Ireki menu nagusia

Pistako txirrindularitza

Pistako Txirrindularitza

Pistako txirrindularitza belodromoan burutzen den txirrindularitza proba da. Galga gabeko eta garapen finkoko bizikleta erabiltzen da. 250 metro inguruko belodromoan itzuliak ematen dira. Euskal Herrian Belodromoak Anoeta, Berriz, Zalla, Trapaga eta Tafallan daude. Anoetako belodromoak 285,7 m neurtzen du, Besteak 250 metrokoak dira.

ProbakAldatu

Hainbat modalitate desberdin daude:

  • Abiadura proba: proban 3 itzuli egiten dira abiadura hartzeko, baina azkeneko 200 metroen denbora soilik neurtzen da.
     
    Kévin Sireau Abiadura probako espezialista
  • Taldekako abiadura Proba:Gizonezkoetan talde bereko 3 txirrindulari batera ateratzen dira eta lehen txirrindulariak lehen bira bukatzen duenean bere atzetik datozen beste biei pasatzen uzten die eta honela azkeneko itzulia txirrindulari bakarrak bukatzen du. Emakumezkoetan aldiz 2 txirrindulari ateratzen dira eta gauza bera eginez bi itzuli egin behar dituzte.
  • Kilometroa: Geldirik hasten den txirrindulari batek kilometro bat egin behar du erlojuaren aurka. Emakumezkoetan aldiz, 500m egiten dituzte proba honetan.
  • Jazarpena (4 km): Geldirik dagoen txirrindulari batek lau kilometro egin behar ditu erlojuaren aurka.
 
Jazarpen proba
  • Taldekako Jazarpena (4 km): Jazarpenaren oso antzekoa da baina lau taldekidek parte hartzen dute.
  • Keirin: 6 txirrindulari inguruk parte hartzen dute. Guztira zazpi itzuli egin behar dira, baina lehen bost itzulietan motor bat jartzen da aurrean erritmoa ezarriz (50 km/h inguru) eta azken bi itzulietan kendu egiten da, txirrindulariei bidea utziz
  • Skratx: itzuli kopuru jakin bat egin behar da eta proba amaierako esprint bakarrean erabakitzen da sailkapena.
  • Puntuazioa: Aurrez erabakitako itzuli batzuetan lehenengoek puntuazioa jasotzen dute. Proba amaierako emaitza bakoitzak jasotako puntuazioaren baitan dago.
  • kanporaketa edo eliminazioa: tarteko esprint bakoitzean Helmuga Lerroa igarotzen azkena kanporatua izaten da. Kanporatua izateko atzeko gurpila izaten da kontuan.
  • Daniarra: Tarteko esprint bakoitzean, helmugako marra zeharkatzen duen lehen txirrindulariak lasterketa amaitu egiten du. Lehen esprinta irabazten duen txirrindulariak irabaziko du proba; bigarren esprinta irabazten duenak bigarren egingo du, eta horrela, hurrenez hurren. Azken esprintean lortzen duten postuaren arabera sailkatuko dira gainerako txirrindulariak.
  • Japoniarra: Puntuazioaren antzekoa da baina proba honetan lehenengoei puntuak itzuli guztietan ematen zaizkie.
 
Madison Proba
  • Madison edo Amerikarra: Bi txirrindulariko taldeak izaten dira, eta tarteko esprinten bidez jokatzen da. Talde bereko txirrindulariek zenbaki bera izaten dute bizkarrean (kolore desberdinekoa), eta maillot (edo jantzi) berdina. Talde bakoitzak ematen dituen itzuli osoak hartzen dira aintzat sailkapena egiteko. Itzuli kopuru bera ematen duten taldeen kasuan, lortutako puntuak hartuko dira kontuan sailkapena egiteko. Itzulietara eta puntuetara berdinduta baldin badaude, azken esprintean aurretik geratu den taldearen alde erabakiko da berdinketa.

Euskal Herriko talde garrantzitsuenakAldatu

Euskal Herriko txapelketa garrantzitsuenakAldatu

  Euskadiko Txapelketa

  • Euskadiko Sei Orduak (2009ra arte)
  • Probintzietako txapelketak (adibidez: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Gipuzkoakoa...)
  • Neguko Saria (Anoetan)
  • Bizkaiako challengea (Trapaga,Zalla, Berriz)
  • Pistako Goal Saria (Tafallan)

Munduko ErrekorrakAldatu

GizonezkoakAldatu

Proba denbora Txirrindularia Data Tokia
200 m hasiera martxan 9"572 KEVIN SIREAU   30.05.2009 MOSCOW  
500 m martxan 24"758 CHRIS HOY   13.05.2007 LA PAZ  
750m Taldeka 42"950 CHRIS HOY, JASON KENNY, JAMIE STAFF   15.08.2008 BEIJING  
1 km 58"875 ARNAUD TOURNANT   10.10.2001 LA PAZ  
4 km 4'10"534 JACK BOBRIDGE   02.02.2011 SYDNEY  
4 km Taldeka 3'53'314 ED CLANCY, PAUL MANNING, GERAINT THOMAS, BRADLEY WIGGINS   18.08.2008 BEIJING  

EmakumezkoakAldatu

Proba denbora Txirrindularia Data Tokia
200 m hasiera martxan 10"793 SIMONA KRUPECKAITE   29.05.2010 MOSCOW  
500m hasiera martxan 29"481 OLGA STRELTSOVA   29.05.2011 MOSCOW  
500m taldeka 32"923 KAARLE MCCULLOCH, ANNA MEARES   23.03.2010 COPENHAGEN  
500 m 33"296 SIMONA KRUPECKAITE   25.03.2009 PRUSZKÓW  
3 km 3'22"269 SARAH HAMMER   11.05.2010 AGUASCALIENTES  
3 km taldeka 3'19"569 SARAH HAMMER, LAUREN TAMAYO, DOTSIE BAUSCH   12.05.2010 AGUASCALIENTES  

kanpo loturakAldatu

Kanpo estekakAldatu