Urtza Alkorta

Urtza Alkorta Arrizabalaga (Ondarroa, Bizkaia, 1977) politikari eta ekintzailea da, etakideei laguntza emateagatik zigortua izan dena. Ospetsu bihurtu zen 2013 urteko maiatzean, Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAri laguntza emateagatik aurretik ezarritako bost urteko kartzela-zigorra Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi ondoren atxiloketa eragozteko ehunka lagunek herri harresia osatu zutenean Ondarroako askegunean, hilabete lehenago egindako Donostiako askegunearen ereduari jarraituz. Azkenean, Ertzaintzak atxilotu egin zuen Alkorta hedabideek arretaz jarraitu zuten operazio batean. Alkorta zigortzeko froga bakarra atxiloturik zegoelarik behartuta sinaturiko autoinkulpazioa izan zen. 2015eko azaroan askatu zuten Estremeratik. ETAko eta Dena da ETAko presoei ezartzen zaien sakabanaketa politikaren ondorioz, Euskal Herriko leku urrunetan egon zen kartzeleratua[1].

Urtza Alkorta
Urtza Alkorta atxilotu aurretik.jpg
Bizitza
Jaiotza Ondarroa, 1977 (42/43 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Politikaritzat, Ondarroako udal hauteskundeetan ezker abertzaleko zerrendakide izan zen 2003.an Herriarentzat plataforman, eta 2007. urtean EAE-ANVrekin.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.