Sonia Gonzalez

euskal idazlea

Sonia Gonzalez Fernandez (Barakaldo, Bizkaia, 1977ko urriaren 18a) euskal idazlea da. Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean (1995-1999).

Sonia Gonzalez

Bizitza
JaiotzaBarakaldo1977ko urriaren 18a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 656

Bizitza aldatu

Soniaren gurasoak 50eko hamarkadan migratu ziren Malagatik Euskal Herrira, Ezkerraldera. Nor bere aldetik, lan bila eta ezer barik. Ama, amama eta, orain esaten den moduan, “pisu patera” batean bizi ziren. Aitak eta osabak traje bat eta zapata pare bakarra zeukaten. Nor bere neska-lagunarekin paseoan joateko, egun banatan egin behar zuten, traje eta zapata horiek jantzi ahal izateko. Hiru ahizpatatik gazteena da Sonia.

Ikasketak aldatu

Gazteleraz eskolaratua izan zen, baina gaztetan hasi zen euskara ikasten Barakaldoko euskaltegian. Laster jakin zuen huraxe izango zela bere bizi osoko maitasun objekturik kuttunena.

Euskal filologia ikastea erabaki eta Deustuko Unibertsitatean hasi zen, latz hasi ere gainera, euskara oraindik ganoraz ez zekiela eta ezer gutxi ulertzen ziela irakasleei.

Gotzon Garate bezalako pertsonekin konpartitzeko ohorea izan zuen, gainera. Bilboko Plaza Barrian erosten zituen bigarren eskuko liburuak eta ikasleen artean banatzen zituen. Egun batean Por quién doblan las campanas liburuaren ale bat eman zion Soniari eskutik eskura, noizbait halako liburu bat idatziko zuelako desira lehen orrialdean opa eginik.

Ibilbide profesionala aldatu

Labayru Ikastegian eta Deustuko Unibertsitateko Euskara Departamentuan lan egin zuen, denbora laburrez. Bertan, besteak beste, Juanra Madariaga idazlearekin konpartitu zituen poesiaren inguruko solasaldiak. Sasoi hartan, Josemari Landa buru, gerora Eako Poesia Egunak izango zirenen kimua ernatzen hasi zen, parrape batean. Paul Bilbao ere ezagutu nuen han.

Nahiko segidan LAB sindikatuan hasi zen. Beste ardura batzuen artean, zuzendaritzan ere egon zen, Ainhoa Etxaideren taldean, 2008tik 2014/15 ingurura arte. Momentu honetan, Euskara Idazkaritzako partaidea izateaz gain, Bizilan.eus webgunea darama. Webgune honetan, batez ere, lan eskubideak eta prestazio sozialak azaltzen ahalegintzen da. Erronka handia da honelako gai konplexuak -salbuespen barik erdaraz lantzen direnak- euskara errazean azaltzen saiatzea.

Argitalpenak aldatu

Eleberria aldatu

Poesia aldatu

  • Sagarroiak (2002, Euskaltzaindia / BBK).[2]
  • Poema amniotikoak (Gerizpeko guda) (2005, Kutxa Fundazioa).
  • Desira Plazer (Txalaparta) Zenbait autoreren poesia erotiko bilduma (Izenburua Soniaren poema batetik ateratakoa da)

Narratiba aldatu

  • Erreka haizea. Botere, isilpen eta herioaz (2018, Susa)

Kolaborazioak aldatu

Hainbat kolaborazio egin izan ditu komunikabidetan: iritzi artikuluak idatzi ditu Gara egunkarirako eta Argia aldizkarirakoa (Argian 2021ean oraindik horretan dihardu). Ikusentzunezkoetan ere ibilia izan da: ETB1 (Ahoz Aho programa), Info7 irratia (Kalegorrian programa), Arrosa Sarea (Zebrabidea programa).

Sariak aldatu

  • Euskaltzaindia Saria Sagarroiak lanagatik (2002, Euskaltzaindia/BBK).
  • Irun Hiria Saria jaso zuen Poema Amniotikoak lanagatik

Bizitza pertsonala aldatu

Lekeition bizi da aspalditik, Azkuek edo Erkiagak zeharkatzen zituzten kale berberetan barrena ibiliz. Kilometro eta jende gutxiko herria izanda, idazle ugari batzen dituen herria. Gustuko du erosketak egin bitartean Iñigo Aranbarrirekin bat egitea edo eguerdian Miren Agur Meabe lagunarekin tximiñó batzuk hartzea.

Hala ere, Barakaldon ez ezik, Bilbo Zaharrean ere bizitzea zer den ezagutu ahal izan du. Hiri/Herri dikotomia, bere ertz guztiekin, bere idatzietan errepikatzen den funtsezko gaia. Euskara eta euskaldunberritasuna diren bezalaxe.

Pare bat hauteskunde zerrendatan ere joan da: Herria Aurrera plataformarekin, Bilboko hauteskundeetan (2003) eta Herritarren Zerrendarekin, Europako hauteskundeetan (2004).

Erreferentziak aldatu

  1. «Ugerra eta kedarra - Sonia Gonzalez Fernandez» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  2. «Sagarroiak, Sonia Gonzalez» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu