Soledad Antelada Toledano

Argentinan jaiotako hacker espainiarra

Soledad Antelada Toledano (Buenos Aires, Argentina, 1977) Argentinan jaiotako hacker espainiarra da, sistema informatikoen ingeniaritzan eta "penetration testingean" aditua, eta Kaliforniako Unibertsitateko Lawrence Berkeley National Laboratory Segurtasun Saileko zibersegurtasunean lan egiten du.[1]

Soledad Antelada Toledano
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Argentina
 Espainia
Hezkuntza
Heziketaengineering Informatics (en) Itzuli
Malagako unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhacker (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn

Biografia aldatu

Buenos Airesen jaio zen, eta lau urte zituela, Argentinako diktadura zela eta, gurasoekin Marbellara, Espainiara, joan zen, diktadura frankistan familiak Malagatik Argentinara ihes egin baitzuen.[2][3][4] Haurra zenean, mundu guztiak esaten zion informatika zela etorkizuneko karrera, eta hori baldin bazen etorkizuneko karrera, espezialitate horretan matrikulatu behar zuen, nahiz eta bere gelan hiru neska besterik ez zeuden.[5][2] Antelada Sistema Informatikoen Ingeniaritzan graduatu zen Malagako Unibertsitatean.[6]

Ibilbide profesionala aldatu

Ikasketak amaitu zituenean, beka bat jaso zuen Kantabriako eta Andaluziako autonomia-erkidegoetako larrialdi-zerbitzuen programatzaile gisa, eta hantxe geratu zen lanean 2008ra arte.[4][7] 2009. urtearen amaieran, Luandako, Angolako, larrialdi-sistema lantzen hasi zen.[7]

1999an San Frantziskon (AEB) egon zen oporretan, eta Silicon Valley bisitatu zuen.[2][4] Ingelesa izan zen lehen arazoa, baina gainditzea lortu zuen.[4][5] Hainbeste gustatu zitzaion Kalifornia, non itzultzea pentsatu zuen.[2] Anteladari dibertigarriqa iruditzen zitzaion unibertsitate batean hacker-ikastaro bat ikasteak. Asko bilatu ondoren, Berkeleyko Unibertsitatean aurkitu zuen.[1][8][5] Horregatik, 2010ean Estatu Batuetara itzuli zen; ordukoan, segurtasunari eta sareei buruzko ikasketak osatzeko.[4][7] San Frantziskoko City Collegen matrikulatu zen, bi urteko masterra egiteko, zibersegurtasunean, hacker izaten ikasteko.[9][2][7][2][5] Ikastaroaren izena “Penetratión Testing” zen.[10] 2012an lortu zuen titulua.[7][5] 2011n, ikasketak amaitu bitartean, bekadun gisa lan egin zuen Lawrence Berkeley National Laboratoryn (LBNL); beka amaitu zuenean, han zibersegurtasunean lan egitea eskaini zioten, eta onartu egin zuen.[7][11][12] Laborategi hori hamahiru Nobel sariren sorlekua da, Kaliforniako Unibertsitateak kudeatzen du eta Estatu Batuetako Energia Departamentukoa da.[2][13]

Laborategiko zibersegurtasun-saileko lehen emakumea eta bakarra izan zen, baita jatorri hispanoa zuen lehena ere.[2][14][15][16] Hamabost adituk osatutako taldea zuzentzen du, AEBko Superkonputagailuen Konferentziako sarearen (Scinet) segurtasunaz arduratzeko.[11] Haren espezializazio-eremua "penetration testing" da, enpresa-tresnak erabiliz.[17][18][2] Urteko ikuskaritzak egiten dizkie zerbitzariei eta ekipoei, eta hamar mila ekiporen arteko ahultasunak bilatzen ditu LBNLn.[4][19][3]

Anteladaren leloetako bat hauxe da:

Sistemak funtzionatzen ez badu, 'apurtu' ezazu alde batetik edo bestetik”.[4]

Zuzenean kanpoko eragile gisa lan egiten du, hau da, sarean sartzen den erasotzailea dela sinetsarazten du.[10][17][20] Hackerra da, baina modu etikoan.[21]

