Emanuel Ginóbili

saskibaloi jokalari argentinarra
Emanuel Ginobili» orritik birbideratua)

Emanuel David "Manu" Ginóbili (Bahía Blanca, 1977ko uztailaren 28a) Argentinako saskibaloi-jokalaria da. Manu Ginóbili historiako argentinar saskibaloi jokalari onen bilakatu da. Gaur egun San Antonio Spurs taldean jokatzen du, NBAn.

Emanuel Ginóbili
Manu wrist check.JPG
UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Jaiotza Bahía Blanca1977ko uztailaren 28a (42 urte)
Herrialdea  Argentina
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
San Antonio Spurs-
Viola Reggio Calabria (en) Itzuli-
Estudiantes de Bahía Blanca (en) Itzuli-
Virtus Pallacanestro Bologna-
Argentinako saskibaloi selekzio nazionala-
Draft NBA San Antonio Spurs
 
Posizio edo espezialitatea eskolta
Kirol zenbakia 20
Pisua 93 kilogramo
Altuera 197 zentimetro
manuginobili.com

Ibilbide profesionalaAldatu

Saskibaloi TaldeakAldatu

Andino Sport Club (1995-1996) delakoan eman zituen bere lehenengo pausuak. Ondoren, Argentinako talde nagusiago batera salto eman zuen. Estudiantes de Bahía Blanca (1996-1998) delakoan. Nahiz eta NBA-ra joateko gomendioak eduki, nahiago izan zuen Atlantiar Ozeanoa zeharkatu eta mundu mailan, saskibaloiko bigarren txapelketa nagusian proba egin (hain zuzen ere, Euroleague-an). Italiako hegoaldean ezarri zen Calabriako Viola Reggio (1998-2000) taldean eta bi urte pasa ondoren, Boloniako Kinder (2000-2002) taldeko jokalari bihurtu zen. Boloniako taldean aritu zen bi urte horietan, Italiako eta Europako erreferente bihurtu zuen 2001. urtean Italiako Liga, Italiako Kopa eta Europako saskibaloiko koroa, Euroleaguea lortuz.

Europa txiki geratu zitzaionez, munduko saskibaloi txapelketa nagusiko (NBA) draft-era eman zuen bere izena eta San Antonio Spurs-ek, 2. txandako 57. postuan aukeratu zuten. Hauekin NBAko txapeldun atera zen 2003, 2005, 2007, 2014. urteetan.

Bakarkako sariei dagokionez, 2005 eta 2011. urteetan, NBAko All-Star partiduak jokatu zituen. Tartean, 2008. urtean, NBAko seigarren jokalaririk hoberenaren saria lortu zuen.

Argentinako SelekzioaAldatu

Ginobilirekin batera, Pepe Sanchez, Fabricio Oberto, Luis Scola, Andres Nocioni, Hugo Sconochini, Alejandro Montecchia, Carlos Delfino, Walter Herrmann, Leonardo Gutierrez, Pablo Prigioni, Lucas Victoriano eta Ruben Wolkowyski-k Argentinako Urrezko saskibaloilarien Belaunaldia osatu zuten[1]. Lorpenen artean, honako hauek ditugu:

  • 2001. urtean, FIBA Amerikako Txapelketan, Urrezko Domina
  • 2002. urtean, Munduko Saskibaloi Txapelketan, Zilarrezko Domina
  • 2004. urtean, FIBA-k antolatzen zuen Diamond Ball delakoan, Brontzezko Domina.
  • 2004. urteko Atenaseko Olinpiar Jokoetan, Urrezko Domina
  • 2008an, FIBA-k antolatzen zuen Diamond Ball delakoan, Urrezko Domina.
  • 2008. urteko Udako Olinpiar Jokoetan, Brontzezko Domina
  • 2011. urteko FIBA Amerikako Txapelketan, Urrezko Domina

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Clarín.com. «El origen de la Generación Dorada: del sueño del pibe a la gloria olímpica en un documental que emociona» www.clarin.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-23.

Kanpo estekakAldatu