Kate Helen Craig-Wood (Surrey, Ingalaterra, 1977) informazio teknologietako britainiar enpresarburua da.[1] Memset Dedicated Hosting enpresako sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia da. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Erresuma Batuan IT alorrean lan egiten duten eragin handiko 25 emakume artean 4. postuan zerrendatu zuten 2012an.[2] Craig-Wood emakume transgeneroa da eta ezaguna da hainbat kausa sozialen alde egiteagatik, hala nola, informazio teknologietan eraginkortasun energetikoa, emakumeen presentzia eta pertsona transgeneroen onarpena sustatzea.

Kate Craig-Wood

Bizitza
Jaiotza1977ko otsailaren 1a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaGuildford
Heriotza2020ko irailaren 22a (43 urte)
Hezkuntza
HeziketaSouthamptongo Unibertsitatea
Royal Grammar School, Guilford (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria

Bizitza aldatu

Southamptongo Unibertsitatean Biomedikuntza Zientzietan master-ikasketak burutu ondoren Arthur Andersen Business Consulting konpainian hasi zen lanean IT aholkulari. Ondoren, Easyspace Ltd enpresako negozio garapen zuzendaria izan zen. Gero, 2002ko amaieran, Memset enpresa sortu zuen Nick anaiarekin batera.[2]

2000n ezkondu zen, baina 2006an dibortziatu zen gizonetik emakumerako trantsizioa egiten hasi eta gutxira.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Kate Craig-Wood – Memset» The Business 2012-12-05 (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  2. a b (Ingelesez) «The 25 most influential women in UK IT: 4. Kate Craig-Wood, managing director, Memset; Intellect board member» Computer Weekly 2012-07-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).