Itsasoko Ama Arraun Elkartea

Santurtziko arraun taldea

Itsasoko Ama Arraun Elkartea Santurtziko arraun elkarte beteranoa da, 1967an sortutakoa[1]. "Sotera" da traineru ezagunaren izena. Taldeak palmares luzea dauka, tartean Kontxako Bandera lau aldiz irabaziz eta TKE Liga birritan.

Itsasoko Ama Arraun Elkartea
Sorrera 1967
Herria Euskal Herria Santurtzi, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Iker Salgado
Entrenatzailea Espainia Alexander Esteban
Patroia(k) Espainia Agustín Peña
Euskal Herria Ander Fernandez
Kolorea(k)      morea
Trainerua      Sotera
Palmaresa 4 Kontxako Bandera
2 TKE Liga
1 KAE Liga
5 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
11 Bizkaiko Txapelketa
2024: Kontxa ez
2024 3.a (KAE 1 Liga)
Webgunea www.itsasokoama.net
Santurtzi 2018ko Bilboko Banderan.

XX. mendearen hasieran lortu zituzten santurtziarrek lehenengo garaipenak eta Kontxan ere aritu izan ziren traineru bizkaitar gisa. 1970. hamarkadan "bizkaitarren urrezko aroa" bizi izan zuen. Kaikuren eta Soteraren arteko lehia estuek ikusle andana erakartzen zuten estropadetara[2]. Santurtzik hiru Kontxa eta 4 Espainiako txapelketa irabazi zituen garai hartan[3].

XXI. mendean ligak abiatu zirenean KAE Ligan aritu zen. Sarritan jokatu zituen igoera play-offak baina ez zuen lortzen helburua. 2016an maila galtzear egon zen, baina proiektu berri bati ekin eta lortu zuen TKE Ligara igotzea. Fitxaketa handiak egin eta 2020 eta 2021 artean bi TKE Liga eta Kontxako Bandera berri bat irabazi zituen[4]. 2022an ziklo berri bati ekin zion.

Koloreak

aldatu

Elastikoak eta trainerua moreak dira, hain zuzen ere herriko banderaren kolorea, beste elkarte batzuek erabiltzen dutena, besteak beste Santurtziko futbol taldeak. Halaber, herriko jaietako zapia ere morea da.

Historia

aldatu
 
Santurtziko Arraun Udal Pabiloia.

Hasierako urteak

aldatu

Elkartea 1967ko azaroaren 26an sortu zuten arren Santurtziren historia oso luzea da, izan ere bere lehenengo garaipena 1917koa baita, Abran lorturikoa Nueva Eulalia traineru horiarekin. 20. hamarkadan estropada asko jokatu zituen Portugalete aldean, 1921koa eta 1930koa irabaziz, eta ondoren 1933an garaipen berri bat eskuratu zuen. Kontxako Banderan ere aritu zen eta hirugarren postuak lortu zituen 1920 eta 1922an. 1943an Kontxan lorturiko laugarren postuak amaiera eman zion lehenengo garai horri.

Urrezko Aroa

aldatu

1967an elkartea sortu zuten Mamariga auzoko zaindaria zen Itsasoko Amaren izena jarriz, hasiera hartan “Sociedad deportiva “Virgen del  Mar”[1], eta 70. hamarkadako Kaikurekiko lehiak emaitzarik aipagarrienak eman zizkion klubari; 1977 eta 1979an ia bandera guztiak irabazi zituen. Bolada on hori 1985eraino luzatu zen, urte hartan bere azken Kontxako Bandera irabazi baitzuen[3]. Garai haietan famatua egin zen santurtziarren "marea morea" bai eta beraien kantutxoa ere: Sotera es la trainera que quita el hipo a Euskadi entera[5].

 
Santurtzi 2013ko Santanderko Banderan.

2003an Liga sistema eratu zeneatik KAE Ligan aritu izan da oraintsu arte. 2010. urteko Liga irabazi bazuen ere, ez zuen lortu TKE Ligara igotzerik. 2012an ere play-offa jokatu zuen baina ezin izan zuen mailaz igo. 2013an 3. postuan gelditu zen.

