Mónica Ergueta

abeslari boliviarra

Mónica Ergueta Romero (La Paz, Bolivia, 1977ko irailaren 17a) boliviar abeslaria da. Musika tropikala abesten du rock estiloarekin fusionatuta.

Mónica Ergueta
Bizitza
JaiotzaLa Paz1977ko irailaren 17a (46 urte)
Herrialdea Bolivia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 648139e6-b0c0-4a7e-8bce-c3e3f479377c Discogs: 7128542 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Haurtzaroa aldatu

Mónica Ergueta 1977ko irailaren 17an jaio zen La Paz hirian. Reynaldo Ergueta eta Beatriz Romeroren alaba da, biak Pelechuco udalerrikoak. Txikitatik hasi zen musikan, Honer musika akademian espezializatuz. 1987an, 10 urte zituela, hainbat kantu-jaialditan eta komunikabideetako aurkezpenetan parte hartzen hasi zen. Urte horietan zehar, Neska prodijio izendapena jaso zuen.

Ibilbide musikala aldatu

1990ean, 14 urte zituela, Erguetak Le Canta a Bolivia bere lehen diskoa grabatu zuen. 1995ean Asa Fresch musika taldea sortu zuen, Aspirina Fresca estreinako diskoa grabatuz. 1996an Quiereme izeneko diskoa grabatu zuen. Urte berean ere, Mi Buen Corazón diskoa grabatu zuen.

Hainbat taldetako kide izan zen, besteak beste: Roca Sola, Los Super Bucaneros, Orquesta San Francisco, Munaska eta El Mariachi del Valle.

Hasieran Monicak musika folklorikoa bakarrik abesten bazuen ere, bere ospea handitzen joan zen heinean, rockarekin fusionatutako musika tropikala egiteari ekin zion. Monica Erguetak arrakasta handia izan zuen 1990eko hamarkadaren amaieran. 2000ko hamarkadan agertokietatik erretiratu zen, baina 2010eko hamarkadaren hasieran berriro itzuli zen.