Ireki menu nagusia

Bertil Gotthard Ohlin (ˈbæʈil uˈliːn ahoskatua; Klippan, Eskaniako konderria, 1899ko apirilaren 23a – Vålådalen, Åre, Jämtlandeko konderria, 1979ko abuztuaren 3a) suediar politikaria eta ekonomista izan zen. Nazioarteko merkataritza-harremanen azterketarengatik ezaguna. 1977ko Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, James Meade britainiar ekonomistarekin batera. Ohlinen lanik ospetsuena Interregional and International Trade (1933, Eskualde arteko eta nazioarteko merkataritza-trukea) da. Bertan azaltzen duen teoria bere irakasle izandako Eli Heckscher suediar ekonomistaren teoria baten egokitzapena da, Heckscher-Ohlin teoria izenaz ezaguna, egun. Teoria horren arabera, nazio batek ondasunak sortuko baditu, baliabide ugari beharko ditu nazioan bertan; halaber, nazio batek beste nazio batzuetatik inportatu beharko ditu ondasunak, baldin eta ondasun horiek egiteko nazio horrek ez dituen baliabideak behar baldin badira. Bestalde, zabaltasun handia izan duten teoriak sortu zituen politika makroekonomikoaz eta nazioarteko gerrako kalte-ordainez. Ohlinek matematika, estatistika eta ekonomiako ikasketak egin zituen, Lundeko Unibertsitatean, Stockholmeko Ekonomia Eskolan, Heckscherrek bertan ematen zituelako eskolak, eta Cambridge eta Harvardeko Unibertsitateetan. 1925ean, Kopenhageko Unibertsitatean hasi zen eskolak ematen. Gero Heckscherren lekua hartu zuen Stockholmeko Ekonomia Eskolan, eta bertan eman zituen eskolak, 1930etik 1965era. Suediako Legebiltzarreko kide izan zen 1938tik 1970era, eta Suediako Alderdi Liberaleko buru 1944tik 1967ra.

Bertil Ohlin
Bertil-Ohlin-in-the-second-chambers-speaker-chair-391842586514.jpg
Representative of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

1969-05-12 - 1971-05-10
Iparraldeko Kontseiluko presidentea

1964-01-01 - 1964-12-31
Nils Hønsvald Itzuli - Sigurður Bjarnason Itzuli
Iparraldeko Kontseiluko presidentea

1959-01-01 - 1959-12-31
Nils Hønsvald Itzuli - Gísli Jónsson Itzuli
Representative of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

1954-05-20 - 1961-04-24
Substitute of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

1952-05-26 - 1954-05-20
Representative of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

1949-08-13 - 1952-05-26
Suediako Kanpo Harremanetarako ministroa

1944 - 1945
Herman Eriksson Itzuli - Gunnar Myrdal
Riksdageko kidea

Bizitza
Jaiotza Parish of Klippan Itzuli1899ko apirilaren  23a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Parish of Undersåker Itzuli1979ko abuztuaren  3a (80 urte)
Hobiratze lekua Northern Cemetery Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Lundeko Unibertsitatea
Stockholm School of Economics Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Stockholmgo Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Gustav Cassel
Hizkuntzak suediera
Irakaslea(k) Eli Heckscher
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, politikaria, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Stockholm
Enplegatzailea(k) Kopenhageko Unibertsitatea
Stockholm School of Economics Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Suediako Zientzien Errege Akademia
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Real Academia de Ciencias Económicas y Financieras Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popular Liberala
Bertil Ohlin signatur.jpg

ErreferentziakAldatu