Ireki menu nagusia

Jacques Tourneur (1904ko azaroaren 12a - 1977ko abenduaren 19a), Frantzian jaiotako zinema zuzendaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetan eman zituen bere bizitzako urte gehienak eta han ere sortu zuen bere filmografiako zatirik handiena. Umetan, 1913. urtearen inguruan, aitak AEBetara eraman zuen; zinema zuzendaria zen aita, Maurice Tourneur, eta gertutik hainbat lanen filmazioa ezagutu ahal izan zuen Jacques gazteak. 1925ean Frantziara itzuli ziren, eta zinemari ekin zion. Aurreneko lana 1931ko film laburra da (Tou ca ne vaut pas l'amour) eta 1934an ostera ere Hollywooden da, orain zuzuendari lanei ekiteko prest. MGMkoekin sinatu zuen eta bigarren unitatearen zuzendari jardun zuen A Tale of Two Cities filmean. Orduantxe ezagutu zuen Val Lewton ekoizlea, zeinak handik urte batzuetara RKO estudioetan lan egiteko deitu zuen. 1942an Tourneurrek Cat People zuzendu zuen, beharbada bere lanetan arrakasta handien lortu zuena.

Jacques Tourneur
Bizitza
Jaiotza Paris1904ko azaroaren  12a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa franko-estatubatuarra
Heriotza Bergerac1977ko abenduaren  19a (73 urte)
Familia
Aita Maurice Tourneur
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, film-muntatzailea eta aktorea
IMDb nm0869664

FilmografiaAldatu