Oier Zearra

esku huskako pilotaria
Zearra
Izen osoa: Oier Zearra Garabieta
Jaiotza data: 1977ko urtarrilaren 12a (47 urte)
Jaioterria: Galdakao (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Altuera: 1,86 m
Debutatze data: 1997ko ekainaren 22a
Debutatze pilotalekua: Astelena pilotalekua
Erretiratze data: 2011ko irailaren 10a
Erretiratze pilotalekua: Kurtzea pilotalekua

Oier Zearra Garabieta, pilota arloan Zearra deituraz ezaguna, (Galdakao, Bizkaia, 1977ko urtarrilaren 12a) esku huskako pilotari profesional ohia, Gorputz Hezkuntzako irakaslea eta politikaria da.

Esku huska, atzelari postuan jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Bigarren mailako buruz buruko txapeldun izan zen 1998an, eta Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko txapeldunorde 2008an.[1] Estreinako partida 1997ko ekainaren 22an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan; profesionaletatik erretiratzeko partida, aldiz, 2011ko irailaren 10ean, Galdakaoko Kurtzea pilotalekuan.[2][3]

Gorputz Hezkuntzako lizentzia du, eta 2010/2011 ikasturteaz geroztik, gai horretako irakaslea da Lehen Hezkuntzan.[4]

Politikari gisa, Amaiur koalizioaren Arabako zerrendan aurkeztu zen Espainiako Kongresurako, 2011ko hauteskundeetan.[5]

Kirol lorpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu