Amnistia Internazionala

Amnistia Internazionala[1] (ingelesez: Amnesty International) edo AI, giza eskubideetan oinarritutako nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea da, Londresen (Ingalaterra) 1961ean sortutakoa eta egoitza bertan duena. Peter Benenson abokatuak sortu zuen, "Atxilotu ahaztuak" (The Forgotten Prisoners) eta "Amnistiaren aldeko errekurtsoa" izenekin The Observer egunkari britainiarraren lehen orrialdean argitaratu zituen artikuluen eraginez.[2] Bere helburua "giza eskubideen zapalketa saihesteko eta desagerrarazteko ekintzak egitea da, gai horren inguruko ikerketa ahalbidetzea eta eskubideak urratuta dituztenentzat justizia eskatuz."[3] Erakundeak adierazitako misioa "pertsona bakoitzak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta giza eskubideen nazioarteko beste tresnetan jasotako giza eskubide guztiak baliatzeko mundu baten aldeko kanpaina" egitea da.[4] Erakundeak dio hamar milioi kide eta laguntzaile baino gehiago dituela munduan zehar, 150 herrialde eta lurralde baino gehiagotan, giza eskubideen aurkako urraketarekin amaitzeko eta preso politikoen askatasuna ziurtatzeko kanpaina eginaz.[5]

Amnistia Internazionala
Val més encendre una espelma que maleir per sempre la foscor, Mieux vaut allumer une bougie que maudire les ténèbres, Better to light a candle than curse the darkness, Es ist besser, eine Kerze anzuzünden, als die Dunkelheit zu verfluchen eta ان تشعل شمعة خير من ان تلعن الظلام
Datuak
Izen ofiziala
Amnesty International
Motagarapenerako gobernuz kanpoko erakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaCampaign to Stop Killer Robots (en) Itzuli
Kide kopurua7.000.000 (2023)
Eskumendekoak
Agintea
Idazkari orokorraAgnès Callamard
Egoitza nagusi
Ekonomia
Diru-sarrerak309.000.000 € (2018)
Historia
Sorrera1961eko maiatzaren 28a
Sortzailea
SorlekuaErresuma Batua
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: amnesty Twitter: amnesty Instagram: amnesty Youtube: UCREPamP892LJnJfJNWYKfPQ Edit the value on Wikidata

1977an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, torturaren aurkako kanpainagatik. Nazioartean giza eskubideen alde lanean ari diren taldeen artean ezagunenetakoa da, eta borroka horren oinarriak ezartzeko orduan aitzindaria. Heriotza zigorraren kontra ere egiten du lan.[6]

Urtero txostena argitaratzen dan AIren izenean munduan zehar giza eskubideen kontuak nola dauden laburbiltzeko. Amnnistia Internazionaleko urteroko txosten horretaz gain, beste txosten batzuk ere egiten dituzte.[6]

Munduko hainbat estatutan lanean ari diren AIko taldeek beste estatuetako kasuez arduratzen dira eta ez haiek kokatuta dauden estatuetako kasuez. Horrela kanpotik bakarrik lor daitekeen ikuspegia lortu nahi da, bazkideen arteko gatazkak saihestuz. 1980ko hamarkadan, bere idazkari nagusia Thomas Hammarberg zen, 1990eko hamarkadan Pierre Sanéren, eta 2000ko hamarkadan Irene Khanek zuzendu zuen, 2010eko hamarkadan Salil Shettyk, eta 2021eko martxotik aurrera Agnes Callamard frantziarra dago postu horretan.[7]

Historia aldatu

1960ko hamarkada aldatu

Amnistia Internazionala Londresen 1961eko uztailean sortu zuen Peter Benenson abokatu ingelesak, lehenago Erresuma Batuko Justiziaren lege erreformako erakundearen kide fundatzaile izan zenak.[8] Benensonek bere lagun Louis Blom-Cooperren eragina izan zuen, preso politikoen kanpaina zuzendu zuenean.[9] Benensonek berak dioenaren arabera, 1960ko azaroaren 19an Londresko metroan zihoala irakurri zuenen, Portugalen zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zietela Coimbrako bi ikasle portugaldarri "askatasunaren aldeko brindis bat edan izana" egotzita.[10] Ikertzaileek ez dute sekula aurkitu ustezko egunkariko artikulua. 1960an, António de Oliveira Salazarren Estado Novo gobernua zegoen agintean Portugalen.[11] Gobernua izaera autoritariokoa zen eta biziki antikomunista, estatuaren etsaiak portugaldarraren aurkako gisa zapaltzen zituena. "Atxilotu ahaztuak" egunkariko artikulu esanguratsuan, geroago Benensonek honela deskribatu zuen bere erreakzioa: “Ireki zure egunkaria asteko edozein egunetan eta nonbaiteko istorio bat aurkituko duzu norbait espetxeratu, torturatu edo exekutatu dutelako, bere iritziak edo erlijioa gobernuarentzat onartezinak direlako... Egunkariaren irakurleak ezintasun sentsazio gaiztoa sentitzen du. Hala ere, nazka-sentsazio horiek ekintza komunetan elkartuko balira, zerbait eraginkorra egin liteke.”[12]

Benensonek bere lagun Eric Bakerrekin lan egin zuen. Baker “Lagunen Erlijio Elkarte”ko kidea zen, “Armagabetze nuklearraren aldeko Britainia Handiko Kanpaina” finantzatzen zuen, eta “Quaker Bakea eta Lekuko Soziala” elkartearen buru zen.[13] Bere oroitzapenetan, Benensonek "proiektua abiaraztearen kide bezala deskribatu zuen". Beste idazle, akademiko eta abokatu batzuekin, The Observer egunkariko zuzendariarengana jo zuten, eta hark 1961eko maiatzaren 28an Benensonen "Atxilotu ahaztuak" artikulua argitaratu zuen. Artikuluak irakurleen arreta piztu zuen, "atxilotu, torturatu edo exekutatuak zirelako, zuten iritziek beraien gobernuentzat onartezinak zirelako", edo beste modu batean esanda, gobernuek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren (UDHR) 18. eta 19. artikuluak urratzen zituztelako. Artikuluak bortxaketa horiek deskribatzen zituen, maila globalean, murrizketa hauen testuinguruan: prentsa askatasunetik oposizio politikora. Horrek "Amnistiaren aldeko deia, 1961" jarri zuen martxan. Helburua zen iritzi publikoa azkar eta zabal mobilizatzea, Benensonek "Kontzientziaren atxilotuak" izendatu zituen pertsona horien defentsan.[14]

 
Peter Benenson, Amnistia Internationalaren sortzailea. Britainia Handiko GC & CSrentzat lan egin zuen Bigarren Mundu Gerran.

"Amnistiaren aldeko deia" nazioarteko egunkari askok berrargitaratu zuten. Urte berean, Benensonek liburu bat argitaratu zuen, “1961eko jazarpena”, Benenson eta Bakerrek ikertu eta bildutako bederatzi kontzientzia-presoren kasuak zehazten zituena (Maurice Audin, Ashton Jones, Agostinho Neto, Patrick Duncan, Olga Ivinskaia, Luis Taruc, Constantin Noica, Antonio Amat eta Hu Feng). 1961eko uztailean, liderrek erabaki zuten apelazioa erakunde iraunkor baten oinarria izango zela, Amnistia, eta Londresen egin zuten lehen bilera. Benensonek ziurtatu zuen hiru alderdi politiko nagusiak ordezkatuta zeudela, Alderdi Laboristako, Alderdi Kontserbadoreko eta Alderdi Liberaleko parlamentariak izendatuz. 1962ko irailaren 30ean “Amnistia Internazionala” (Amnesty International) izendatu zuten ofizialki. "Amnistiaren aldeko deia, 1961" eta 1962ko irailaren artean, erakundea "Amnistia" bezala ezagutua izan zen.[15]

Dei labur bat bezala hasi zena, laster nazioarteko mugimendu iraunkor bat bilakatu zen, euren iritziak indarkeriarik gabe adierazteagatik preso zeudenak babesten lan eginaz, eta mundu osoan UDHRren 18. eta 19. artikuluak onartzea lortzeko. Hasieratik egon ziren ikerketa eta kanpaina Amnistia Internazionalaren lanean. Kontzientzia presoei buruzko informazioa jasotzeko liburutegi bat sortu zen, eta herriko taldeen "HIRU" izeneko sare bat martxan jarri zen. Talde bakoitzak hiru presoren alde lan egiten zuen, orduan munduko hiru eskualde ideologiko nagusietako bana: komunista, kapitalista eta garapen bidean zeudenak. [16]

1960ko hamarkadaren erdialdera, Amnistia Internazionalaren presentzia globala gero eta handiagoa zen, eta Nazioarteko Idazkaritza eta Nazioarteko Batzorde Exekutiboa sortu ziren AIko erakunde nazionalak kudeatzeko, "Sailak" izenekoak, hainbat herrialdetan garatuak dagoeneko. Garai hartan Britainia Handiko gobernuak ezkutuan lagundu zuten. Nazioarteko mugimendua bere oinarrizko printzipio eta tekniketan adosten hasi zen. Esaterako, Nelson Mandelak bezala indarkeriaren alde egin zuten presoak onartu edo ez hartzeak, aho batez adostu zen atxilotuei «Kontzientziaren atxilotua» izena ezin ziela eman.[17] Liburutegiaren eta taldeen lanaren gain, AIren jarduerak hedatzen ari ziren presoen familiei lagunduz, behatzaileak epaiketetara bidaliz, gobernuei ordezkaritzak eskainiz, eta presoei asiloa edo atzerrian enplegua aurkituz. Erakundearen jarduera eta eragina gero eta handiagoa zen gobernu arteko erakundeen barruan; horrela, hamarkada amaitu baino lehen Nazio Batuek, Europako Kontseiluak eta UNESCOk kontsultore estatutua emango zioten.[18]

 
AIrek egoitza Ottavan, Ontario, Kanada.

1966an, Benensonek susmatu zuen Britainia Handiko gobernuak AIren aldeko langile batzuekin elkarlanean Adenen britainiar ankerkeriari buruzko txostena ezabatu zuela.[19] Bere lankide asko Amnistia iraultzeko britainiar inteligentziaren konspirazio baten parte zirela susmatzen hasi zen, baina ezin izan zuen AIko beste inor konbentzitu. Geroago urte berean, salaketa gehiago egon ziren, AEBetako Gobernuak Seán MacBride Irlandako Atzerri ministro ohia eta AIren lehen presidentea Inteligentzia Agentziaren finantzaketa operazio batean parte hartu zuela jakinarazi zuenean. MacBridek ukatu egin zuen finantzaketaren berri zekienik, baina Benenson konbentzitu zen MacBride CIAren sare bateko kide zela. Benensonek AIren presidente izateari utzi zion, zerbitzu sekretuek infiltratuak zituztelakoan, eta esan zuen ezin zela gehiago bizi horrelako jarduerak onartzen ziren herrialde batean.[20]

1970eko hamarkada aldatu

1970eko hamarkadan, Seán MacBridek eta Martin Ennalsek gidatu zuten Amnistia Internazionala. Kontzientzia presoen alde lanean jarraitzen zuen bitartean, AIren eskumenak zabaldu egin ziren "bidezko epaiketa" eta epaiketarik gabeko atxiloketa luzearen aurkako oposizioa (DEGAN 9. artikulua), eta bereziki presoen torturaren aurka (DEGUE 5. artikulua) lana eginez. AIk uste zuen gobernuek presoen torturaren oinarrian dauden arrazoiak informazioa eskuratzea, eta oposizioa zapaltzea izua erabiliz zirela, edo biak. Era berean, kezkagarria zen superpotentziek tortura metodo, ekipamendu eta irakaskuntza sofistikatuagoak "bezero estatuetara" esportatzea, adibidez Estatu Batuek CIAren jarduera batzuen bitartez.[21]

Amnistia Internazionalak tortura salaketak iraunkorrenak ziruditen herrialdeetako txostenak bildu ondoren, torturari buruzko nazioarteko konferentzia bat antolatu zuen. Iritzi publikoan eragin nahi izan zuen gobernu nazionalei presio egiteko "Torturaren Abolizioaren" kanpaina bat antolatuz, hainbat urtez luzatu zena.[22]

AIn 1969an 15.000 kide izatetik 1979rako 200.000 izatera igaro ziren. Baliabideen hazkunde horrek bere programa zabaltzea ahalbidetu zuen, «kartzela harresietatik kanpo», «desagerpenak», heriotza-zigorra eta errefuxiatuen eskubideen inguruko lanak eginaz. Teknika berri bat, "Premiazko Ekintza", bazkideak azkar martxan jartzera bideratua izan zen. Lehena 1973ko martxoaren 19an eman zuten, arrazoi politikoengatik atxilotutako Luiz Basilio Rossi brasildar akademikoaren alde.[22]

 
AIko Japoniako adarra, 2014ko maiatzean.

