Roberto Rossellini
Roberto Rossellini (Erroma, Italia, 1906ko maiatzaren 8a - 1977ko ekainaren 3a) zinema zuzendari italiarra izan zen.
Roberto Rossellini | |||
---|---|---|---|
← Tennessee Williams - Alan J. Pakula → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, 1906ko maiatzaren 8a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1906ko maiatzaren 8a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1977ko ekainaren 3a) | ||
Heriotza | Erroma, 1977ko ekainaren 3a (71 urte) | ||
Hobiratze lekua | Udako hilerria | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Aita | Angiolo Rossellini | ||
Ama | Elettra Bellan | ||
Ezkontidea(k) | Assia Noris (en) (1934 - 1936) Marcella De Marchis (en) (1936 - 1950) Ingrid Bergman (1950 - 1957) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana ingelesa italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, zinema ekoizlea, antzerkigilea, gidoilaria, automobil-pilotua eta errealizadorea | ||
Lantokia(k) | Italia | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
robertorossellini.it | |||
|
Italiar Neorrealismoa delako zinemaren zuzendari handienetarikoa da, Roma, città aperta pelikula egin zuenetik. Izan ere, filme hori italiar neorrealismoaren mugarritzat jotzen da zinemaren historian.
Bizitza eta obra
aldatuLehenengo film luzeak faxismoaren propagandarako egin behar izan zituen.
Roma, città aperta (1945, Erroma hiri irekia) filmak hiri suntsitu baten sufrimendua eta bizi nahia kontatzen du oso baliabide gutxitaz eta dokumental estiloan; Paisá (1946) filmak gerraren amaiera kontatzen du estilo berean. Nazioartean arrakasta eta eragin handia izan zuten bi film horietan Rosselinik sortu zuen estiloari neorrealismoa deitu zitzaion.
Germania anno zero (1947) Francesco, giullare di Dio (1950, Frantzisko, Jaunaren koblakari) Frantzisko Asiskoaren bizia kontatzen duena; Dov´è la liberta? (1952, Non da askatasuna?) filmetan, beste gai eta generoak landu zituen.
Ingrid Bergman antzezlearekin ezkondu zen eta film bikainak egin zituzten elkarrekin, beren harremana agertzen zutenak: Stromboli, terra di Dio (1950, Stromboli, Jainkoaren lurra), Viaggio en Italia (1953, Bidaldia Italian barrena), La Paura (1954, Beldurra).
1957an India dokumental neorrealista egin zuen antzezle ezezagunekin, Il generale della Rovere (1959) filmak arrakasta handia izan zuen.
Zinema utzi zuen eta telebistarako filmak egin zituen; didaktikoak, dokumental historikoak eta biografiak: L´etá del ferro (1964, Burdinaroa), La presa di potere di Luigi XIV (1966, Luis XIV.ak aginpidea hartu zuenean), Socrate (1970), Il Messia (1975).
Filmografia
aldatuTaula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Rossellini |
- (Ingelesez) Roberto Rossellini IMDB datu-basean