Ireki menu nagusia

Elisa Toffoli edo Elisa (Trieste, Italia, 1977ko abenduaren 19a- ) abeslari eta kantautore italiarra da. Pop estiloko musika egiten du, eta italiarren artean ohikoa ez den arren, ingelesez abesten du gehienbat. Arrakasta handia du, diamantezko disko bat multiplatinozko bat, platinozko 25 disko eta urrezko lau zertifikatu lortu baititu dagoeneko[1].

Elisa Toffoli
ElisaMechanical.jpg
Bizitza
Jaiotza Monfalcone1977ko abenduaren 19a (41 urte)
Herrialdea  Italia
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, musikagilea, kantugilea eta abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa popa
Ahots mota mezzosopranoa
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm1321879
www.elisatoffoli.com
Elisa, 2012an.

BiografiaAldatu

Triesten jaio zen eta Triesteko probintzian dagoen Monfalcone herrian hazi zen, Esloveniako mugatik 15 kilometro eskasera. Mugatik gertu bizi izanak nazioarteko musika entzuteko aukera eman zion eta berehala zaletu zen ingelesez egiten zen musikarekin. 11 urte zituela hasi zen aestiak idazten eta 15 urterekin telebistako karaoke batean hartu zuen parte.

18 urte zituela Berkeley (Kalifornia) aldera joan zen bere lehen diskorako abestiak egitera[2] eta 1997an Pipes & Flowers diskoa atera zuen[3]. Arrakasta erabatekoa izan zen, Italian platinozko disko laukoitza izan baitzen[3]. Eros Ramazzottik Europan egin behar zuen kontzertu biran bere aurretik jotzeko aukera eman zion eta Elisak onartu egin zuen. 2000 urtean Asile's World diskoa atera zuen, "Asileren mundua", Asile Elisa izena alderantziz da. Bertan italierazko aurreneko kanta agertzen da, "Luce (Tramonti a nord est)" izena duena. Abesti hau Sanremoko kantu jaialdian aurkeztu zuen eta lehiaketako irabazlea izan zen[2]. Azaroan Italiako musika sariak banatu ziren eta Elisak hiru sari jaso zituen; emakumezko artista onena, abesti onena eta single onena ("Luce"). MTV Europe Music Awards sarietan ere Italiako artistarik onenaren saria jaso zuen.

Hirugarren diskoa Then Comes the Sun izan zen, eta pop-rock aldera jo zuen[4]. Hau ere platinozko disko hirukoitza izan zen. 2002an Salt Lake Cityn ospaturiko Neguko Olinpiar Jokoetan Italiako ereserkiaren jazz antzeko bertsioa egin zuen eta urte berean Luciano Pavarottirekin batera "Voglio vivere così (col sole in fronte)" abestu zuen. Abuztuan bere abestien bilduma egin eta nazioartean Elisa diskoa atera zen, ez zuen ordea nazioarte mailan espero zuen arrakastarik lortu.

2003an Lotus diskoa atera zuen. Abesti guztiak era akustikoan grabatu zituen, ezagunena Leonard Cohen-en "Hallelujah" abestiaren bertsioa[2]. 2004ko Pearl Days diskoa rockeroagoa izan zen. 2006an musika munduan zeramatzan hamar urteak ospatzeko bilduma disko berria atera zuen, Soundtrack '96-'06, eta kontzertu bira zabala egin zuen. Disko honen 600.000 kopia saldu ziren. Hurrengo urteetan nazioartean sartzeko ahalegin berriak egin zituen, bilduma disko berriak atereaz.

Hurrengo diskoetan italierazko abestiek pisu handiagoa hartu zuten eta 2013an L'anima vola argitaratu zuen, abesti guztiak italieraz zituen aurreneko diskoa[2]. Platinozko disko bikoitza izan zen. Disko honetan "Ancoa Qui" abestia zegoen, Ennio Morriconerekin grabatu zuena. Quentin Tarantino zuzendariaren Django Unchained filmeko soinubandan sartu zuten[2] eta Grammy sarietarako izendapena jaso zuen.

DiskografiaAldatu

  • Pipes & Flowers (1997)
  • Asile's World (2000)
  • Then Comes the Sun (2001)
  • Elisa (2002) - bilduma diskoa
  • Lotus (2003)
  • Pearl Days (2004)
  • Soundtrack '96-'06 (2006) - bilduma diskoa
  • Soundtrack live '96-'06 (2006) - bilduma diskoa CD + DVD
  • Caterpillar (2007) - bilduma diskoa
  • Dancing (2008) - bilduma diskoa Estatu Batuak eta Kanadarako
  • Heart (2009)
  • Ivy (2010)
  • L'anima vola (2013)
  • On (2016)
  • Diari aperti (2018)

ErreferentziakAldatu

  1. «ITA Bio» web.archive.org 2009-11-19 . Noiz kontsultatua: 2019-02-06.
  2. a b c d e (Ingelesez) «Elisa | Biography & History» AllMusic . Noiz kontsultatua: 2019-02-06.
  3. a b (Ingelesez) «Pipes & Flowers - Elisa | Songs, Reviews, Credits» AllMusic . Noiz kontsultatua: 2019-02-06.
  4. «ELISA: biografia online e curiosit su MTV.it» web.archive.org 2008-12-27 . Noiz kontsultatua: 2019-02-06.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisa Toffoli