2014ko martxoaren 23an Deustuko "Bilba" memorialean hartu zuen parte eta hau izan zen datuen arabera Santurtziko traineruak jokaturiko milagarren estropada. Urtea ordea ez da batere ona izan eta azken urteetan Ligaren buruan ibili ondoren aurten zortzigarren postu apala lortu zuen. 2015ean eta 2016an hamargarren egin zuen. 2016an maila galtzea tokatu zitzaion arren, B Liga irabazi zuen Oiartzunek traineru ezin osatu eta A Ligan gelditu zen.

2017an klubaren 50. urteurrena ospatu dute. Urtarrilean KAE 1 edo KAE 2 Ligan egongo zen jakin gabe fitxaje handiak egin zituen, Iker Zabala entrenatzailea eta Asier Zurinaga patroia besteak beste. Azkenean Oiartzunek trainerurik ezin atera eta KAE 1 Ligan aritzeko aukera izan zuen. Denboraldiko lehenengo estropada irabazi zuen eta azkenean KAE Ligako bigarren postua eskuratuz play-offetarako sailkatu zen. Play-offetan traineru onena izan zen eta TKE Ligara igotzea lortu zuen bere historian lehen aldiz[6].

TKE Ligan

aldatu

2018 denboraldia bikain hasi zuen, aurreneko lau estropadatan ohorezko txandan aritzeraino. Azkenean bosgarren postuan amaitu zuen denboraldia. Kontxako Bandera jokatzeko ere sailkatu zen 23 urteren ondoren eta seigarren egin zuen. 2019. urtean puntan kokatu zen. Juan Mari Lujanbio eta Cristian Garma patroiak fitxatu ditu eta arraunlari bloke sendoa osatu zuen. TKE Ligako banderak irabazteaz gain Espainiako Txapelketa eskuratu zuen 34 urte eta gero[7]. Kontxako Banderan eta TKE Ligan hirugarren postuan gelditu zen. 2020. urtean Asier Zurinagaren gidaritzapean TKE Liga irabaztea lortu zuen[8].

2021 denboraldia bikaina egin zuen, batel eta trainerilletan titulu guztiak irabazi baitzituen, Bizkaikoak, Euskadikoak eta Espainiakoak. Denboraldiaren amaieran bigarren TKE Liga eta Kontxako Bandera berri bat etorri ziren, azken garaipenetik 36 urtetara[4]. Denboraldia ezin hobea izan bazen ere diru arazo larriak azaldu ziren eta Iker Zabala entrenatzaileak eta hainbat arraunlarik kluba utzi zuten. Zuzendaritza ere berria sartu zen. Urte zaila espero zen baina azken estropadan TKE Ligan mantentzea lortu zuen. Urte kaxkarra borobiltzeko, deskuido baten ondorioz Kontxako Banderan aritzeko izenemate epea pasatu egin zitzaion. Antolakuntzak ez zuen parte hartze eskaera onartu eta horrela azken garaileak ezin izan zuen titulua defendatu.

2023an arazo handiak izan ditu Ligan, itxura txarreko hainbat istilu ere bai, eta 11. eginez jaitsiera play-offak jokatu zituen. Maila galdu zuen eta KAE Ligara jaitsi zen[9]. Hurrengo urtean hirugarren egin zuen ligan, baina bigarren izan zen Zumaiak play-offetarako izenik eman ez zuenez Santurtzik joatu zituen play-offak.

Palmaresa

aldatu
  • Txapelduna (4): 1977, 1979, 1985 eta 2021.
  • Bigarrena (4): 1980 eta 1984.
  • Hirugarrena (6): 1920, 1922, 1976, 1988, 2019 eta 2020.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (1): 2021.
  • Sailkatua (17): 1976, 1977, 1979, 1980, 1981, 1982, 1984, 1985, 1988, 1989, 1990, 1991, 1995, 2018, 2019, 2020 eta 2021.
  • Txapelduna (5): 1977, 1979, 1980, 1985 eta 2019.
  • Bigarrena (1): 1978.
  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 1979 eta 1981.
  • Txapelduna (11): 1979, 1981, 1983, 1984, 1985, 1987, 1989, 1992, 1995, 2020 eta 2021.

Estropada zaharrak

aldatu

Aro modernoko estropadak

aldatu
Handiak Nerbioiko Sari Handia (3): 1976, 1977 eta 1979.
El Corte Ingles Bandera (6): 1976, 1977, 1979, 1989, 2020 eta 2021.
* Bizkaitarren Promozio Bandera (4): 1991, 1992, 1995, 1998
Zarauzko Ikurrina (4): 1979, 1980, 1981 eta 1985.
Etxekoa Santurtziko Bandera (6): 1983, 1985, 2002, 2010, 2017, 2021.
Bizkaian Getxoko Bandera (3): 1979, 1987, 1988.
Bilbo Hiriko Bandera (3): 1979, 2005, 2010.
Euskadiko Jokoak (1): 1981.
Portugaleteko Bandera (5): 1986, 1987, 1989, 1996, 2000.
Erandioko Bandera (6): 1988, 1989, 1993, 1994, 1998, 1999.
Bizkaiko Diputazioaren Bandera (1): 1989.
Lekeitio-Ondarroa Trabesia (1): 1990.
Ondarroako Bandera (1): 1993.
Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1994.
Ibilaldia Bandera (1): 1995.
Sestaoko Bandera (2): 1995, 2019.
Nerbioiaren jeitsiera (1): 1996.
Bermeoko Bandera (3): 1999, 2020, 2021.
Bilba Memoriala (Deustu) (3): 2002, 2018, 2019.
Bizkaitarren BBK Saria (1): 2005.
Areetako Bandera (1): 2005.
Ambilamp Bandera (1): 2009.
Lekeitioko Bandera (3): 2010, 2019, 2021.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2011.
Gorlizko badia Bandera (1): 2024.
Gipuzkoan Zumaiako Bandera (1): 1994.
Hondarribiako Promozio Bandera (2): 2000, 2005.
Hernaniko Bandera (1): 2000.
Orioko Bisiguaren Eguna (2): 2010, 2017.
Pasaiako Bandera (1): 2013.
Donostiarra Bandera (1): 2013.
Mutrikuko Bandera (1): 2018.
Pasaiako erlojupeko traineru estropada (1): 2019.
Hondarribiko Bandera (1): 2020.
Orioko Bandera (1): 2021.
Lapurdin Baionako Bandera (1): 2000.
Kantabrian Santanderko Bandera (2): 1977, 1979.
Castro Urdialesko Bandera (3): 1977, 1979, 1980.
Laredoko Bandera (1): 1978.
Portus Amanus Saria (Castro) (1): 1979.
Astilleroko Bandera (1): 1980.
Gurutze Gorriaren Bandera, Castro (2): 1980, 1983.
Santoñako Bandera (2): 1980, 2013.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1981.
Castro Urdialesko jeitsiera: 2001.
S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (2): 2019, 2020.
Colindresko Traineru Jaitsiera (2): 2019, 2024.
Aurora Trueba memoriala (1): 2023.
Galizan Teresa Herrera Bandera (2): 1988, 1989.
Bueuko TKE Bandera (1): 2019.
Coruña Hiriko Bandera (2): 2020, 2021.
Concello de Boiro Bandera (2): 2020, 2021.
Concello de Ares Bandera (1): 2021.
Concello de Moaña Bandera (1): 2021.

Trainerillak

aldatu

Batelak

aldatu

Azken denboraldiak

aldatu
Dendoraldiak
TKE 6
KAE 1 17
KAE 2 0
2025 barne.
 
