Ainara Gurrutxaga

euskal idazlea

Ainara Gurrutxaga (Errenteria, Gipuzkoa, 1977) euskal aktorea da. Zuzendari laguntzaile lanetan aritua da Tanttaka eta Antzerkiola Imaginarioa taldeetan. Hainbat komunikabidetan antzerkiaren inguruko artikuluak idazten ditu.

Ainara Gurrutxaga
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, kazetaria eta idazlea

IMDB: nm1463729 Literaturaren Zubitegia: 962 Edit the value on Wikidata

EHUn kazetaritzan lizentziatua da, eta antzerki ikasketak London International School of Performing Arts eskolan (2003-2005).

Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeko kidea da 2001ean sortu zenetik. Euskal Herrian, Tanttaka, Tentazioa, Antzerkiola Imaginarioa eta Gar konpainiekin egin du lan, eta Ingalaterran Limbik konpainiarekin.

Lanak aldatu

Antzerkia aldatu

Metxa

Covek nije ptica // Gizona ez da txoria

  • Urtea: 2007
  • Aktoreak: Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga
  • Musika: Mikel Ugarte
  • Sariak: Aktore Onenaren Saria Ainara Gurrutxagari Subotica Theatre Festivalen, Serbia (2010); Zuzendari Onenaren Saria World Puppet Art Festival jaialdian, Praga (2009); Sortzaile Berrien Lehen Saria ACT jaialdian, Bilbo (2008).

Azken portua(haurrentzat)

  • Urtea: 2009
  • Aktoreak: Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga
  • Musikariak: Ander Fernandez eta Mikel Ugarte

Errautsak

  • Urtea: 2010
  • Le Petit Théâtre de Pain eta Artedrama konpainiekin batera sortutakoa.
  • Sariak: Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketan Txalo Saria, eta 2011an Donostia Antzerki Saria.
  • Aktoreak: Ander Lipus (Zigor), Manex Fuchs (Erramun), Ximun Fuchs (Kaiet), Miren Gaztañaga (Eider), Ainara Gurrutxaga (Pili) eta Urko Redondo (Fermin)
  • Taula zuzendaritza: Ximun Fuchs

Gure bide galduak

  • Urtea: 2011
  • Aktoreak: Miren Alkala, Maria Alonso, Iñigo Aranbarri, Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga
  • Musikaria: Arantxa Vicedo

Zinema aldatu

Belarra

  • 35 mm
  • Urtea: 2002
  • Zuzendaria: Koldo Almandoz
  • Aktoreak: Ainara Gurrutxaga, Iker Pernas, Peru Almandoz
  • Iraupena: 10’

Sariak aldatu

Kanpo estekak aldatu