Gobernu arteko mailan Amnistia Internazionalak presoak tratatzeko NBEren Gutxieneko Arau estandarrak eta indarrean dauden hitzarmen humanitarioak aplikatzearen alde egin zuen. 1976an NBEren Giza Eskubideei buruzko bi Itunak berrestea lortu zuen, eta tratu txarrak praktikatzea debekatzen zuten tresna eta xedapen osagarriak lortzeko funtsezkoa izan zen. 1972an Giza Eskubideen Amerika arteko Batzordean kontsulta-statusa eman zitzaion.[23]

1976an, AIko Britainia Handiko Sailak “Polizia sekretuaren pilotak” (The Secret Policeman's Balls) seriea izenez ezagutzen ziren diru-bilketa ekitaldi sorta bat hasi zuen. Hasieran Londresen antolatu ziren komedia gala gisa, The Daily Telegraph egunkariak "komediaren mundu britainiarren crème de la crème" deitu zuena, bertan Monty Python komedia taldeko kideak parte hartuz, eta geroago rock musikari garrantzitsuenen emanaldiak antolatu zuten. Seriea John Cleese Monty Python-eko ikasle ohiak eta Martin Lewis aisialdi-industriako zuzendariak sortu eta garatu zuten AIko langile Peter Luff-ekin, eta ondoren, Peter Walker-ekin. Cleese, Lewis eta Luff elkarrekin aritu ziren lehenengo bi saioetan (1976 eta 1977). Halaber, Cleese, Lewis eta Walker elkarrekin aritu ziren 1979ko eta 1981eko saioetan.[23]

Amnistia Internazionalari 1977ko Bakearen Nobel Saria eman zioten «torturaren aurka giza duintasunaren defentsagatik» eta Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Alorreko Saria 1978an.[24]

1980ko hamarkada aldatu

 
Faroe Uharteek 1986an ateratako zigilua.

1980rako, AI gobernuen kritika gehiago jasotzen ari zen. Sobietar Batasunak salatu zuen AIk espioitza egiten zuela, Marokoko Gobernuak lege-hausleen defendatzaile zela salatu zuen, eta Argentinako Gobernuak debekatu egin zuen AIren 1983ko urteko txostena.v1980ko hamarkadan, AIk torturaren aurkako kanpainak egiten jarraitu zuen, eta kontzientzia atxilotuen alde. Bestalde, gai berriak sortu ziren, hala nola judizioz kanpoko hilketak, militarrak, segurtasun eta poliziaren transferentziak, hilketa politikoak eta desagerpenak.[25]

Hamarkadaren amaiera aldera, gero eta handiagoa zen mundu osoan errefuxiatu kopurua ardatz bilakatu zen AIrentzat. Garai hartako munduko errefuxiatu asko gerren eta goseteen lekuz aldatzera behartuta egon zirenez, bere agindua betez AIk saihestu nahi zituen giza eskubideen urraketen ondorioz, ihes egitera behartutakoengan zentratu zen. Hark argudiatu zuen asilo-eskatzaileen sarrera-murrizketa berrietan sakondu ordez, gobernuek jendea erbestera behartzen zuten giza eskubideen urraketei aurre egin behar zietela.[25]

1990eko hamarkada aldatu

1990eko hamarkadan, Amnistia hazten joan zen, 150 herrialde eta lurralde baino gehiagotan zazpi milioitik gora kide izan arte, Pierre Sané Senegalgo idazkari nagusia buru zela.[5] AIk hainbat gai eta munduko gertakarien inguruan lanean jarraitu zuen. Esaterako, Hegoafrikako taldeak 1992an batu ziren eta Pierre Sanéren bisita antolatu zuten apartheid-aren gobernuarekin biltzeko, poliziaren gehiegikeria salatuz, Afrikako Aintzira Handien eskualderako arma salmentaren amaiera eskatzeko, eta heriotza zigorraren indargabetzearen inguruko ikerketa bat bultzatzeko. Hain zuzen ere, AIk arreta jarri zuen talde zehatz batzuen aurka egindako urraketen inguruan, besteak beste, errefuxiatuak, arraza/etniak/gutxiengo erlijiosoak, emakumeak eta exekutatu edo heriotza-korridorean zeudenak. Heriotza zigorraren txostena “Estatuak hitzen duenean” eta "Giza Eskubideak Emakumeen Eskubideak dira" kanpainak funtsezko ekintzak izan ziren azken bi gai hauetarako.[26]

1990eko hamarkadan, Amnistia Internazionalak erreakzionatu behar izan zuen Angolan, Ekialdeko Timorren, Persiar Golkoan, Ruandan eta Jugoslavia ohian gatazka armatuak ugaritu zirenean, eta ondorioz gertatutako giza eskubideen urraketen aurrean. AIk ez zuen jarrerarik hartu gatazka armatu horietan kanpoko esku-hartze militarren alde edo aurka egiteko. Ez zuen ukatu indarraren erabilera, ezta indar hilgarria ere, ezta engaiatuei armak uzteko eskatu ere. Horren ordez, kanpoko esku-hartzearen eta nazioarteko ekintzaren selektibitatearen atzean dauden motiboak zalantzan jarri zituen, tropak bidali zituztenen interes estrategikoei dagokienez. Giza eskubideen arazoak giza eskubideen hondamendi bihur ez daitezen neurriak hartu behar zirela argudiatu zuen, eta bai esku hartzeak zein ekintzarik ezak nazioarteko komunitatearen porrota adierazten zutela.[27]

 
Salil Shetty, Idazkari Nagusia 2010 eta 2018 artean.

1995ean, AIk sustatu nahi zuenean Shell Oil Company Ken Saro-Wiwa ingurumenaren eta giza eskubideen aldeko ekintzaile baten exekuzioan nola parte hartu zuen Nigerian, geldiarazi egin zuten. Egunkariek eta publizitate-enpresek uko egin zioten AIren iragarkiak kaleratzeari, Shell Oil haien bezeroa ere bazelako. Shell-en argudio nagusia zen petrolioa zulatzen ari zela jada giza eskubideak urratzen zituen eta giza eskubideen politikak betearazteko modurik ez zuen herrialde batean. AI sortzen saiatzen ari zen burrunbari aurre egiteko, berehala ezagutarazi zuen Shell Nigeriako bizitza orokorra hobetzen nola laguntzen ari zen. Salil Shetty, AIren zuzendariak esan zuenez, "sare sozialek hiritar globalaren ideia berriro dinamizatzen dute". James M. Russell ohartu zen komunikabide pribatuen etekinak lortzeko bideak talka egiten zutela, entzun nahi ez zituzten IAko istorioekin.[27]

Amnistia Internazionala proaktiboa izan zen giza eskubideen unibertsaltasunaren onarpenaren alde. “Altxatu, izena eman” kanpainak 50 urte bete zituen DUDBn. Hamahiru milioi konpromiso bildu ziren laguntzeko, eta Decl musika kontzertua egin zen Parisen 1998ko abenduan (Giza Eskubideen Eguna). Gobernu arteko mailan, AIk Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioaren (1993an sortua) eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren (2002an sortua) sorreraren alde agertu zen.[15]

2000ko hamarkada aldatu

2000. urtearen ondoren, AIren arreta nagusia globalizaziora eta 2001eko irailaren 11ko AEBetan izandako atentatuen erreakziora jo zuen. Globalizazioaren gaiak aldaketa handia eragin zuen AIren politikan, bere lan-esparrua zabaldu egin baitzen eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak barne hartuz, iraganean lantzeari uko egin zion arloak hain zuzen. AIk aldaketa hori garrantzitsua zela uste zuen, ez soilik eskubideen zatiezintasunaren printzipioari sinesgarritasuna emateko, baizik eta globalizazioaren ondorioz multinazionalen boterea gero eta handiagoa zela, ondorioz estatu-nazio asko ahulduz.[28]

Bestalde, irailaren 11ko atentatuen ostean, AIko idazkari nagusi berriak, Irene Khan-ek, jakinarazi zuen AEBko gobernuko goi kargu batek AIko ordezkariei esan ziela: "Zuen eginkizuna erori egin zen New Yorkeko Dorre Bikien erorketarekin". Erasoen ondorengo urteetan, zenbaiten ustez, aurreko hamarkadetan giza eskubideen aldeko erakundeek lortutako irabaziak hondatu egin ziren.[29] AIk argudiatu zuen giza eskubideak guztion segurtasunaren oinarria zirela, ez horren oztopoa. Halaber, kritika berriak zuzenean George Bushen administraziotik eta The Washington Post egunkaritik egin ziren, Khanek 2005ean AEBetako gobernuak Guantanamoko (Kuba) atxilotzeko instalazioa sobietar gulag batekin parekatu zuenean.[30][31]

Hamarkada berriaren lehen erdian, AIk arreta jarri zuen emakumeen aurkako indarkeriari, munduko arma-merkataritzaren kontrolari, NBEren eraginkortasunaren inguruko kezkari eta torturari amaiera emateko. 2005erako bi milioi kide inguru zituenez, AIk kontzientzia presoen alde lanean jarraitu zuen. 2007an, AIren batzorde exekutiboak erabaki zuen abortatzeko sarbidea onartzea "arrazoizko haurdunaldi-mugetan... emakumeentzat bortxaketa, intzestua edo indarkeria kasuetan, edo haurdunaldiak amaren bizitza edo osasuna arriskuan jartzen zituenean".[32]

Bestalde, AIk jakinarazi zuen Irakeko Gerrari buruz, 2008ko martxoan azken hilabeteetan Irakeko segurtasun-egoera hobetu zela esan arren, giza eskubideen egoera negargarria zela, 2003an bost urte lehenago gerra hasi eta gero.[33]

2009an berriz, AIk Israeli eta Palestinako Hamas mugimenduari leporatu zien gerra krimenak egin izana Israelek urtarrileko ofentsiban Gazan, Berun Urtua Operazioa deiturikoan, 1.400 palestinar eta 13 israeldar baino gehiago hil zirelako. 117 orrialdeko Amnistiaren txostenak Israelgo indarrei leporatu zien ehunka zibil hiltzea eta milaka etxe zentzugabe suntsitzea. AIk Israelgo soldaduek palestinar zibilak giza-ezkutu gisa erabiltzen zituzten froga aurkitu zuen. Ondoren, Nazio Batuen Erakundearen Gazako Gatazkaren inguruko gertaerak bilatzeko misioa burutu zen; AIk adierazi zuen bere aurkikuntzak bat zetozela beraren eremuko ikerketarekin, eta misioaren gomendioak betetzeko berehala jarduteko eskatu zion NBEri.[34]

2010eko hamarkada aldatu

2014ko abuztuan, Michael Brownen poliziaren tiroketa hilgarriagatik protestan zeuden jendeak piztutako manifestazioen harira, armarik gabeko 18 urteko gazte batek polizia bati eraso egin eta gero atxiloketari aurre egin zionean, tiro egin zuen ofizialak. AIk giza eskubideen aldeko aktibisten 13 laguneko kontingente bat bidali zuen funtzionarioekin bilerak egitera eta baita tokiko ekintzaileak indarkeriarik gabeko protesta metodoetan trebatzera ere.[35]

2016ko otsailean, AIk bere urteko txostenean dio gobernuek begiak itxi egiten zituztela gerra krimenen aurrean, eta adierazpen askatasuna urratzen zuten legeak onartzen zituztela. Hainbat tokietan, hots, Txinak, Egiptok, Etiopiak, Indiak, Iranek, Thailandiak eta Turkiak errepresio handiak egin zituzten 2016ko ekainean. Halaber, AIk Nazio Batuei eskatu zion Saudi Arabiari "berehala bertan behera uzteko" Yemen, gatazkan milaka zibil ilegalki hil eta zauritu zituelako".[36]

AI-k 2016 urteko txostena argitaratu zuen 2017ko otsailean, nabarmenduz Siriako Gerra Zibila, Darfurko Gerran arma kimikoen erabilera, eta Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak dronen gerraren hedapena. 2017ko uztailean, Turkiako Poliziak giza eskubideen aldeko 10 ekintzaile atxilotu zituela Istanbulek salatu zuen, kurdu eta ezkerreko militanteei laguntzea egotzita. Era berean, AIk Arma Nuklearraren Debekuari buruzko NBEren ituna onartzen zuen.[37]

2018ko urrian, AIk Nigeriako segurtasun indarrak atxilotzeko eta epaitzeko eskatu zuen, manifestari xiien aurka gehiegizko indarra erabili zutela esanez Abuja (Nigeria) inguruko prozesio erlijioso baketsu batean. Gutxienez 45 hildako eta 122 zauritu egon ziren ekitaldian. Era berean, AIk jakinarazi zuen eskubideen aldeko 19 ekintzaile eta abokatu edo gehiago atxilotu zituela Egiptok. Eta 2018ko abenduan, AIk irmoki gaitzetsi zuen Ihar Hershankou eta Siamion Berazhnoyren exekuzioa Bielorrusian. NBEren Giza Eskubideen Batzordeak atzerapena eskatu arren fusilatu zituzten.[38]

2019ko otsailean, AIren zuzendaritza taldeak dimisioa ematea eskaini zuen txosten independente batek laneko jazarpenaren "kultura toxikoa" deitua aurkitu zuelako, jazarpen, sexismo eta arrazakeriaren frogak aurkitu ostean, suizidioak ikertzeko eskatu ostean. Bestalde, 2019ko apirilean, AIk ohartarazi zuen Estatu Batuetara estraditatuz gero, Julian Assange WikiLeaks-eko sortzaileak "giza eskubideen urraketa larriak izateko arriskua" izango zuela.[39]

Bestalde, 2019ko apirilean, manifestariek AIren Londresko bulegoetako harrera okupatu zuten, Turkian Kurdistango Langileen Alderdiko kide fundatzaile bat, Abdullah Öcalan, espetxeratu izanaren aurka. AIren aurkako jarduna ez zelako ikusi egin zuten protesta.[40]

2020ko hamarkada aldatu

 
Ekintza eguna Emakumeen 100. Nazioarteko Egunaren harira 2011an Alemanian.

2020ko abuztuan, AIk kezka agertu zuen "protestatzaile baketsuen tortura hedatua" Bielorrusian eta atxilotuei emandako tratuari buruz. Era berean, erakundeak zalatu zuen 2020ko lehen sei hilabeteetan Nigeria iparraldeko landa-komunitateetan bidelapurren ondorioz 1.100 pertsona baino gehiago hil zirela. Halaber, AIk Angolako Poliziak nerabeen hilketa "gehiegizko" eta "legez kanpoko" deitutakoa ikertu zuen.[41]

2020ko azaroan, AIk jakinarazi zuen 54 pertsona (gehienak Amhara emakumeak eta haurrak eta adinekoak) OLFk Etiopiako Gawa Qanqa herrian hil zituela. Eta 2021eko ekainean, AIk Txinako Gobernuari leporatu zion Xinjiang-eko uiguarren aurka gizateriaren aurkako krimenak egitea.[42]

2022ko otsailean, AIk Israeli palestinarren aurkako apartheid delitua egitea leporatu zion. AIren txosten baten arabera, Israelek "palestinarren zapalkuntza eta domeinurako erregimen instituzionalizatua mantentzen zuen, israeldar juduen mesedetan". Israelgo Atzerri Ministerioak adierazi zuen AI-k "Israelen aurkako gorroto-erakunde ezagunetatik sortzen diren gezurrak, inkoherentziak eta baieztapen oinarrigabeak" saltzen zituela.[43]

2022ko martxoan, Errusiako hedabideen erregulatzaileak AIren errusierazko webgunerako sarbidea blokeatu zuen. Eta apirilean, Errusiak Ukrainako inbasioa hasi eta sei astera, bertako Justizia Ministerioak iragarri zuen AIren eta nazioarteko beste 14 erakunde ezagunen bulegoak itxita zeudela, «Errusiar legeak urratzeagatik».[44]

Egitura aldatu

Amnistia Internazionala kide boluntarioek osatzen dute neurri handi batean, baina ordaindutako profesional kopuru txiki bat mantentzen du. AI presentzia handia duen herrialdeetan, kideak "Sail" gisa antolatzen dira. Sailek AIren oinarrizko jarduerak koordinatzen dituzte normalean kide kopuru handi batekin, horietako batzuk "talde"tan osatuko direla, eta langile profesional batekin. Bakoitzak zuzendaritza batzordea du. 2019an 63 Sail zeuden mundu osoan. "Egiturak" sail bilakatu nahi duten taldeak. Sail edo egiturarik ez dagoen herrialdeetan, pertsonak "nazioarteko kide" bihur daitezke. Beste bi antolaketa-eredu ere badira: "nazioarteko sareak", gai zehatzak sustatzen dituztenak edo nortasun zehatza dutenak, eta "talde afiliatuak", Saileko taldeen lan bera egiten dutenak baina isolatuta.[45]

Gobernu-organo gorena urtero biltzen den Batzar Orokorra da. Sail bakoitzak bere lehendakaria eta zuzendari exekutiboa bidaltzen ditu BOera. Bestalde, Nazioarteko Batzordea dago, lehendakaria buru duela bederatzi kidek eta Nazioarteko Diruzainak osatzen dutela. NBa BOk aukeratzen du, haren ardura izanik. NBatzordea urtean bi aldiz biltzen da gutxienez, eta praktikan, urtean gutxienez lau aldiz biltzen da aurrez aurre. Batzordearen eta azpibatzordeen beste bilera batzuk bideokonferentzia bidez egiten dira.[45]

Nazioarteko Batzordearen eginkizuna AIren izenean erabakiak hartzea da, Nazioarteko Idazkaritza gobernatzea eskualdeko bulegoak barne, BOk ezarritako estrategia aplikatzea, eta erakundearen estatutuak betetzen direla zaintzea.[45]

Nazioarteko Idazkaritza AIren eguneroko jokabideaz eta arazoez arduratzen da, NBaren zuzendaritzapean. 500 profesional ari dira bertan lanean, idazkari nagusi baten zuzendaritzarekin-. Idazkaritzak hainbat lan-programa garatzen ditu: Nazioarteko Zuzenbidea eta Erakundeak; Ikerketa; Kanpainak; Mobilizazioa; eta Komunikazioak. Bulegoak Londresen daude 1960ko hamarkadaren erdialdetik.[46]

 
2018ko maiatzean atxilotutako Saudiko emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileak askatzeko eskatzen zuen protesta Amsterdamen.

Ongintzazko estatusa aldatu

Erresuma Batuan, AIk bi osagai ditu, ingeleseko legediaren arabera erregistratutako ongintzako erakundeak: AI ongintza  eta AIren Britainia Handiko ongintza saila.[47]

Printzipioak aldatu

Amnistia Internazionalaren oinarrizko printzipioa kontzientzia-presoetan ardaztea da, preso dauden edo indarkeriaren bidez iritzia ematea eragozten dieten pertsonetan. Konpromiso horrekin batera, AIren sorrerako printzipioek auzi politikoetan ez esku hartzea, kasuei buruzko gertakariak biltzea, eta giza eskubideak sustatzeko konpromiso sendoa jasotzen zuten.[48]

Printzipioetan funtsezko gai bat da errepresioaren aurkako borroketan indarkeriara jotzearen alde edo alde isilean egin dezaketen pertsonei dagokienez. AIk ez du epaitzen indarkeriara jotzea justifikatuta dagoen ala ez. Hala ere, AI ez dago indarkeriaren erabilera politikoaren aurka, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, bere hitzaurrean, "tiraniaren eta zapalkuntzaren aurkako matxinadara azken baliabide gisa jotzera behartu dezaketen" egoerak aurreikusten baititu.” Atxilotu bat zigor bat betetzen ari bada indarkeriarekin zerikusia duten jarduerengatik, bidezko epaiketa baten ondoren, AIk ez dio gobernuari eskatuko presoa askatzeko.[48]

AIk ez du ez babesten ez gaitzesten oposizioko talde politikoen indarkeria, AIk ez duen bezala babesten ez gaitzesten gobernuaren politika, oposizioko mugimendu armatuen aurkako borrokan indar militarra erabiltzeagatik. Hala ere, IAk gutxieneko giza arauak babesten ditu, gobernuek eta oposizioko talde armatuek berdin errespetatu beharko lituzketenak. Oposizioko talde batek bere gatibuak torturatu edo hiltzen dituenean, bahituak hartzen dituenean edo apropos eta bidegabeko hilketak egiten dituenean, AIk gehiegikeria horiek gaitzesten ditu.[49]

AIk uste du heriotza-zigorra dela giza eskubideen ukazio behin betikoena, atzeraezina, eta heriotza-zigorraren aurka egiten du kasu guztietan, egindako krimena, gizabanakoaren inguruabarrak edo exekuzio-modua kontuan hartu gabe.[50]

Helburuak aldatu

Amnistia Internazionalaren ikuspegia da munduan pertsona orok dituela Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta giza eskubideen nazioarteko beste arau batzuetan jasotako giza eskubide guztiak.[51]

 
Agnès Callamard, 2021etik AIko presidentea.

Ikuspegi horren bila, AIren misioa da osotasun fisiko eta psikikorako eskubideen, kontzientzia eta adierazpen askatasunaren eta diskriminaziorik ezaren abusu larriak prebenitzera eta amaitzera bideratutako ikerketa eta ekintzak egitea, giza eskubide guztiak sustatzeko egiten duen lanaren barruan (Amnistia Internazionala, Nazioarteko Kontseiluaren 27. bilera, 2005). AIk batez ere gobernuei zuzentzen die, baina baita gobernuz kanpoko erakundeei eta partikularrei buruzko txostenak ere ("estaturik gabeko aktoreak"). Eta funtsezko sei arlo jorratzen ditu:[51]

• Emakumeen, haurren, gutxiengoen eta indigenen eskubideak

• Tortura amaitzea

• Heriotza-zigorra ezabatzea

• Errefuxiatuen eskubideak

• Kontzientzia presoen eskubideak

• Giza duintasunaren babesa.