Santurtzi 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.
Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 7.a -
2004 Federazio Liga, 13.a -
2005 Federazio Liga, 10.a -
2006 KAE 1 Liga, 9.a -
2007 KAE 1 Liga, 10.a -
2008 KAE 1 Liga, 10.a -
2009 KAE 1 Liga, 3.a -
2010 KAE 1 Liga, 1.a -
2011 KAE 1 Liga, 6.a -
2012 KAE 1 Liga, 2.a -
2013 KAE 1 Liga, 3.a -
2014 KAE 1 Liga, 8.a -
2015 KAE 1 Liga, 10.a -
2016 KAE 1 Liga, 10.a -
2017 KAE 1 Liga, 2.a -
2018 TKE Liga, 5.a 6.a
2019 TKE Liga, 3.a 3.a
2020 TKE Liga, 1.a 3.a
2021 TKE Liga, 1.a Txapelduna
2022 TKE Liga, 10.a -
2023 TKE Liga, 11.a -
2024 KAE 1 Liga, 3.a

B trainerua

aldatu
Itsasoko Ama B
Sorrera 1977
Herria   Santurtzi, Bizkaia
Entrenatzailea   Javier Escobar
Kolorea(k)      morea
Trainerua      Karmeleko Ama
Palmaresa 0 KAE Liga
0 KAE 2 Liga
2023: Liga 9.a (KAE 2 Liga)
2024 ez

Santurtziren garai onenetan bigarren traineru bat atera zuen Karmeleko Ama izena hartu zuena. Emaitza onak lortu zituen, tartean Kontxako Banderarako sailkapen bat ere bai.

1977an atera zuen lehen aldiz bigarren trainerua El Corte Ingles Banderako bizkaitarren promozio estropada jokatzeko. 1980an benetako denboraldia egin zuen, 16 estropada, "Kino" txopan zuela. 1981ean Kontxarako sailkapen harrigarria lortu zuen, eguraldi aldaketa bortitz baten erruz talde nagusiaren lekua hartu baitzuen. 1982an jokaturiko hiru estropadak izan ziren Karmeleko Ama traineruaren azkenak.

1999 urtean berriz atera zuen bigarren trainerua eta Bizkaitarren Ligako estropadetan aritu zen. 11 trainerutatik 10. bukatu zuen. 2013an lortu zuen berriz ere bigarren traineru bat osatzea KAE 2 Ligan aritzeko. 2014an ere atera zuen. Hainbat urteren ondoren 2020an itzuli da.

Urtea Liga Kontxa
2013 KAE 2 Liga, 8.a -
2014 KAE 2 Liga, 9.a -
2015
2019
ez
2020 KAE 2 Liga, 9.a
2021 ez

Beteranoak

aldatu
Santurtzi
Kolorea(k)      morea
Trainerua      Sotera
Palmaresa 0 ABE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Bizkaiko Txapelketa
2024: Kontxa ez
2024 5.a (ABE Ligan)

2024 denboraldian atera zuen beteranoen trainerua.

Urtea ABE Liga Euskadiko txap.
2024 5.a 8.a

Santurtziko Bandera

aldatu

1980. urtetik aurrera Santurtziko Bandera antolatu du elkarteak. Garai batean sona handiko bandera izan zen, Kontxako Bandera baino astebete lehenago jokatzen baitzen, baina elkartearen maila jeitsierarekin batera Bandera ere liga handietatik kanpo gelditu zen 2001ean. Azken edizioak Karmengo Amaren egunean jokatu dira, uztailaren 16ean, herriko festetan.

Aulki mugikorra

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «CLUB DE REMO ITSASOKO AMA» Serantes Kultur Aretoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  2. (Gaztelaniaz) EFE. (2010-03-04). «Txirri: "Me gustaría que volviese la rivalidad entre Kaiku y Sotera"» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  3. a b «Manu Etxeberriak bizkaiko arraunaren urte gozoenak aztertu ditu bere azken liburuan - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  4. a b «Santurtzi eta Arraun Lagunak, garaile Kontxan» EITB 2021-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  5. (Gaztelaniaz) Pardo, Miguel A.. (2016-02-28). «La Sotera reúne a las tripulaciones que “quitaron el hipo a Euskadi entera”» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  6. (Gaztelaniaz) «Santurtzi vuelve a estar entre los grandes» Mundo Deportivo 2017-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  7. «Santurtzik irabazi du Espainiako Txapelketa» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  8. «Santurtzi, Eusko Label Ligako txapeldun, erakustaldia emanda» EITB 2020-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  9. «Eusko Label Liga de traineras: Samertolameu eta Itsasoko Amaren agurra» www.euskolabelliga.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).

Kanpo estekak

aldatu