Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Gipuzkoako Batzar Nagusiak Gipuzkoako eusko foru lurraldearen legebiltzar eta organo legegilea da. Hauteskunde bidez aukeratutako alderdi politikoen ordezkariez osaturik daude. 2019. urteaz geroztik, Batzar Nagusien presidentea EAJko Xabier Ezeizabarrena da.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak Juntas Generales de Gipuzkoa | |
---|---|
XI. legegintzaldia | |
![]() | |
Mota | |
Mota | Foru lurraldeko ganbera |
Zuzendaritza | |
Lehendakaria | Xabier Ezeizabarrena (EAJ) 2019. urtetik |
Lehendakariordea | Ernesto Merino (EH Bildu) 2015. urtetik |
Idazkaria | Mariví Eizagirre (Podemos) |
Osaketa | |
Eserlekuak | 51 (26 gehiengo osorako) |
![]() | |
Alderdi politikoak | Gobernua (29)
Oposizioa (22) |
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2019 |
Batzarlekua | |
![]() | |
Gipuzkoako Batzar Nagusiak Miramon pasealekua, 164 20014 Donostia | |
Webgunea | |
Webgune ofiziala |
ZereginakAldatu
Batzarren zereginen artean daude:
- Foru arauak onartzea.
- Gipuzkoako ahaldun nagusia edo diputatu nagusia (Gipuzkoako organo betearazlearen —hau da, Gipuzkoako Gobernuaren— burua) aukeratzea.
- Gipuzkoako aurrekontuak onartzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundia kontrolatzea.
Hautespen unibertsalez Gipuzkoako lau barrutietan aukeratutako 51 batzarkidez osaturik daude. Udal Hauteskundeekin batera egiten da bozketa, lau urtetik behin.
Donostialdeak 17 batzarkide aukeratzen ditu, Deba-Urolak 14, Bidasoa-Oiartzunek 11, eta Oria-Goierrik 9.
1983tik 2007ra bitartean, Batzar Nagusien egoitza Donostiako Aiete auzoan zegoen, Etxe-zuri jauregian. 2008tik aurrera, Miramongo Parke Teknologikoan dago egoitza berria.
Osaketa XI. legegaldianAldatu
Batzarkide taldeakAldatu
2019eko Foru Hauteskundeez geroztik, hurrengo osaketa dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek:
Izena | Alderdiak | Bozeramailea | Batzarkideak |
---|---|---|---|
Eusko Abertzaleak Taldea | EAJ | Maria Eugenia Arrizabalaga | 20 |
Euskal Herria Bildu Taldea | EH Bildu | Juan Karlos Izagirre | 17 |
Euskal Sozialistak Taldea | PSE-EE | Susana Garcia Chueca | 9 |
Elkarrekin Gipuzkoa | Elkarrekin Podemos | Maria Valiente Gonzalez | 4 |
Talde Mistoa | PP | Juan Carlos Cano | 1 |
MahaiaAldatu
- Lehendakaria - Xabier Ezeizabarrena (EAJ)
- Lehendakariorde lehena - Ernesto Merino (EH Bildu)
- Lehendakariorde bigarrena - Julio Astudillo (PSE-EE)
- Idazkari lehena - Marivi Eizagirre (Podemos)
- Idazkari bigarrena - Saioa Bandres (EAJ)
BatzordeakAldatu
eratzeke
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariakAldatu
Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
---|---|---|
I. (1979-1983) | Xabier Aizarna Azula | EAJ |
II. (1983-1987) | Xabier Aizarna Azula | EAJ |
III. (1987-1991) | Gurutz Antsola Larrañaga | EA |
IV. (1991-1995) | Jon Esnal Alegria | EAJ |
V. (1995-1999) | Esther Larrañaga Agirre | EAJ |
VI. (1999-2003) | Iñaki Alkiza Laskibar | EA |
VII. (2003-2007) | Leire Ereño Osa | EA |
VIII. (2007-2011) | Rafaela Romero Pozo | PSE-EE |
IX. (2011-2015) | Lohitzune Txarola Gurrutxaga | Bildu |
X. (2015-2019) | Eider Mendoza Larrañaga | EAJ |
XI. (2019-) | Xabier Ezeizabarrena Saenz | EAJ |
Aurreko emaitzakAldatu
2015-2019 legegaldiaAldatu
- Eusko Abertzaleak (EAJ): 18 batzarkide
- EH Bildu: 17 batzarkide
- Euskal Sozialistak (PSE-EE): 9 batzarkide
- Podemos: 6 batzarkide
- Talde Mistoa (PP): batzarkide 1
2011-2015 legegaldiaAldatu
- Bildu: 22 batzarkide
- Eusko Abertzaleak (EAJ): 14 batzarkide
- Euskal Sozialistak (PSE-EE): 10 batzarkide
- Talde Popularra (PP): 4 batzarkide
- Talde Mistoa (Aralar): batzarkide 1
2007-2011 legealdiaAldatu
- PSE-EE (Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra): 16 batzarkide
- EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea): 16 batzarkide
- H1! (Hamaikabat): 7 batzarkide (EAtik bananduak)
- Alternatiba: 2 batzarkide (EBtik bananduak)
- EB (Ezker Batua - Berdeak) - Aralar: 6 batzarkide
- EB (Ezker Batua - Berdeak): 4 batzarkide
- EB (Ezker Batua - Berdeak): 2 batzarkide
- Aralar: 2 batzarkide
- PP (Alderdi Popularra): 6 batzarkide
EAE - Euskoa Abertzale Ekintzaren aldeko botoak baliogabetzat hartu ziren bere hautes zerrendak legez kanporatu baitzituzten. Hauteskundeotan, baliogabeko botoak %22,17 izan ziren (72.000tik gora), zeinetan oinarrituz EAEk 12 eserleku aldarrikatzen dituen, Batzar Nagusietako bigarren alderdi gisa.
2003-2007 legealdiaAldatu
Ezker Abertzalearen Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) debekatua izan zen arren, bere aldeko boto eskatu zuten, nahiz eta ofizialki baliogabetzat hartu. Bozka nuluak 64.032 izan ziren, %11,24a. AuBk legegintzaldi osoan emaitza horien araberako batzarkide kopurua aldarrikatu zuen.
1999-2003 legealdiaAldatu
1995-1999 legealdiaAldatu
- EAJ: 12 batzarkide
- HB: 11 batzarkide
- EA: 10 batzarkide
- PSE-EE: 9 batzarkide
- PP: 7 batzarkide
- EB: 2 batzarkide
1991-1995 legealdiaAldatu
- HB: 12 batzarkide
- EA: 12 batzarkide
- EAJ: 12 batzarkide
- PSE: 9 batzarkide
- EE: 4 batzarkide
- PP: 2 batzarkide
1987-1991 legealdiaAldatu
- EA: 16 batzarkide
- HB: 14 batzarkide
- PSE: 9 batzarkide
- EAJ: 6 batzarkide
- EE: 5 batzarkide
- AP: Batzarkide 1
1983-1987 legealdiaAldatu
1979-1983 legealdiaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |