Sofi Oksanen
Sofi Oksanen (Jyväskylä, Finlandia, 1977ko urtarrilaren 7a) finlandiar idazle bat da. Dramaturgia ikasi zuen Helsinkiko Antzerki Akademian.[1] Oksanenek bost eleberri idatzi ditu eta guztietan sarituena Garbiketa (finlandieraz: Puhdistus) izan da. Nazioarteko hainbat literatura sari irabazi ditu.[2] Bere lanak 50 hizkuntzetara itzulia izan da eta guztira bi miliotik gora ale saldu ditu.
Sofi Oksanen | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sofi-Elina Oksanen |
Jaiotza | Jyväskylä, 1977ko urtarrilaren 7a (47 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea University of Jyväskylä (en) Theatre Academy Helsinki (en) |
Hizkuntzak | finlandiera Estoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | dramagilea, eleberrigilea, antzerkigilea eta argitaratzailea |
Lantokia(k) | Helsinki |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
sofioksanen.com eta sofioksanen.fi | |
Finlandian jaio zen eta aita finlandiarra eta ama estoniarra du.
Bizitza
aldatuSofi-Elina Oksanen Jyväskylän jaio eta hazi zen, Erdialdeko Finlandian. Bere aita finlandiar elektrizista da eta ama Estoniako ingeniari bat, sobietar garaian Estonian hazi eta Finlandiara emigratu zuena 1970eko hamarkadan[3]. Oksanenek literatura ikasi zuen Jyväskyläko Unibertsitatean eta Helsinkiko Unibertsitatean eta, geroago, antzerkia Helsinkiko Finlandiako Antzerki Akademian[4]. Oksanenek eztabaida publikoan parte hartzen du Finlandian sutsuki, eta egungo gaiei buruz zutabeen bidez eta eztabaida programetan iruzkinak egiten ditu.
Lana
aldatuOksanen Stalinin lehmät eleberriari esker ezaguna egin zen ("Stalinen behiak") (2003), neska gazte baten jate nahasteei eta finlandiara emigratu zuten emakume estoniarren irudiari buruzko istoria[3]. Runeberg sarietarako izendatua izan zen.
Bi urte geroago, bere bigarren eleberria Baby Jane (2005) argitaratu zuen, antsietate nahasteaz eta bikote lesbianen arteko indarkeriaz[5].
Oksanenen lehen antzerki lana Puhdistus ("Garbiketa") 2007an antzeztu zen Finlandiako Nazio Antzokian[6]. Lan honetatik garatu zuen Oksanenek hirugarren eleberria, Puhdistus (2008)[7]. Finlandiako salduenen zerrendan lehen postuan sailkatu zen, eta sari ugari jaso zituen Finlandian eta atzerrian.
Garbiketa Estatu Batuean La MaMa Experimental Theatre Club antzokian estreinatu zen, New Yorken, 2011ko otsailaren 10ean. Testua Eva Buchwaldek itzuli zuen eta Zishan Ugurluk zuzendutako ekoizpena da[8]. Data hortatik aurrera, 11 herrialdeetan ekoiztu da, Norvegia, Frantzia, Portugal, Espainia, Suedia, Islandia, Lituania, Alemania eta Hungaria. Londresen ere estreinatu zen, Arcola Antzokian, otsailaren 22tik martxoaren 24ra, Elgiva Fieldek zuzendutako ekoizpen berriarekin[9].
Antti Jokinen zuzendariak zinemara egokitu zuen eleberria 2012an, 85. Oscar Sarietarako Finlandiako aukeratzat hautatua izan zen, Atzerriko Hizkuntzan Film Onenari Sariarako[10]. Garbiketa, Jüri Reinverek konposatutako opera batean egokitu zen eta 2012an Opera Nazionalean estreinatu zen[11].
2012an, Oksanenek Sobiet Gulagetako espetxeen mapa argitaratu zuen, Niilo Koljonenek marraztua, Ikus-entzunezko Artxibo Nazionalean[12].
Laugarren eleberriak Kun kyyhkyset katosivat ("Usoak desagertu zirenekoa") Finlandian argitaratu zen 2012an eta urteko eleberri finlandiar salduena izan zen. Izenburua, Estoniako alemaniar okupazioan, alemaniar soldaduek Tallinngo uso guztiak harrapatu eta jan zituztenekoari buruzkoa da[13].
Oksanen-ek nazioarteko egunkarietarako hainbat artikulu ere idatzi ditu. Ohiko gaiak ditu hitz egiteko askatasuna, emakumeen eskubideak, errusiar politika, informazioa gerra eta immigrazioa[14].
Euskaratutako lanak
aldatu- Garbiketa (Puhdistus), Alberdania-Erein, 2011[15]
Sariak
aldatuFinlandian, Oksanenek Finlandia Sari ospetsua (2008), Runeberg saria (2009) eta Ahhdistuseko Kontseilu Nazionalerako Literatura saria jaso zituen (2010) Garbiketa eleberriagatik[16].
Atzerrian ere hainbat sari jaso ditu, hala nola, Suediar Akademiaren Ipar Saria eta Frantziako Femina saria[17].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Alberdania Argitaletxea > OSKANEN, Sofi. (Noiz kontsultatua: 2017-11-03).
- ↑ Urrutikoetxea, Ane. «Sofi Oksanen 'Garbiketa' nobela finlandieratik itzuli dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-02).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Sofi Oksanen. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sofi Oksanen. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dossier Purga. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Gaztelaniaz) manriqeue Sabogal, Winston. «El secreto de la crueldad» El País (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ Egileak: Oksanen, Sofi. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Ingelesez) Purge at La MaMa Experimental Theatre in New York. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Ingelesez) Theatre: Purge. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jensen, Jorn Rossing. Purge es la candidata finlandesa a los Oscar. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sofi Oksanen escribirá el libreto para una ópera encargada por el Royal Opera House de Londres. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Finlandieraz) GULAG – vankileirien saaristo. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martín Rodrigo, Inés. «Sofi Oksanen: «Hasta ahora, la historia siempre la han escrito los hombres»» ABC (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ (Ingelesez) Oksanen, Sofi. Sofi Oksanen: what it's like to write about Russia. (Noiz kontsultatua: 2017/11/20).
- ↑ Alberdania. (Noiz kontsultatua: 2017/11/19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Marten, Peter. Lo que los occidentales (supuestamente...) no debían ver. (Noiz kontsultatua: 2017/11/19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cremades, Jacinta. Sofi Oksanen: "Creo en el poder curativo de la literatura". (Noiz kontsultatua: 2017/11/19).
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sofi Oksanen |