Arturo Acebal Idígoras

Arturo Francisco Acebal Idígoras (Tres Algarrobos, 1912ko uztailaren 24aCastro Urdiales, 1977ko abenduaren 25a) Argentinako jatorriko margolari, eskultore eta zeramikaria izan zen. [1]

Arturo Acebal Idígoras

Bizitza
JaiotzaTres Algarrobos (en) Itzuli, Carlos Tejedor Partido (en) Itzuli eta Buenos Aires probintzia1912ko uztailaren 24a
Herrialdea Argentina
HeriotzaCastro Urdiales, Kantabria eta Espainia1977ko abenduaren 25a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, zeramikaria, margolaria eta marrazkilaria

Biografia aldatu

Tres Algarrobos herrian jaio zen, General Villegas herritik 35 km hego-ekialdera, eta 470 km inguru Buenos Airesetik mendebaldera, Argentinako pamparen erdian. [2] 1919an, bere familia, euskaldunespainiar jatorrikoa, Euskal Herrira itzuli eta Bilbon finkatu zen. [3]

Ikasketak aldatu

Manuel Urquijo irakaslearekin marrazten ikasi zuen, Castro Urdiales herrian (urte haietan 12.000 biztanle besterik ez zituen), Bilbotik 35 km-ra eta 430 km Madrildik iparraldera. Hamahiru urte zituela, 1925ean, Achuri auzoko (Bilbo) Arte eta Lanbide Eskolan ikasi eta lan egin zuen. Urte horretan bertan ikasten hasi zen eta lanean Serafín Basterra eskultorearen tailerrean Bilbon eta geroago bere seme Manuel eta Higinioekin. Hamaika urtez (1936ra arte) Ángel Larroque eta Higinio Basterra izan zituen irakasle.

1928an Quintín de Torre eskultorearentzat lan egin zuen.

1930ean Gustavo de Maeztu ezagutu zuen eta honek Bilboko ingurune artistikoa ezagutarazi zion.

Bizitza profesionala aldatu

1933ko maiatzean Sociedad Unión Arte sortu zuen, eta presidente izan zen. Urte hartatik 1956ra arte pinturara dedikatu zen. Garai hartan Euskal Artisten Elkarteko kide zen.

Espainiako gerra zibilak (1936-1939) erbestera behartu zuen 1937an, 25 urte zituela, Buenos Airesera (Argentina). Hamaika urtez egon zen bertan, pinturari eta zeramikari eskainiz. Bidaia puntualak egin zituen Andeetako mendilerroan barrena (Mendozako probintzian). 1947an, 35 urte zituela, Euskal Herrira itzuli zen.

Pintore gisa, Euskal Herriko eta Andeetako paisaiak egin zituen. 1955. urteaz geroztik pintura utzi egin zuen euskal landako estetikak oso eragin handiko zeramika eskultorikoetara dedikatzeko.

Bere lehen piezak erlijiozkoak, herrikoiak edo amatasuneko figurak dira, 60ko hamarkadaren amaieran lerroen eskematismo eta sinpletasun handiagoan eratzeko. Piezek deformazio adierazgarriak hartzen dituzte non masa nagusi den.

1961ean María Asunción Hozekin ezkondu zen. Hurrengo urtean (1962) haien alaba bakarra jaio zen.

1964an, 52 urte zituela, Arte Actual taldea sortu zuen, Carmelo García Barrena, Ignacio Urrutia, José Barceló, Isabel Krutwig, Luis Soriano Quirós eta Javier Urquijorekin batera.

1966az geroztik Bilbao taldeko kide izan zen, Antonio Santafé Largacha eta Ramón Barreiro Bengoarekin batera, eta haiekin hainbat erakusketa antolatu zituen.

1969an Miramar hotelerako horma-irudia egin zuen, Castro Urdialesen.

Arturo Acebal Idígoras 1977ko abenduaren 25ean hil zen Castro Urdialesen .

Erakusketak aldatu

1977an bere azken erakusketa aurkeztu zuen Bilboko Windsor Kulturgintza galerian, brontzezko lanekin, bere lanak geratzea nahi zuelako.

2012ko urrian eta azaroan, bere lanaren erakusketa egin zen Bilbon Euskal Herriko Unibertsitatean, hilabete baino gehiagoz. [4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Arturo Francisco Acebal Idígoras», biografía publicada en el sitio web Biografías y Vidas.
  2. Según el artículo «Biografía de Arturo Francisco Acebal Idigoras» (sic, por Idígoras), en el sitio web español Sarpanet, el pueblo de Tres Algarrobos se encuentra en España, y según el artículo «Arturo Acebal Idigoras», en la Enciclopedia vasca Auñamendi, la localidad de Tres Algarrobos queda «próxima a Buenos Aires». En realidad, la distancia de Tres Algarrobos a Buenos Aires (470 km) es mayor que la distancia de Castro Urdiales a Madrid (430 km).
  3. «Arturo Francisco Acebal Idígoras», artículo publicado en el sitio web Katilu, Cerámica de Ayala (Bilbao).
  4. «Acebal Idígoras (1912-1977). Entre la realidad y el idealismo (24/10/2012-30/11/2012)», artículo del 24 de octubre de 2012 en el sitio web Arte Informado (País Vasco).

Kanpo estekak aldatu