Helburu zehatz batzuk honako hauek dira: heriotza-zigorra kentzea, exekuzio eta "desagerpen judizial estrak" amaitzea,[52] espetxe-baldintzek nazioarteko giza eskubideen arauak betetzen dituztela bermatzea, preso politiko guztiei epaiketa azkarra eta bidezkoa bermatzea, haur guztiei doako hezkuntza bermatzea mundu osoan, abortua despenalizatzea, justizia-sistemen zigorgabetasunaren aurka borrokatzea, haur-soldaduen errekrutatzea eta erabilera amaitzea, kontzientzia-preso guztiak askatzea, komunitate baztertuentzako eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak sustatzea, giza eskubideen defendatzaileak babestea, tolerantzia erlijiosoa sustatzea, LGTBI eskubideak babestea,[53] tortura eta tratu txarrak geldiaraztea, gatazka armatuetan legez kanpoko delituak geldiaraztea, migratzaileak eta asilo-hartzaileak babestea, eta giza duintasuna babestea. Era berean, mundu osoan prostituzioa despenalizatzearen alde dago.[54]

AIk Amnistia Akademia izeneko doako aplikazio mugikorra jarri zuen martxan 2020ko urrian. Mundu osoko ikasleak sartzen ziren bai online bai offline ikastaroetara. Ikastaro guztiak aplikazioan deskarga daitezke, iOS eta Android gailuetarako.[55]

Giza Eskubideen alde erabiltzen dituzten estrategiak aldatu

  • Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala dokumentua oinarritzat hartuta Estatuei Aldarrikapen horretan dauden Giza Eskubideak urratzen dituzten legeak aldatzeko eskatzen zaie.
  • Giza eskubideen kontrako urraketa baten berri ezagutzen denean, Estatuei kontua konpontzeko eskatzen zaie.
  • Munduan zehar dauden AIko taldeek preso jakin bat edo batzuk babesteko ardura berezia hartzen dute bere baitan. Presoarekin eta bere ingurukoekin harremanak lotzen saiatzen dira, zenbait laguntza bideratuz.[56]
  • Batzuetan presoak giltzapeturik dauzkan Estatuarengana zuzenean jotzen da, telegrama, gutunak-eta bidaliz.
  • Batzuetan Estatuei legeak aldatzeko eskatzen zaie. Heriotza zigorra Zigor Kodeetatik ezabatzeko eskatzen da, esate baterako. Legeak interpretatzeko erak aldatzeko ere eskatzen zaie.
  • Estatu statusa ez daukaten zenbait erakunderi ere, talde armatuak-eta, Giza Eskubideen urraketak saihesteko eskatzen zaie.
  • Giza Eskubide kontuetan, bidegabekeriak publikoki salatzen, publizitatea emanez, Estatuei presioa egiten zaie.[57]
 
Giza Eskubideen aldeko manifestazioa, Amnistia Internazionalak antolatuta Stockholmen, 2015ean.

Herritarren frogen laborategia aldatu

AIk, Krisiei Erantzuteko Programan Ebidentzien Laborategiak kudeatuta, Herritarren Frogen Laborategia sortu zuen "giza eskubideen erakundeei, praktikanteei eta beste batzuei laguntzeko, datu digitalen korronteak hobeto aprobetxatzeko, eta ikerketa modernoak egiteko. Online espazio bat da praktika onenak, sortzen ari diren teknikak eta tresnak partekatzeko ikerketak egiteko, mis- eta dis-informazioari aurre egiteko eta hobeto informatutako publiko bati laguntzeko, hala nola: “HOWTOs, Tools, Case Studies, and Stories, gai hauei buruz: Egiaztapen digitala, Data Science, Remote Sensing, Crowd-Sourcing, Well-Being, eta Digital Security.”[58]

Herrialdeetara begira aldatu

AIk neurriz kanpo informatzen du herrialde demokratiko eta irekiagoei buruz, argudiatuz bere asmoa ez dela munduko giza eskubideen abusuak estatistikoki irudikatzen dituen txosten sorta bat egitea, baizik eta iritzi publikoaren presioa aplikatzea hobekuntzak sustatzeko.[59]

Mendebaldeko gobernu giltzarrien eta Mendebaldekoak ez diren estatu nagusien portaeraren ondorio erakuslea faktore garrantzitsua da. AIko idazkari nagusi ohi batek adierazi zuen bezala, "herrialde askorentzat eta jende askorentzat, Estatu Batuak eredu dira", eta AIren arduradun baten arabera, "herrialde handiek herrialde txikietan dute eragina." Gainera, Gerra Hotzaren amaierarekin, AIk uste zuen Iparraldean giza eskubideak gehiago azpimarratu behar zirela, hegoaldeko kritikoekin sinesgarritasuna hobetzeko, giza eskubideei buruzko gaiei buruz benetan modu globalean informatzeko borondatea erakutsiz.[60]

2012an, Kristyan Benediktok, AIren Erresuma Batuko kanpainaren arduradun nagusiak eta Sirian adituak honakoa aztertu zuen, "herrien oinarrizko eskubide unibertsalak abusatzen dituzten erregimenak" zerrendatuz: Myanmar, Iran, Israel, Ipar Korea eta Sudan. Benedikto kritikatu egin zuten Israel zerrenda labur horretan sartzeagatik, zuen iritzia "bere bisitetatik" soilik jaso zuelako, beste iturri objektiborik gabe.[61]

AIren herrialdeko fokua konpara daitezkeen beste GKE batzuenaren antzekoa da, “Gizakiaren eskubideen zaintza” (Human Rights Watch) delakoaren antzekoa bereziki: 1991 eta 2000 artean, AIk eta HRWk hamar herrialdeetatik zortzi partekatu zituzten beren "lehen hamarretan." Halaber, 1990eko hamarkadan HRWek gehien salatu zituen 10 herrialdeetatik seik "The Economist" eta "Newsweek" aldizkarien zerrendetan ere agertu ziren.[62]

Finantzaketa aldatu

Amnistia Internazionalak, hein handi batean, mundu osoko ordainsari eta dohaintzekin finantzatzen da. Ez omen du gobernuen edo gobernu-erakundeen dohaintzarik onartzen. AIren webgunearen arabera: "Dohaintza pertsonal eta afiliatu gabeko hauek aukera ematen diote AIri gobernu, ideologia politiko, interes ekonomiko edo erlijio guztiekiko erabateko independentzia mantentzeko. Ez dugu gobernu edo alderdi politikoen giza eskubideen ikerketarako funtsik bilatzen, ezta onartzen ere, eta arreta handiz aztertu diren negozioen laguntzak bakarrik onartzen ditugu. Norbanakoen dohaintzetatik lortutako diru-bilketa etikoaren bidez, giza eskubide unibertsal eta zatiezinen defentsan tinko eta hautsiezin irauteko gai gara."[63]

Dena den AIk Erresuma Batuko Nazioarteko Garapenerako Departamentuaren, Europako Batzordearen, AEBetako Estatu Departamentuaren eta beste gobernu batzuen dirulaguntzak jaso ditu azken hamar urteotan.[64]

AIk AEBko Rockefeller Fundazioaren finantziazioa jaso du, baina funts horiek "giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren alde" baino ez dira erabiltzen." Ford Fundaziotik ere dirulaguntza asko jaso ditu urte hauetan.[65]

 
Giza Eskubideen aldeko martxa Tel Aviven (Israel), 2011ko abenduaren 9an, errefuxiatuen aurkako gobernuaren politika salatzeko.

