Lohitzune Txarola

politikari espainiarra

Lohitzune Txarola Gurrutxaga (Donibane Lohizune, 1977ko abenduaren 15a - ) abokatua eta politikaria da, Eusko Alkartasunako kidea eta Bilduko ordezkaria. 2011ko ekainaren 13tik 2015eko ekainaren 12ra Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiaren presidentea izan zen.[1][2]

Lohitzune Txarola
Lohitzune Txarola bakarrik.jpg
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune1977ko abenduaren 15a (44 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alkartasuna
Euskal Herria Bildu

Lan honen aurretik Europako Parlamentuan Mikel Irujoren aholkulari juridikoa izan da eta Bruselako Euskadiren Ordezkaritzan lan egin du. Irunen ere zinegotzia izan da. Eusko Jaurlaritzan Ingurumen Saileko nazioarteko harremanetarako aholkulari izan zen eta Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartzeko zuzendaria, 2009ko urtarriletik apirilera.

Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteko kudeatzaile da 2020tik.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Ana Madariaga aukeratu dute Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente, eta Lohitzune Txarola Gipuzkoakoa. Berria (Noiz kontsultatua: 2011-6-13).
  2. Lohitzune Txarola, de EA, candidata de la coalición a presidenta de Juntas. Diario Vasco 2011-6-12 (Noiz kontsultatua: 2011-6-13).
  3. Press, Europa. (2020-02-13). «EAEko BPGren %4,59 eta Gipuzkoakoaren %5,34 euskararekin lotuta daude» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).