mundubat

Reality Showak

Urtea Izenburua Ekoizpena Katea Oharrak
2006 El coro de la cárcel (1. edizioa) 3Koma TVE 1 Reality onena Banffeko (Kanada) Telebista Jaialdian.

2007ko Nazioarteko Emmy Sarietarako izendatua.

2008 El coro de la cárcel (2. edizioa) 3Koma TVE 1
2009 El coro de la cárcel (3. edizioa) 3Koma TVE 1

Iragarkiak

Urtea Marka Bezeroa Helbidea Ekoizpena Errealizadoreak
2007 Heineken Heineken Borja Cobeaga Artsenikoa P.C.
2012 Irekia Irekia Eusko Jaurlaritza Andrea Polaroiska
2018 Vuelve a descubrir el arte Centro Botín Santander Planilandia Planilandia

Sintoniak

Urtea Izenburua Zuzendaritza artistikoa Ekoizpena Ertaina
2015 La Publika Consonni Donostia 2016, Tabakalera Irratia/Weba
2019 Zinebi 61 Andrea Polaroiska ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia Zinea

Antzerkia

Urtea Izenburua Helbidea Ekoizpena Oharrak
2018 Jule Rosa Diez, Hortzmuga Hortzmuga Kaleko antzerkia

Erreferentziak

aldatu
  1. «Aránzazu Calleja. Música & Compositora - Biografía» aranzazucalleja.com.
  2. Marino, Julieta. (2020-06-01). «Entrevista a Aranzazu Calleja | Compositora de Bandas Sonoras» SOYDECINE.COM.
  3. «“En la industria del cine hay un deseo de ruptura pero también muchas resistencias"» pikara magazine 2018-06-25.
  4. Marino, Julieta. (2020-06-01). «Entrevista a Aranzazu Calleja | Compositora de Bandas Sonoras» SOYDECINE.COM.
  5. Entrevista > Aránzazu Calleja | Cactus. 2017-06-21.
  6. «“En la industria del cine hay un deseo de ruptura pero también muchas resistencias"» pikara magazine 2018-06-25.
  7. Marino, Julieta. (2020-06-01). «Entrevista a Aranzazu Calleja | Compositora de Bandas Sonoras» SOYDECINE.COM.
  8. «“En la industria del cine hay un deseo de ruptura pero también muchas resistencias"» pikara magazine 2018-06-25.
  9. «Aránzazu Calleja. Música & Compositora - Filmografía» aranzazucalleja.com.
  10. Press, Europa. (2021-03-06). «Aránzazu Calleja y Maite Arroitajauregi, Mejor Música Original en los Premios Goya 2021 por 'Akelarre'» www.europapress.es.
  11. Marino, Julieta. (2020-06-01). «Entrevista a Aranzazu Calleja | Compositora de Bandas Sonoras» SOYDECINE.COM.
  12. «“En la industria del cine hay un deseo de ruptura pero también muchas resistencias"» pikara magazine 2018-06-25.
  13. Entrevista > Aránzazu Calleja | Cactus. 2017-06-21.
  14. a b «“En la industria del cine hay un deseo de ruptura pero también muchas resistencias"» pikara magazine 2018-06-25.
  15. a b «“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  16. «“En la industria del cine hay un deseo de ruptura pero también muchas resistencias"» pikara magazine 2018-06-25.
  17. «Aránzazu Calleja. Música & Compositora - Filmografía» aranzazucalleja.com.
  18. «“En la industria del cine hay un deseo de ruptura pero también muchas resistencias"» pikara magazine 2018-06-25.
  19. Press, Europa. (2021-03-06). «Aránzazu Calleja y Maite Arroitajauregi, Mejor Música Original en los Premios Goya 2021 por 'Akelarre'» www.europapress.es.

Kanpo estekak

aldatu