Kritikak eta eztabaidak aldatu

AIri egindako kritiken artean daude, besteak beste, txosten faltsuak argitaratzea, goi mailako langile arrazistak, EBeko gobernuekin ezkutuan lankidetzan aritzea, kudeaketagatik soldata handiegia jasotzea, atzerriko langileen lanpostuak ez babestea, giza eskubideen babesari buruzko zalantzazko aurrekariak dituzten erakundeekin elkartzea, hautaketa alborapena, ideologia- eta kanpo-politikaren alborapena Mendebaldekoak ez diren herrialdeen edo Mendebaldeak babesten dituen herrialdeen aurka, edo talde terroristen partzialtasuna.[66]

2019an bi langilek beren buruaz beste egin ondoren, AIk laneko kultura berrikusi zuen erakundean. Txostenak lan-giro toxikoa aurkitu zuen, bullying eta diskriminazio kasuak barne. Txostenean mundu osoko langile asko AIren aurkako abusu sistemikoez hitz egin zuten.[67]

Gobernu ugarik eta hauen aldekoek AIk bere politikei egindako txostenak kritikatu dituzte, besteak beste, Australia, Txekiar Errepublika, Txina, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Egipto, India, Iran, Israel, Maroko, Qatar, Saudi Arabia, Vietnam, Errusia, Nigeria eta Estatu Batuetakoak. Gobernu hauen ekintzak eta AIrekin kritikoak diren beste gobernu batzuenak izan dira AIk adierazitako giza eskubideen inguruko kezkak.[68]

Sariak eta ohoreak aldatu

1977an, Amnistia Internazionali Bakearen Nobel Saria eman zioten, "askatasunerako, justiziarako eta horrekin batera munduan bakea lortzeko oinarriak bermatzen laguntzeagatik".[69]

1984an, AIk Lau Askatasunen Saria jaso zuen Adierazpen Askatasunaren kategorian.[70]

1991n, AIk Bakearen Urrezko Usoak kazetaritza saria jaso zuen Italiako "Archivio Disarmo" Ikerketa Zentroaren eskutik.[70]

Amnistiaren Kandela aldatu

 
Amnistiaren kandela.

Erakundearen logotipoak "Hobe kandela bat piztea, iluntasuna madarikatzea baino" esaeran inspiratutako bi irudi ezaugarri uztartzen ditu.[71] Kandelak erakundearen ahalegina adierazten du, mundu osoan preso politikoak atxilotuta daudela argitzeko eta presoei bidezko tratua zein askatzeko itxaropena emateko duen konpromisoa. Arantzadun alanbreak bidegabeki kartzelan sartutako pertsonen itxaropen-eza adierazten du.[72]

