Gorka Urbizu
Gorka Urbizu Ruiz (Lekunberri, Nafarroa, 1977ko maiatzaren 31) musikari eta abeslaria da, batez ere Berri Txarrak musika taldeko kide izateagatik ezaguna.
Gorka Urbizu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gorka Urbizu Ruiz |
Jaiotza | Lekunberri, 1977ko maiatzaren 31 (47 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | teklatu-jotzailea, gitarra-jotzailea eta kantaria |
Kidetza | Berri Txarrak |
Musika instrumentua | giltzadia gitarra elektrikoa |
Bizitza
aldatuGorkak txikitatik pianoa eta eskusoinua jotzen zuen Lekunberrin. 14 urte zituela Nahi ta nahiez taldearekin hasi zen musika munduan teklatu-jole gisa.[1] Aitor Goikoetxearekin batera, Berri Txarrak taldearen sortzaileetako bat izan zen 1994. urtean. Bertan abeslari eta gitarra-jotzaile moduan aritu zen 2019an taldearen ibilbidea bukatu zen arte.[2]
Horrez gain, beste musika proiektu batzuetan parte hartu du. Esaterako, 1999. urtean Idi Bihotz taldearen Arimaerratu diskoan hartu zuen parte, izena eman zion kantan pianoa sartuaz. 2005ean, Peiremans+ taldean jo zuen. Bi urte geroago, 2007 eta 2008 bitartean Bihotz Bakartien Kluba talde literarioak bultzatu zuen Katamalo musika taldeko kidea izan zen.
Produktore gisa ere aritu da, Lehiotikan[3] edo La M.O.D.A. taldeekin.[4] Eurekin ere abestietan kolaboratu du.[5][6] Kolaborazioak egin ditu ere Cala Vento taldearekin.[7]
2024an bakarkako lehen lana argitaratu zuen, Hasiera bat izenburuarekin, hamar abestiz osatua.[8]
Diskografia
aldatuBerri Txarrak (1994 - 2019)
aldatu- Maketa (1994) (ez komertzializatua).
- Berri Txarrak (1997, Gor diskak).
- Ikasten (1999, Gor diskak).
- Eskuak/Ukabilak (2001, Gor diskak).
- Libre © (2003, Gor diskak).
- Jaio.Musika.Hil (2005, Gor diskak).
- Zertarako Amestu (2007, DVDa, Gor diskak).
- Payola (2009, Roadrunner Records)
- Haria (2011, Kaiowas Records)
- Denbora da Poligrafo Bakarra (2014, Only in Dreams)
- "Infrasoinuak" (2017, Only in Dreams)
Peiremans + (2005) ; (2016)
aldatu- Peiremans+ (2005)
- Bigarren Saria (2016)
Katamalo (2007 - 2008)
aldatu- Katamalo Bihotz Bakartien Kluba (2007)
- ERANTZI Katamalo zuzenean
Bakarka (2024 - )
aldatu- Hasiera bat (2024)
Bestelakoak
aldatu2009ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste sei lagunekin batera.[10]
Erreferentziak
aldatu- ↑ berri txarrak > biografia, artxiboa.badok.eus
- ↑ Garate, Miren. «"Etenaldi mugagabea" iragarri du Berri Txarrak taldeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2023-12-18). «Leihotikan “Etorkizuna ginenean” (2023) - Reseña en MondoSonoro» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guerra, Ana Jiménez. (2021-08-09). «Gorka Urbizu, el nuevo 'fichaje' de la M.O.D.A.» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ «Spotify» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ «Spotify» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ «Spotify» open.spotify.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ «Gorka Urbizuk bakarkako lehenbiziko diskoa plazaratu du» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ Gorka Urbizu - Topic. (2024-10-24). Latitude Horietan. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
- ↑ Gara: Zazpi euskal herritar Audientzia Nazionalera deitu dituzte Gaztesarearekin lotuta, gara.net