Hans Weingartner

Hans Weingartner (Feldkirch, Vorarlberg, 1977ko azaroaren 2a) Austriako zinemako zuzendari eta ekoizlea da.

Hans Weingartner
Hans Weingartner.jpg
Bizitza
JaiotzaFeldkirch (en) Itzuli1977ko azaroaren 2a (44 urte)
Herrialdea Austria
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Unibertsitate Librea
Vienako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak

IMDB: nm0918326 Allocine: 97098 Allmovie: p214743 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Bere gaztaroan Weingartnerrek piraguismoa praktikatu zuen Kanadan eta eski-irakaslea izan zen Austrian. Geroago Vienan Zientzia Fisikoak (1990) eta Neurozientzia (1991-1997) estudiatu zuen. Neurokirurgiaren eremuan lan egin zuen Berlinen, non 1997an graduatu zen. Bere zientzia-estudioak osatzen zituen bitartean, Weingartnerrek kamera-laguntzailearen formazioa ere hartu zuen 1993 eta 1994 artean, eta Zinema eta Telebistako ikasketak egin zituen Koloniako Kunsthochschulen für Medien eskolan (1997-2001).

Arrakasta batez ere iritsi zitzaion bi filmarengatik: lehena karrera-amaierako bere lana izan zen, Das weisse Rauschen (2001), era partzialean Weingartnerrek Kolonian partekatzen zuen ikasle-pisuan errodatua, non Daniel Brühlek Lukasen papera interpretatzen duen, ikasle eskizofreniko bat; bigarrena Die fetten Jahre sind vorbei (Hitzez hitz, "ugaritasun-urteak amaitu dira", 2004) da, hiru gazte antisistemaren historia kontatzen du, Daniel Brühle,Julia Jentsch etaStipe Erceg dira interpreteak. Zinta biek sari andana jaso zuten. Die fetten Jahre sind vorbei berrogeita hamar herrialde baino gehiagotan estreinatu zen, ingelesezko titulua "The Edukators" zen.

Weingartner ezaguna da bere errodajeen laztasunarengatik. Bere filmak aurrekontu baxuekin egin ohi dira eta pertsona gutxirekin. Weingartner ahaidea da Wendelin Weingarnterr Tirolgo gobernadore zaharrarena, Austriako Alderdi Popularrekoa. Hans Weingartnerrek bere familiak eskualde alpino horretan dauzkan larreren batzuk erabili zituen Die fetten Jahre sind vorbei filmeko eszenak grabatzeko.

FilmografiaAldatu

ProduzitzaileaAldatu

ZuzendariaAldatu

GidoilariaAldatu

KameraAldatu

  • 2001: Das weisse Rauschen

InterpretatzaileaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Weingartner