Logotipoa Diana Redhousek diseinatu zuen 1963an, Amnistiaren lehen Gabonetako postal gisa.[73]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. (Ingelesez) Benenson, Peter. (1961). "The Forgotten Prisoners". The Observer.
  3. (Ingelesez) "Amnesty International's Statute". www.amnesty.org..
  4. (Ingelesez) Wong, Wendy. (2012). Internal Affairs: How the Structure of NGOs Transforms Human Rights. Cornell University Press, 84 or. ISBN 978-0-8014-5079-2. doi:10.7591/j.cttq43kj. JSTOR 10.7591/j.cttq43kj.8...
  5. a b (Ingelesez) "Who we are". Amnesty International.
  6. a b (Ingelesez) Srivastava, Swati. (2022). "Shadowing for Human Rights through Amnesty International", Hybrid Sovereignty in World Politics. Cambridge University Press, 185–228 or. ISBN 978-1-009-20445-3. doi:10.1017/9781009204453.007..
  7. (Ingelesez) "About Amnesty International".. Amnesty International.
  8. (Ingelesez) Childs, Peter; Storry, Mike. (2002). "Amnesty International". Encyclopedia of Contemporary British Culture. London: Routledge, 22–23 or..
  9. (Ingelesez) Linda Rabben. (2001). "AGNI Online: Amnesty International: Myth and Reality ".. agnionline.bu.edu.
  10. (Ingelesez) McKinney, Seamus. (2018). "Sir Louis Blom-Cooper: Campaigning lawyer had strong links with Northern Ireland".. The Irish News.
  11. (Ingelesez) Keane, Elizabeth. (2006). An Irish Statesman and Revolutionary: The Nationalist and Internationalist Politics of Sean MacBride.. I.B. Tauris ISBN 978-1-84511-125-0..
  12. (Ingelesez) Wheeler, Douglas L; Opello, Walter C. (2010). Historical Dictionary of Portugal. Scarecrow Press, xxvi or..
  13. (Ingelesez) Benenson, P.. Memoir.
  14. (Ingelesez) Buchanan, T.. (2002). "The Truth Will Set You Free: The Making of Amnesty International". Journal of Contemporary History. 37 (4), 575–97 or. ISBN doi:10.1177/00220094020370040501. JSTOR 3180761. S2CID 154183908...
  15. a b (Ingelesez) McVeigh, Tracy. (2011). "Amnesty International marks 50 years of fighting for free speech". The Observer. London..
  16. (Ingelesez) Report 1962. Amnesty International.
  17. (Ingelesez) Larsen, Egon. (1979). A flame in barbed wire : the story of Amnesty International (1st American ed.). New York: Norton ISBN 978-0393012132. OCLC 4832507...
  18. (Ingelesez) Sellars, Kirsten. (2009). "Peter Benenson". The Encyclopaedia of Human Rights. New York: Oxford University Press, 162–165 or..
  19. (Ingelesez) "Peter Benenson". The Independent.
  20. (Ingelesez) Power, Jonathan. (1981). Amnesty International, the Human Rights Story. McGraw-Hill ISBN 978-0-07-050597-1..
  21. (Ingelesez) Amnesty International Report 1968-69. Amnesty International.
  22. a b (Ingelesez) Amnesty International Report 1979. Amnesty International.
  23. a b (Ingelesez) Monahan, Mark. (2008). "Hot ticket: The Secret Policeman's Ball at the Royal Albert Hall, London". The Daily Telegraph. UK.
  24. (Ingelesez) "The Nobel Peace Prize 1977 – Presentation Speech". Nobel Prize.
  25. a b (Ingelesez) "Amnesty International is accused of espionage" (PDF). . Archived from the original (PDF).
  26. (Ingelesez) When the State Kills: The Death Penalty Vs. Human Rights. Amnesty International ISBN 978-0862101640..
  27. a b (Ingelesez) Russell, James M.. (2002). "The Ambivalence about the Globalization of Telecommunications: The Story of Amnesty International, Shell Oil Company and Nigeria". Journal of Human Rights. 1 (3), 405–416 or. ISBN doi:10.1080/14754830210156625. S2CID 144174755...
  28. (Ingelesez) "Amnesty International 26th International Council Meeting Media briefing". Amnesty International News Service.
  29. (Ingelesez) Saunders, Joe. (2001). "Revisiting Humanitarian Intervention: Post-September 11". Carnegie Council for Ethics in international Affairs.
  30. (Ingelesez) "Bush says Amnesty report 'absurd'". BBC News.
  31. (Ingelesez) "American Gulag". The Washington Post.
  32. (Ingelesez) Amnesty International Report 2005: the state of the world's human rights. Amnesty International ISBN 978-1-887204-42-2..
  33. (Ingelesez) "Women's Rights" (PDF). . Amnesty International USA.
  34. (Ingelesez) Koutsoukis, Jason. (2009). "Israel used human shields: Amnesty". Melbourne: Fairfax Digital.
  35. (Ingelesez) Smith, Joan. (2010). "Joan Smith: Amnesty shouldn't support men like Moazzam Begg; A prisoner of conscience can turn into an apologist for extremism". The Independent.
  36. (Ingelesez) Phillips, Melanie. (2010). "The human wrongs industry spits out one of its own". The Spectator. UK.
  37. (Ingelesez) "Rights groups: Suspend Saudi Arabia from U.N. Human Rights Council over war crimes". Salon.
  38. (Ingelesez) Luhn, Alec. (2018). "Amnesty International activist abducted, beaten and faced mock-execution in Russia".. The Daily Telegraph.
  39. (Ingelesez) "UK's Labour Party calls for PM to prevent Assange's extradition". Al-Jazeera..
  40. (Ingelesez) Buchanan, Tom. (2002). "'The Truth Will Set You Free': The Making of Amnesty International". Journal of Contemporary History. 37 (4), 575–597 or. ISBN doi:10.1177/00220094020370040501. JSTOR 3180761. S2CID 154183908..
  41. (Ingelesez) "More than 1,100 villagers killed in Nigeria this year: Amnesty". www.aljazeera.com.
  42. (Ingelesez) "Amnesty launches human rights learning app to equip next generation of activists".. Amnesty International.
  43. (Ingelesez) "At least 54 killed in Ethiopia massacre, says Amnesty". The Guardian.
  44. (Ingelesez) "Amnesty's US director: Israel shouldn't be Jewish state, rather 'safe Jewish space' — report". The Times of Israe.
  45. a b c (Ingelesez) "Statute of Amnesty International". Amnesty International.
  46. (Ingelesez) "Amnesty International: Founding, Structure, and Lost Vision". NGO Monitor.
  47. (Ingelesez) "AMNESTY INTERNATIONAL UK SECTION CHARITABLE TRUST, registered charity no. 1051681". Charity Commission for England and Wales.
  48. a b (Ingelesez) Clarke, Anne Marie. (2001). Diplomacy of Conscience: Amnesty International and Changing Human Rights Norms. Princeton University Press ISBN 978-0-691-05743-9..
  49. (Ingelesez) "AI's Focus". Amnesty-volunteer.org..
  50. (Ingelesez) "Death Penalty". www.amnesty.org.
  51. a b (Ingelesez) Nagengast, Carole. (1997). "Women, Minorities, and Indigenous Peoples: Universalism and Cultural Relativity". Southwestern Journal of Anthropology. 53 (3), 349–369 or. ISBN JSTOR 3630958...
  52. (Ingelesez) "Why Amnesty opposes the death penalty without exception". www.amnesty.org.
  53. (Ingelesez) "LGBTI rights". www.amnesty.org.
  54. (Ingelesez) Bolton, Doug. (2015). "Amnesty International backs worldwide decriminalisation of prostitution". The Independent.
  55. (Ingelesez) "Amnesty launches human rights learning app to equip next generation of activists". Amnesty International.
  56. (Ingelesez) Sellars, Kirsten. (2002). The Rise and Rise of Human Rights. Sutton Publishing Ltd ISBN 978-0-7509-2755-0..
  57. (Ingelesez) Hopgood, Stephen. (2006). Keepers of the Flame: Understanding Amnesty International. Cornell University Press ISBN 978-0-8014-4402-9..
  58. (Ingelesez) Power, Jonathan. (1981). Amnesty International: The Human Rights Story. McGraw-Hill ISBN 978-0-08-028902-1..
  59. (Ingelesez) "Colombia: Amnesty International response to Andrés Ballesteros et al.". Wayback Machine, AMR 23/006/2007.
  60. (Ingelesez) Ronand, James; Ramos, Howard; Rodgers, Kathleen. (2005). "Transnational Information Politics: NGO Human Rights Reporting, 1986–2000" (PDF). International Studies Quarterly, 557–587 or..
  61. (Ingelesez) Dysch, Marcus. (2012). "Amnesty International defends official accused of anti-Israel bias". Amnesty International.
  62. (Ingelesez) Peretz, Martin. (2010). "Amnesty International Official Calls Israel A 'Scum State'". The New Republic.
  63. (Ingelesez) "Who finances Amnesty International's work?". Amnesty International.
  64. (Ingelesez) "Amnesty International – INGO Accountability Charter Global Compliance Report 2009, Page 3" (PDF). .
  65. (Ingelesez) Amnesty International Charity Limited Report and financial statements for the year ended 31 March 2011. , 8, Paragraph 10. or..
  66. (Ingelesez) Bernstein, Dennis. (2002). "Interview: Amnesty on Jenin – Dennis Bernstein and Dr. Francis Boyle Discuss the Politics of Human Rights". Covert Action Quarterly.
  67. (Ingelesez) Akram, Sophia. (2023). "Amnesty International accused of gender discrimination by former staff".. openDemocracy..
  68. (Ingelesez) Scott McClellan. (2005). Press Briefing. The White House.
  69. (Ingelesez) "The Nobel Peace Prize 1977". Nobel Foundation.
  70. a b (Ingelesez) "Franklin D. Roosevelt Four Freedoms Awards – Roosevelt Institute". Roosevelt Institute.
  71. (Ingelesez) Airey, David. (2008). "Amnesty International". Logo Design Love.
  72. (Ingelesez) "History – The Meaning of the Amnesty Candle". Amnesty International.
  73. (Ingelesez) Yvonne and Denis Baron. (2007). "Diana Redhouse". Obituary. The Guardian.

Kanpo estekak aldatu