Eider Rodriguez

euskal idazlea

Eider Rodriguez Martin (Errenteria, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 18a) euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen. Kazetari lanetan ibili da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunkarietan. Editore eta gidoilari lanetan ibili izan zen eta gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.[1][2]

Eider Rodriguez

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaErrenteria1977ko maiatzaren 18a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, unibertsitateko irakaslea eta kazetaria
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Inguma: eider-rodriguez-martin Literaturaren Zubitegia: 660

Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, 2004an Eta handik gutxira gaur kaleratu zuen eta ordudanik beste hiru liburu argitaratu ditu: Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017).[3] Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen (2008).

2021ean lehen eleberria argitaratu zuen, Eraikuntzarako materiala, Susa argitaletxearen eskutik.

Literatur sorkuntzaz gain itzulpenak egiten ditu eta ipuin liburuak gaztelaniara itzuli ditu: Y poco después ahora (2007), Carne (2008), Un montón de gatos (2012) eta Ortigas: antología de relatos (2013). 2012an EIZIE eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin[4] Katu jendearen bost itzulpen egin ziren: gaztelania, euskaratik frantsesera, gaztelaniatik frantsesera, nederlanderara eta alemanera.[5]

Komiki gidoigintza lanak ere egin ditu, Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak sortuz zenbait marrazkilarirekin lankidetzan. Julen Ribas marrazkilariarekin sortutako Santa Familia komiki albuma argitaratu zuen Ikastolen Elkarteak 2017ko urrian.

2018an bi Euskadi Sari jaso zituen: bata, Euskarazko Literatura kategorian, Bihotz handiegia lanagatik[6], eta bestea, Haur eta Gazte Literaturarenean, Santa Familia lanagatik (Julen Ribasekin sortua)[7].

2024ko irailean Xabier Lete beka irabazi zuen. "Istripu baten kronologia" proiektua izan zen aukeratua. Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak euskarazko literatura sorkuntzarako eman zuten saria (70.000 euroko laguntza ekonomikoa) Rodriguezen fikziozko lehen eleberria egiteko. [8]

Idazlanak

aldatu

Narrazioa

aldatu

Itzulpenak

aldatu

Haur literatura

aldatu
  • Nikoleta eta gaua, Arrate Rodriguezen marrazkiekin (2008, Elkar)

Saiakera

aldatu
  • Itsasoa da bide bakarra: Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat (2014, Utriusque Vasconiae)
  • Idazleen gorputzak (2019, Susa)[14]

Gutun liburuak

aldatu
  • Eider Rodriguez & Belén Gopegui' (2016, Erein)

Komikiak

aldatu

Albumak

aldatu

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Tabakalera.Eider Rodriguez. (kontsulta data: 2017.11.18).
  2. «Eider Rodriguez eta Santos Zunzunegui UPV/EHUko irakasleak, 2018ko Euskadi sariak - Info» UPV/EHU (kontsulta data: 2018-10-05).
  3. Berria. Ipuin liburu berria kaleratu du Eider Rodriguezek: 'Bihotz handiegia'. (kontsulta data: 2017.11.18).
  4. EIZIE. Eider Rodriguezen Katu jendea, 5 hizkuntzatan. EIZIE. (kontsulta data: 2017.11.18).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Etxepare Euskal Institutua. Eider Rodriguez: Katu jendea, Gatos, Tant de chats, Katzenmenschen, Chats. (kontsulta data: 2017.11.18).[Betiko hautsitako esteka]
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-10-01). «Eider Rodriguez, Yolanda Mosquera eta Santos Zunzunegui, Euskadi Literatura sariak» naiz: (kontsulta data: 2018-10-01).
  7. «Euskadi Saria 'Santa Familia' komiki albumari | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (kontsulta data: 2021-06-30).
  8. a b «Eider Rodriguezek jasoko du Xabier Lete beka» EITB 2024-09-13 (kontsulta data: 2024-09-15).
  9. Rodriguez, Eider. (2004). «Susa literatura - Eta handik gutxira gaur» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
  10. Rodriguez, Eider. (2007). «Susa literatura - Haragia» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
  11. Rodriguez, Eider. (2010). KATU JENDEA | Elkar Argitaletxea. (kontsulta data: 2023-11-09).
  12. Rodriguez, Eider. (2017). «Susa literatura - Bihotz handiegia» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
  13. Rodriguez, Eider. (2021). «Susa literatura - Eraikuntzarako materiala» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
  14. Rodriguez, Eider. (2019). «Susa literatura - Idazleen gorputzak» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
  15. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 57 orr.
  16. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-25). «Ama hegodun baten askapenerako bidaia dakar ‘Oilasko hegalak’ albumak» naiz: (kontsulta data: 2020-11-29).
  17. (Gaztelaniaz) Oilasko hegalak. (kontsulta data: 2020-11-29).
  18. Abaroa, Aitor. (2023-11-09). «Eider Rodriguezen 'Katu jendea' egitasmoak irabazi du Igartza saria» Berria (kontsulta data: 2023-11-09).
  19. «Igartza Saria Winners» www.goodreads.com (kontsulta data: 2023-11-09).
  20. Erostarbe Leunda, Gorka. (2018-04-18). «Eider Rodriguezek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria» Berria (kontsulta data: 2018-04-18).
  21. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Eider Rodríguez eta Vivian Gornick, Zilarrezko Euskadi sarien irabazleak» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-04-19).
  22. Berria.eus. «Rodriguezen 'Bihotz handiegia'-k irabazi du Zilarrezko Euskadi saria» Berria (kontsulta data: 2018-04-19).
  23. (Gaztelaniaz) «Liburudendek "indiferente"uzten ez duen Eider Rodriguezen azken nobela saritu dute. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (kontsulta data: 2018-04-19).[Betiko hautsitako esteka]
  24. Berria.eus. «Eider Rodriguezek irabazi du Euskadi literatura saria» Berria (kontsulta data: 2018-10-01).
  25. «Eider Rodriguez, Yolanda Mosquera eta Santos Zunzunegui dira aurtengo Euskadi Literatura Sarien lehendabiziko hiru irabazleak» Eusko Jaurlaritza.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  26. Berria.eus. «Eider Rodriguezentzat haur eta gazte literaturako Euskadi saria ere» Berria (kontsulta data: 2018-10-17).

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu