Maider Unda
euskal herritar kirolaria
Maider Unda Gonzalez de Audikana (Gasteiz, Araba, 1977ko uztailaren 2a) borroka libreko kirolaria da. Gasteizen jaio arren, Aramaioko Oleta auzoko Atxeta baserriko alaba da. Artzain eta gaztagilea da, ahizparekin batera.[1]
Maider Unda | |
---|---|
![]() (2016) | |
Bizitza | |
Izen osoa | Maider Unda González de Audicana |
Jaiotza | Gasteiz, 1977ko uztailaren 2a (43 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Bizilekua | Aramaio |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | borrokalaria eta artzaina |
Jasotako sariak |
ikusi
|
maiderunda.com |
Kirol ibilbideaAldatu
Lehendabizikoz 2008ko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte.[2] 10 aldiz Espainiako txapelduna eta 2007ko Munduko Txapelketan bosgarrena izan da, 72 kiloz azpiko kategorian.
2009an Maider Undak brontzezko domina lortu zuen Herningeko (Danimarka) munduko borroka txapelketan.[3]
2012ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen 72 kiloko borroka librean.[4]
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Maider Undaren gaztagile orria, Idiazabal gaztaren webgunean.
- Maider Undaren webgune ofiziala.
- Elkarrizketa Maider Undari Argia aldizkarian (2008-XI-9).
- Elkarrizketa Maider Undari Euskonews Gaztea aldizkarian.
- Elkarrizketa Maider Undari Argia aldizkarian (2012-XII-2).
- Elkarrizketa Maide Undari Berria 2020.07.11 "Ni orain naizena naiz nagoen lekuan nagoelako"
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |