Amaranta Gómez Regalado
Amaranta Gómez Regalado (Juchitán de Zaragoza, Oaxaca, Mexiko, 1977ko azaroaren 7a) gizarte-antropologo eta ekintzaile mexikarra da.
Amaranta Gómez Regalado | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Juchitán de Zaragoza (en) , 1977ko azaroaren 7a (46 urte) |
Herrialdea | Mexiko |
Talde etnikoa | Zapoteka etnia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad Veracruzana (en) |
Tesia | baliorik ez |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea eta antropologoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | México Posible (en) |
Bizitza
aldatu1977an jaio zen. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu zioten, baina muxe gisa identifikatzen du bere burua (zapoteka kulturan, muxe da gizonezko generoa esleitu zaion pertsona, emakumezko genero-rola betetzen duena)[1]. Amaranta izena nerabezaroan erabiltzen hasi zen, Gabriel García Márquezen Cien años de soledad nobela irakurri ondoren[2][3].
19 urte zituela, aktibismoan hasi zen Gunaxhii Guendanabani erakundean, GIBa duten pertsonei laguntzen[3].
2002ko urrian, ezkerreko besoa zauritu zuen auto-istripu batean eta anputatu behar izan zioten[4][3].
25 urte zituela, ospea lortu zuen México Posible alderdiko hautagai gisa 2003ko Kongresu Federalerako hauteskundeetan. Bere plataforma zabalean marihuana eta abortuak deskriminalizatzeko deialdiak zeuden, baina ez zen hautatua izan[5][6].
Gizarte-antropologia ikasi zuen Veracruzeko Unibertsitatean 2011 eta 2016 artean, eta Guendaranaxhii: la comunidad muxe del istmo de Tehuantepec y las relaciones erótico afectivas izeneko lana defendatu zuen[1][3].
2015ean, jaiotza-agirian genero-marka aldatzea lortu zuen, eta horri esker, beste dokumentu ofizialak aldatu zituen[7].
2018an, Amaranta Gómez Regalado ikastetxea ireki zuten Santiagon (Txile)[8].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Peralta Vázquez, Claudia. «“Soy la primera muxe en obtener un título profesional”: Amaranta Gómez» Universo (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Espíndola, Marcela. «Gestando un nombre propio» Artemisa Noticias 2006-07-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-08) (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Máximo, Matías. «Las cien vidas de Amaranta» Anfibia 2017-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mujica, Gustavo. «La tercera posición» Página 12 2006-07-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-01-23) (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Medina, Antonio. «La nueva visibilidad lésbico-gay» Letra S 2003-06-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amaranta Gómez Regalado» WorldOutGames jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-07-21) (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estudiante de la UV cambia legalmente de identidad de género» Plumas libres 2015-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
- ↑ (Ingelesez) Jenner, Frances. «Chile is the home to Latin America’s first transgender school» Chile Herald 2019-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).