2014. urtean sortutako "Girls Can Hack" (Emakumeek hackeatu dezakete) fundazioaren buru da.[13][7][5][16][10] Berkeleyko Laborategiko Emakume Zientifiko eta Ingeniarien Kontseiluko lehendakaria da.[22][23][15]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2016. urtean, Estatu Batuetako teknologian eragin handiena izan zuten 20 latinetako bat izendatu zuen CNETek.[24][25][26][27]
  • 2018an, Ikerketa eta Hezkuntza Komunitatearen saria jaso zuen, teknologiaren arloan ordezkatuta dauden taldeei laguntzeko.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Soledad Antelada, la niña que cruzó el océano para ser ‘hacker’. Consultado el 2020-04-03.. .
  2. a b c d e f g h i Una malagueña, primera mujer en el departamento de ciberseguridad del Berkeley Lab. Consiltado el 2020-04-05.. .
  3. a b Soledad Antelada Toledano. Consultado el 2020-04-04.. .[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b c d e f g Silicon Valley. Soledad Antelada, una hispana en el corazón de la ciberseguridad. Consultado el 2020-04-07.. .
  5. a b c d e f Soledad Antelada Toledano. Consultado el 2020-04-05.. .[Betiko hautsitako esteka]
  6. Blanco, José Manuel. «De España al Gobierno de EE.UU. visibilizando a las mujeres 'hackers'» eldiario.es.
  7. a b c d e f g Soledad Antelada Toledano: El reto de la ciberseguridad. Consultado el 2020-04-07.. .
  8. Las guardianas del ciberespacio. Consultado el 2020-04-07.. .
  9. «Soledad Antelada: "La desconcienciación del usuario final es la gran amenaza para la ciberseguridad global"» Nobbot 2 de noviembre de 2018.
  10. a b c La hacker española que «tapa» agujeros de seguridad en el departamento de Energía de Estados Unidos. Consultado el 2020-04-07.. .
  11. a b Soledad Antelada, la ingeniera malagueña que protege la red más rápida del mundo. Consulado el 2020-04-07.. .
  12. a b Community Awards in Support of Diversity and Inclusion Announced for 2018 Internet2 Technology Exchange. Consultado el 2020-04-05.. .
  13. a b Soledad Antelada, responsable de ciberseguridad del Berkeley Lab y fundadora de Girls Can Hack. Consultado el 2020-04-07.. .
  14. Director’s Message on Lab Efforts to Support Women in Science. Consultado el 2020-04-07.. .
  15. a b 5 Influential Latina Women Disrupting the Tech Industry. Consultado el 2020-04-07.. .
  16. a b [https://cadenaser.com/programa/2017/05/19/la_ventana/1495217826_802377.html Soledad Antelada, experta en ciberseguridad y una de las mujeres latinas más influyentes Es la primera y única mujer que trabaja en el 'Lawrence Berkeley National Laboratory', (el centro de investigación del gobierno estadounidense). Consulta el 2020-04-03.. ].
  17. a b Soledad Antelada: “En Estados Unidos, la ciberseguridad es una prioridad nacional. Consultado el 2020-04-05.. .
  18. Conoce a los veinte latinos más influyentes en el mundo de la tecnología.Consultado el 2020-03-04.. .
  19. Soledad Antelada - Ciberseguridad.. .
  20. Estados Unidos prevé usar la Inteligencia Artificial como herramienta militar. Consultado el 2020-04-08.. .
  21. Así es la hacker malagueña que trabaja para el gobierno de Estados Unidos. Consultado el 2020-04-08.. .
  22. Community Awards in Support of Diversity and Inclusion Announced for 2018 Internet2 Technology Exchange. Consultado el 2020-04-07.. .
  23. Unaaldía organiza su primer evento de ciberseguridad UAD360. Consultado el 2020-04-07.. .
  24. CNET en Español celebra a los latinos más influyentes en la industria de la tecnología. Consultado el 2020-04-08.. .
  25. Quiénes son los 20 latinos más influyentes en tecnología en EEUU. Consultado el 2020-04-07.. .
  26. Los 20 latinos más influyentes en Silicon Valley. Consultado el 2020-04-07.. .
  27. Estudios: 20 latinos influyentes en el mundo de la tecnología. Consultado el 2020-04-08.. .

Kanpo estekak aldatu